Martí de Riquer: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+biografia infotaula automatikoa, +bizialdia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
}}
 
'''Martí de Riquer i Morera''' ([[Bartzelona]], [[Katalunia]], [[1914]]ko [[maiatzaren 3]]a - ''[[ibidem]]'', [[2013]]ko [[irailaren 17]]a) katalan [[idazle]]a izan zen. Idazle [[humanismo|humanista]] eta [[literatura]]-kritikaria, [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] gaietan espezializatua.
 
== Biografia ==
Familia aberats eta ikasi batean hazi zen. Aitona, [[Alexandre de Riquer]], [[margolaritza|margolari]] eta grafista [[art Nouveau|modernista]] handia izan zen. Bartzelonako Unibertsitate Zentralean egin zituen ikasketak, eta bai han bai Unibertsitate Autonomoan, katedradun izan zen, jubilatu zen arte (1984). 1965ean, Real Academia Españolako kide hautatu zuten, eta Bartzelonako Reial Acadèmia de Bones Lletreseko zuzendaria da egun.
 
1997an, Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzea saria jaso zuen. [[Espainia]]ko eta Kataluniako Erdi Aroa da bere obraren aztergai nagusia. Erakutsi du Erdi Aroa ez zela erromantikoek ikusarazi nahi izan zuten bezain iluna, eta gauza asko argitu ditu [[trobadore]]en lirikaz eta [[zaldun]]eriako munduaz.
 
Lanik aipagarrienak: ''L´humanisme català'' (1935, "Humanismo katalana"), ''La lírica de los trovadores'' (1948, "Trobadoreen lirika"), ''Los trovadores'' (1975, "Trobadoreak"), ''Historia de la literatura catalana'' (1964-1987, "Katalan literaturaren historia") eta ''Antologia de poetes catalans'' (1997, "Katalan olerkarien antologia"). Aipagarriak dira, halaber, klasikoez egin dituen edizio kritikoak: ''Aproximación al Quijote'' (1970) eta ''Aproximació al Tirant lo Blanc'' (1990).
16. lerroa:
 
{{bizialdia|1914ko|2013ko|Riquer, Marti de}}
 
[[Kategoria:Bartzelonarrak]]
[[Kategoria:Kataluniako idazleak]]