Miguel Ángel Rodríguez Echeverría: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
3. lerroa:
 
== Bizitza ==
Costa Ricako unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta bertan eskuratu zituen ekonomia eta gizarte zientzietako lizentzia, [[1962]]an, eta zuzenbidekoa, [[1963]]an; unibertsitate hartako irakasle ere izan da. Costa Ricako ikasketak amaitu ondoren, [[1966]]an [[Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn|Berkeleyko Unibertsitatera]] aldatu zen ikasketak sakontzera. Harrezkero bere herriaren ordekari izan zen zenbait erakunderen bilkuretan, harik eta urte hartan bertan [[José Joaquín Trejos Fernández]] Costa Ricako lehendakariaren aholkulari ekonomiko izendatu zuten arte. Ondoren, ministro-kargua eta Costa Ricako Banku Zentraleko zuzendariarena izan zituen bere esku, baina [[1970]]. urtean kargu politikoak bertan behera utzi eta irakaskuntzara itzuli zen.
 
[[1984]]. urtean Partido Unidad Social Cristiana alderdiaren zuzendaritzan sartu zen, eta handik lau urtera lehendakaritzarako hauteskundeetara aurkeztu zen, baina ez zuen garaipena lortu. [[1990]]. urtean, ordea, diputatu hautatu zuten, eta [[1991]]-[[1992]] urteetan Biltzar Legegileko lehendakari izan zen. [[1997]]. urtean berriro aurkeztu zen lehendakaritzarako hauteskundeetara bere alderdiaren hautagai gisa, eta garaipena lortu zuen; Partido de Liberación Nacional alderdiko [[José María Figueres]]en ondorengoa izan zen, hortaz, lehendakaritzan [[2002]]. urtera arte.
12. lerroa:
{{commonskat}}
{{bizialdia|1940ko||Rodriguez Echeverria, Miguel Angel}}
 
[[Kategoria:Costa Ricako politikariak]]