Mendebaldeko Berlin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
23. lerroa:
'''Mendebaldeko Berlin''' edo '''Sartaldeko Berlin''' ([[aleman]]az ''West-Berlin'') [[1949]] eta [[1990]] urteen artean [[Alemaniako Errepublika Demokratikoa]]ren (AED) barnean kokatzen zen [[Mendebaldeko Alemania|Alemaniako Errepublika Federalaren]] kokaleku bat zen. Eremu hau [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuek]], [[Erresuma Batua]]k eta [[Frantzia]]k okupatutako guneek osatzen zuten.
 
Nahiz eta [[Mendebaldeko Alemania]]ren barnean egon izan, legalki ez zen Alemaniako Errepublika Federalaren zati; [[sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|sobietar]] eremua ez bezala, [[Ekialdeko Berlin]] eremua Alemaniako Errepublika Demokratikoaren hiriburu bilakatu baitzen. [[Bigarren Mundu Gerrako aliatuak|Aliatuek]] ez zuten eremu hau AEDko zati gisa onartu, batez ere hiria legalki lau okupazio eremuetan banaturik baitzegoen.
 
[[1961]]an [[Berlingo harresia]]ren eraikitzeak Mendebaldeko Berlinen muga itxi zuen. [[Bigarren Mundu Gerra]]tik [[1990]]eko [[Alemaniaren birbateratzea]] jazo arte, kokaleku hau [[Ekialdeko Berlin]] eta [[Alemaniako Errepublika Demokratikoa|Ekialdeko Alemaniaren]] lur eremuez inguraturik egon zen.
31. lerroa:
== Mendebaldeko Berlingo barrutiak ==
 
Mendebaldeko Berlin hiru okupazio eremuen barnean zeuden hamabi barrutiek osatzen zuten:
 
=== Estatubatuar eremua ===
 
* [[Neukölln]]
* [[Kreuzberg]]
* [[Schöneberg]]
* [[Steglitz]]
* [[Tempelhof]]
* [[Zehlendorf]]
 
=== Britainiar eremua ===
 
* [[Charlottenburg]]
* [[Tiergarten]]
* [[Wilmersdorf]]
* [[Spandau]]
 
=== Frantziar eremua ===
 
* [[Reinickendorf]]
* [[Wedding]]