Nafarroako Errege Kontseilua: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary |
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
||
1. lerroa:
[[Fitxategi:Portada de la Recopilacion de todas la leyes del Reyno de Navarra a svplicacion de los tres Estados del dicho Reyno concedidas, y juradas por los señores Reyes del.jpg|thumb|Nafarroa Garaiko Foruen bilduma, [[1614]]]]
'''Nafarroako Errege-Kontseilua''' [[Nafarroako Erresuma]]ko errege erakunde gorena izan zen. Xedea errege-erreginei beren gobernuan laguntza eta aholkuak ematea bazuen ere, izatez berezko garrantzia hartu zuen une askotan.
== Deskripzioa ==
Erregeak berak aukeratzen zituen Kontseiluko kideak, elizako goi mailako hirerarkiaren ([[Iruñe]]ko eta [[Baiona]]ko apezpikuak, [[Leireko monasterioa|Leireko]] eta [[Olibako monasterioa|Olibako]] abadeak…), administrazioko goi mailako kargudunen (Erresumako kantzilerra, Errege diruzaina…), aitonen-semeen eta jaun aberats nagusien artetik. Egoitza beti [[Iruñea]]n izan zuen. Badirudi hamabi zirela Errege-Kontseiluko kideak hasieran. Aholkuak eman ez ezik, munta handiko erabakiak hartu ohi zituen Errege Kontseiluak justizia, administrazio eta politika alorretan.
{{esaera2|Et que Rey ninguno que no oviesse poder de fazer Cort sin conseyo de los ricos ombres naturales del Regno, ni con otro Rey o Reyna, guerra ni paz, nin tregoa non faga, ni otro granado fecho o embargamiento de Regno, sin conseyllo de XII ricos ombres o XII de los más ancianos sabios de la tierra. | ''Nafarroako Foru Orokorra'', I. liburua, I. idazpurua , I. atala<ref name="auñamendi">{{erreferentzia|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/consejo-real-de-navarra/ar-50904/ |izenburua=Consejo Real de Navarra |abizena=Estornés Zubizarreta |izena= Idoia|sartze-data=2018-12-21|argitaletxea=Auñamendi Entziklopedia [on line], 2018, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus}}</ref>}}
Hasieran erregeen alboko pertsonak baziren ere, sarrera handiagoa izan zuten justizia eta administrazio gizonek [[XV. mende]]tik aurrera. Justiziaren alorrean, Errege-Kontseilura eramaten ziren [[Nafarroako Gorteak|Nafarroako Gorteek]] hartutako erabakiei egin beharreko apelazioak, eta beste hainbeste gertatzen zen [[Nafarroako Kontuen Ganbera]]n hartutako erabakien aldetik.
[[XVI. mende]]an, [[Nafarroa Garaia]] [[Gaztelako Koroa]]ren mendean geratu zenetik aurrera, aginpide politikoa galdu zuen Errege-Kontseiluak, eta zazpi kide izan zituen handik aurrera: [[Nafarroako erregeorde|erregeordea]] eta beste sei kontseilari, Gaztelako erregeak aukeratuak. Erregeordea eta bi kontseilari kanpotarrak izan ohi ziren, gaztelarrak.<ref name="auñamendi"
Foruekin batean desagertu zen Nafarroako Errege-Kontseilua [[1841]]. urtean. [[Nafarroako Lege Hitzartua]]ren ondorioz, Nafarroako Lurralde Auzitegiak ordeztu zuen zenbait eginkizunetan.
|