Nyköping: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
36. lerroa:
 
== Geografia ==
[[Stockholm]] hiriburutik 100 kilometro hego-mendebaldera kokaturik dago, [[Itsaso Baltiko]]aren kostaldetik oso gertu.
 
== Historia ==
K.a. 2000 urtearen inguruan dagoeneko populatua izan zenaren aztarnak aurkitu dira. 1187an sortu zen Suedia izan aurreko erresumetako baten hiriburua izateko. XIII mendean gotorlekua eraikitzen hasi ziren, gerora Suedia osoko gotorleku gogorrena izango zena. 1317an Nykökingeko oturuntza gertatu zen, bertan [[Birger Suediakoa|Birger erregeak]] bere anai biak preso hartu eta gosez hil arte atxilo eduki zituen. 1444an hiri estatusa lortu zuen.
 
XVII mendean [[Karlos IX.a Suediakoa]]k bertan ezarri zuen bere egoitza eta Nyköping Suediako hiriburu bihurtu zen. Hiria une gorenean zegoen baina 1665ean sute handi bat gertatu zen eta hiriaren zati handiak kaltetu zituen, gotorlekua barne. 1719an Errusiarrek erasotu eta hiria suntsitu egin zuten. Guztia berreraiki behar izan zen, gaur egun duen diseinuarekin.
 
Nyköping azkar industrializatu zen eta XIX mendean ehungintza zen jarduera nagusia. 1879an esne marmiten lantegia ireki zen eta XX mendearen hasieran altzarigintza eta autogintza faktoriak ere ireki ziren. 1941 eta 1980 artean Suediako Aire Armadaren egoitza izan zen eta gaur egun [[Stockholm Skavsta Aireportua]] bertan dago.