Marcel Mouloudji: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Marcel Mouloudji''' ([[Paris]], [[Frantzia]], [[1922]]ko [[irailaren 16]]a - ''[[Ibidem|ib.]]'', [[1994]]ko [[ekainaren 14]]a) frantses abeslaria, idazlea eta antzezlea izan zen.
 
== Biografia ==
Haurtzaroa txirotasunean igaro zuen. Kantari, antzezle, zinemagile, idazle eta margolari lanetan aritu zen. [[Jean-Louis Barrault]]ek bere ikuskizun baterako hartu zuen. Mouloudjik ''La Fleur de l´âge'' (1991) lanean Barraulten giroan nola sartu zen kontatzen du, nola ezagutu zuen Octobre taldea, eta nola kontratatu zuen Dullin jaunak Atelier antzokirako.
 
Hainbat filmetan parte hartu zuen: Marcel Carnéren ''Jenny'', Jacques Daroyren ''La Guerre des gosses'' ("Mutikoen gerra"), Christian-Jaquen ''Les Disparus de Saint-Agil'' ("Saint-Agil-eko desagertuak"), Henri Decoinen ''Les Inconnus dans la maison'' ("Ezezagunak etxean") eta abar. Mutiko gaiztoaren paperak egin zituen ''Justice est faite'' ("Justizia egina dago") edota ''Nous sommes tous des assassins'' ("Gu guztiok hiltzaileak gara") filmetan.
 
1950eko hamarralditik aurrera ez zuen zineman lanik egin. Okupazioaren garaian Sartre eta Beauvoir bisitatzen zituen, eta haiek idaztera bultzatu zuten. Eleberriak (''Enrico'', 1944, Pléiade Saria), antzerki-lanak (''Quatre Femmes'', 1947), eta poesia idatzi zituen. Lemarque, Cocteau, Prévert, Trenet, Queneau, Ferréren abestiak interpretatu zituen. 1953an Diskoaren Sari Nagusia lortu zuen. 1954an [[Boris Vian]]en ''Le Déserteur'' abestu zuen, baina berehala debekatu zuten. [[Aljeriako Independentzia Gerra|Aljeriako Gerraren]] kontra azaldu zen, eta [[1968ko maiatza|1968ko maiatzeko mugimenduamugimenduaren]]ren alde.
 
== Erreferentziak ==