Selah Sue: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
4. lerroa:
 
== Biografia ==
Sanne Putseys [[Lovaina (hiria)|Lovaina]] ondoko herrixka batean jaio zen, [[Flandria]]n. Hamabost urterekin gitarra akustikoa jotzen ikasi zuen eta kantuak konposatzen hasi zen. Hamazazpi urte zituela ekoizle belgikar batek "demo" bat graba zezan eskatu zion ondoren diskoetxe bateki n kontratua sinatzeko, baina berak uko egin zion, abestiak gehiago landu nahi zituen. Lovainako ''Open Mic-avond'' jaialdiko partehartzaile gazteena izan zen. Livoniako Unibertsitatean psikologia ikasketak egiten hasi zen baina musikari ere heldu zion, kontzertuak emanez eta abesti ezagun batzuen coverrak eginez.
 
2009an EP bat grabatu zuen, ''Black Part Love''<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Selah Sue - Black Part Love|url=http://www.ultratop.be/nl/showitemurl.asp?cat=a&id=19753&realurl=/nl/album/19753/selah-sue-black-part-love|aldizkaria=ultratop.be|sartze-data=2019-03-02}}</ref>, eta Belgikako musika jaialdietan parte hartzeko aukera izan zuen, bai eta atzerriko jaialdi batzuetan ere, [[Herbehereak|Herbeheretan]], Frantzian[[Frantzia]]n eta Hungarian[[Hungaria]]n besteak beste. 2010 urtean bigarren EP-a kaleratu zuen, ''Raggamuffin'' izenekoa<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Selah Sue - Raggamuffin|url=http://www.ultratop.be/nl/showitemurl.asp?cat=a&id=23176&realurl=/nl/album/23176/selah-sue-raggamuffin|aldizkaria=ultratop.be|sartze-data=2019-03-02}}</ref>.
 
2011 urtean bere izen artistikoa daraman disko luzea argitaratu zuen. Berehalako arrakasta izan zuen Belgika, Herbehereak, Frantzia eta Suitzako musika zerrendetan goiko postuetan kokatuz<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Discografie Selah Sue|url=https://www.ultratop.be/nl/showinterpret.asp?interpret=Selah+Sue|aldizkaria=ultratop.be|sartze-data=2019-03-02}}</ref>. 720.000 kopia saldu ziren Europan, erdia Frantzian, eta 2012an Estatu Batuetan atera zenean 400.000 deskarga izan zituen. Platinozko disko laukoitza (Belgikan), bikoitza (Frantzian) eta platinozko diskoa (Polonian[[Polonia]]n) izan zen. ''[[Rolling Stone]]'' musika aldizkariak 2002ko aurpegi berrietako bat izendatu zuen eta urte berean [[Luxenburgo]]ko errege ezkontzan jo zuen. 2012 amaieran ''Rarities'' izeneko bilduma diskoa plazaratu zuen.
 
2014an ''Alone'' EP-a<ref>{{Erreferentzia|izenburua=On connaît enfin la date de sortie de l'album de Selah Sue|hizkuntza=fr|data=2014-10-27|url=https://www.rtbf.be/pure/article/detail_on-connait-enfin-la-date-de-sortie-de-l-album-de-selah-sue?id=8386022|aldizkaria=Pure|sartze-data=2019-03-02}}</ref> eta 2015ean ''Reason'' diskoa atera zituen. Belgikan urrezko diskoa izan zen. 2016an [[Eurovision Abesti Lehiaketa]]n Belgikak aurkeztu zuen abestiaren egileetako bat izan zen.