Maurice Sendak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+biografia infotaula automatikoa
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Maurice Sendak''' ([[Brooklyn]], [[New York]], [[1928]]ko [[ekainaren 10]]a - [[2012]]ko [[maiatzaren 8]]a) estatubatuar idazle eta marrazkilaria izan zen. Haur-liburuetarako egindako marrazkiengatik da, batez ere, ezaguna, haur-liburuen munduko [[ilustratzaile]]rik onenetako bat izan baitzen.
 
[[1951]]n, [[Marcel Aymé]]ren ''Etxalde miragarria'' liburuko marrazkiak egin zituen. Hurrengo urtean, [[Ruth Krauss]]en ''Zulo bat egitea'' ilustratu zuen, eta lan horrekin lortu zuen ospea. [[1956]]an, ''Kennyren leihoa'' idatzi eta ilustratu zuen, eta, haren ondoren, [[trilogia]] bat argitaratu zuen: ''Piztiak bizi diren lekuan'' ([[1963]]), ''Gaueko sukaldea'' ([[1970]]) eta ''Handik kanpo'' ([[1981]]). Trilogia horretan, haurren mundu fantastikoa eta erreala, biak, hartu zituen kontuan Sendakek, eta arrakasta handia izan zuten; ipuin juduetan eta egileak bizi izandako esperientzietan oinarrituriko kontakizunak agertzen dira liburu horretan. Bestalde, [[Wolfgang Amadeus Mozart|Mozarten]] ''Txirula miragarria'' obrarako dekoratuak eta jantziak diseinatu zituen, eta orobat [[Ernst Hoffmann|Hoffmannen]] ''Intxaur-kraskailua'' eta ''Arratoi erregea'' eta [[Sergei Prokofiev]]en ''Hiru laranjen maitasuna'' lanetakoak. [[1970]]ean, Nazioarteko Ilustratzaile Onenaren Hans Christian Andersen domina eman zioten. [[1970eko hamarkada]]n, [[Filadelfia]]ko ''Rosenbach Museo eta Liburutegia'' aukeratu zuen bere lanak gorde eta erakusteko.
9. lerroa:
 
{{Bizialdia|1928ko|2012ko|Sendak, Maurice}}
 
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako artistak]]