Biblia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
53. lerroa:
Suitzako ikastun talde batek 1565.urtean, Biblia banatu zuen bertso eta kapituluetan. 1615.urtean, [[King James|King Jamesen]] lehenengo bertsioa atera zen. Ikastun talde honek,  hebreerazko eta [[Greziera|grezierako]] idazlanak itzultzen jarraitu dute gaur egungo hizkuntzetara mundu osoko pertsonentzako.
 
=== Euskal Herrian<ref>http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/57/57346394.pdf</ref> ===
Biblia euskaratu duten itzultzaileak, batzuetan katolikoak eta beste batzuetan protestanteak,  XVI. mendetik aritu dira Biblia itzultzen. Hauen irizpideak aldatuz joan da doktrinagatik eta baita euskararen zati literarioa sortzen ari zelako<ref>http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/57/57346394.pdf</ref>.
 
Joana III.a Albretekoak Nafarroako erreginak, 1559 urtean, Calvinoren erreforma onartu zuenean, indar eta gogo guztiz hasi zen ideia berriak bere erresuman zabaltzen. Albreteko Joanek garbiro ikusi zuen euskararen garrantzia fede berria hedatzeko. Hartatik kargutu zuen Joannes Leizarraga Testamentu Berria itzultzeko eta fede berriak beharrezkoak zituen liburuak idazteko. Behingoz eta begi onez euskarak XVI.mendean ukan zuen hizkuntza moderno bat izateko aukera: Leizarragaren eskutik.