Musulmanek Iberiar penintsula konkistatzea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 176.84.104.220 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Theklan wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
8. lerroa:
Musulmanek mende luzez izan zituzten Iberiar penintsulan lurraldeak, [[Al Andalus|Al-Andalus]] izenpean. Hala ere, domeinu horien agintariek erlijio berdina zuten arren (musulmana), lurraldeok desberdintasun handiak zituzten haien artean, nola populazioaren eta talde etnikoen ezaugarriei dagokionez, hala interes politikoei dagokienez. Domeinu horiek tarteka erresuma bakar batean elkartuta zeuden Kordoba edo Sevilla hiriburu zutela, baina beste askotan lurraldeetako jauntxoek beren bidetik jo zuten, erresuma txikiak sortuz (''taifa'' direlakoak).
 
[[Errekonkista]] deitu izan zaio Iberiar penintsulan VIII eta IX. mendeetan sortuz joan ziren erresuma kristauek hegoalderantz hedatzeko mugimenduari, betiere lurralde musulmanen lepotik. Benetan, ordea, erresuma kristauak hegoaldera ez ezik beste erresuma kristauei erasotzen zieten. XIX eta XX. mendean ondutako Errekonkistaren ideia horren arabera, erresuma musulmanak konkistatzeko mugimendu hori [[Pelaio Asturiaskoa|PelayoPelayok]]k hasi zuen [[722]]ko [[Covadongako gudua|Covadongako gudu]] mitikoan, eta [[1492]]an baino ez zen amaitu.
 
[[Kategoria:Espainiako historia]]