Disk jockey: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Theklan wikilariak «Disk Jockey» orria «Disk jockey» izenera aldatu du
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
1. lerroa:
{{wikitu}}
'''Disc-jockey'''a edo '''''DJ'''''-a jendaurrean [[musika]] jartzeaz arduratzen den musikaria da; musika hori berak sortutakoa edo beste musikari batena izan daiteke, editatua (abesti ezberdinen nahasketa, hots bereziak sartuta) edo editatu gabea. Jarritako musika motaren arabera, gainera, ''DJ'' mota ezberdinen sailkapen bat egiten da. Ofizio hau dutenen artean, esaterako, irrati ''DJ''-ak dira ezagunenak, irratian egunero musika jartzea ogibide dutenak.
 
Lanbide honen historiari erreparatuz, hirurogeiko hamarkadan, ''disc-jockey''ak jaietan musika jartzeaz arduratzen ziren eta, hauen helburua musika jarriz jaiak ahalik eta arrakastatsuenak bihurtzea zen. Normalean, Jazz eta Funk generoetako abesti ezagunenak jartzen zituzten; halaber, egun ohikoa den modura, kantu batetik besterako tartean, entzule eta ikusleentzat hitz egiten zuten. Denborak aurrera egin ahala, teknika berezi bat erabiltzen hasi ziren: bi abesti batera jarri eta transizio moduko efektu berezi bat sartzen zuten. Ondorioz, ''DJ''-aren rola eta presentzia garrantzia hartzen eta nagusitzen zihoazen. Hirurogeiko hamarkada bukatzear zegoela eta hirurogeita hamarreko hamarkada hastear, diskotekek eta dantza klubek, eskuarki, beherakada izan zuten. Alabaina, gaur egun, denok dakigun modura, diskotekek berriro gorakada jasan dute eta hauen erabilera ugaria da gazteen eta, batez ere, nerabeen artean.