Maltako Ordena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
40. lerroa:
| oharrak =
}}
'''Jerusalemgo San Joan, Rodas eta Maltako Ordena Subirano Militar eta Ospitalarioa''' ([[italiera]]z: ''Sovrano Militare Ordine Ospedaliero di San Giovanni di Gerusalemme di Rodi e di Malta''), ezagunagoa '''Maltako Ordena''' izenaz, [[Erroma]]n egoitza duen [[ordena militar]] [[Erromatar Eliza Katolikoa|katolikoa]] da. [[XI. mende]]aren bukaera aldera sortu zen, [[Lur Santua|Lur Santura]] erromes joaten ziren kristauak babesteko<ref name="lur">{{erreferentzia|izena = | abizena = |url = http://www.euskara.euskadi.eus/r59-738/eu/contenidos/termino/_c04015/eu_m_0601/m0601.html| izenburua = Malta|bilduma= Lur Hiztegi Entziklopedikoa, <small>Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentzia</small> |argitaletxea = euskara.euskadi.eus| sartze-data = 2016-06-06}}</ref>. Gaur egun, [[nazioarteko zuzenbide]]an erakunde burujabetzat hartzen da eta [[lurraldez kanpotasun]] egoera du<ref>Riley-Smith, Jonathan, ''The Atlas of the Crusades''. Facts On File, [[Oxford]] ([[1991]]), 170</ref>. [[2000ko hamarkada]]ren hasieran, 12.500 kide, 80.000 boluntario eta 20.000 mediku, erizain eta laguntzaile zituen<ref name="adnkronos"></ref>.
 
== Historia ==
[[1050]] aldean, [[Amalfi]]ko merkatariek ospitale bat eraiki zuten [[Jerusalem]]en, Lur Santura joaten ziren erromes txiro eta gaixoak zaintzeko. Anaia Gerardo, ospitaleko nagusia, hartzen da Maltako Ordenako sortzailetzat. [[Lehenengo Gurutzada]]ren garaian (1096-1099), Europan eta Sirian zituen ongileek dirua eta lur sail asko harentzat eman zituztenean hartu zuen indarra, artean Anaia Gerardo buru zela. Horren ondoren buru egon zen Raimundo Proventzakoak idatzi zuen ordenaren erregela, [[XII. mende]]aren hasieran Aita Santuak onartu zuena. Erregela horrek [[hamarren (zerga)|hamarrenak]] ordaintzetik eta Aita Santua ez zen beste agintari guztien mendetik libre uzten zuen Maltako Ordena. Lur Santuak defenditzeko eginkizuna ezarri zien trukean<ref name="lur"></ref>.
 
[[Musulman]]ek Lur Santua berreskuratu zutenean, Ordena hasieran [[Rodas]]era (1310–1523) eta gero [[Malta]]ra (1530–1798) joan zen, non burujabe bilakatu zen<ref>{{erreferentzia|izena = | abizena = |url= http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=MaltakoOrdena |izenburua= Maltako Ordena |bilduma= Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa |argitaletxea = euskara.euskadi.eus| sartze-data = 2016-06-06}}</ref>. [[1798]]. urtean, [[Napoleon Bonaparte]]k uhartea okupatu zuenean, bere estatua amaitu zen. Hala ere, Ordenak bizirik iraun zuen. [[1961]]ean Erromak estatutu berriak onartu zituen, eta gaur egun behartsuei eta gaixoei laguntzea da Ordenaren eginbehar nagusia<ref name="lur"></ref>. Bere burujabetza onartzeaz gain, [[Nazio Batuen Erakundea]]k begirale estatusa eman dio [[Nazio Batuen Batzar Nagusia|Batzar Nagusian]]<ref>[http://www.un.int/orderofmalta/pos.html Permanent Observer Mission of the Order of Malta to the United Nations in New York]</ref>.
 
== Erreferentziak ==