Lurrazal ozeaniko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Biologia eta geologia}}
[[Fitxategi:Earth seafloor crust age poster.png|thumb|Lurrazal ozeanikoa]]
'''Gainazal ozeanikoa''' ozeanoak eratzen duten lur gainazalaren zatia da. [[Lurra]]ren masa osoaren %0,099a hartzen du eta honen azaleraren 75%-a betetzen du. Honek, lurrazala osatzen du lurrazal kontinentalarekin batera, eta biek elkarrekin, Lurraren bolumen osoaren 1%-a besterik ez dute betetzen.
 
Lurrazal ozeanikoa eta [[Lurrazallurrazal kontinental|lurrazal kontinentalaren]]aren artean desberdintasun ugari daude. Lurrazal ozeanikoak 5-7 km inguruko lodiera du, lurrazal kontinentalak 35-40 km-ko bataz besteko lodiera duelarik, eremu menditsuetan 70 km-tara iritsiz. Lurrazal ozeanikoaren konposizio kimikoa homogeneoa da; basalto izeneko [[arroka igneo]] ilunez osatuta dago. Lurrazal kontinentala, aldiz, mota askotako arrokaz osatuta dago, eta arroka hauek oso zaharrak dira (4.000 milioi urte inguru). Lurrazal ozeanikoko arrokak, berriz, gazteagoak (180 milioi urte inguru) eta dentsoagoak dira.
 
Gainazal ozeanikoak, mantua eta gainazalaren masa bateratuaren %0,147a du. Lur gainazal gehiena, sumendien aktibitatearen ondorioz eratu zen. [[Ozeano dortsal|Dortsal ozeanikoen]] sistemak, 40.000 kilometroko luzera duen sumendi sarea, 17 km³ gainazal ozeaniko berri eratzen du urtean. Horrela, ozeano hondoa [[basalto]]z estaltzen du, hau izanik hondo ozeanikoan arrokarik ugariena. [[Hawaii]] eta [[Islandia]], basalto pilaketen bi adibide dira.<br />
15. lerroa:
== Gainazal ozeanikoaren konposizioa ==
 
Lurrazal ozeanikoaren aspektu interesgarrienetako bat, bere lodiera eta egitura arro ozeanikoetan zehar nabarmenki uniformeak direla da.
 
Hala ere, hainbat ikerketa egin eta gero, gainazal ozeanikoa hiru geruzetan banaturik dagoela esaten da:
 
# sedimentu eta arroka bolkanikoz osatuta dago. 5-6 km inguruko sakoneran aurkitzen da, eta 1-2km-ko lodiera du. Bertan [[:es:Onda_sísmica|uhin sismikoek]] duten abiadura, 1,5 km/h-tik, 4,5km/h-ra doaz.
# [[Mafiko|arroka mafikoz]] eta mafiko-bolkanikoz osaturik dago, 1-2km inguruko lodiera du eta uhin sismikoak bertan, 4,5-6,5 k/h-ko abiadurara izatera iritsi daitezke.
# arroka ultra-mafikoz osaturik dago, [[Gabro|gabroakgabro]]ak eta [[Peridotita|peridotitakperidotita]]k bezala. 1-5 km inguruko lodiera du eta bertan, uhin sismikoak 6,5-8 k/h-ko abiadura izaten dute. Lehenik, gabroak geruza isotropo bat eratzen du, honen azpitik, "gabro pilatuak" deitrurikoak daude, eta honek kamara magmatikoko baldintzak ikustea ahalbidetzen digu.
 
=== Geokimika ===
Hondo ozeanikoko arroka boluminosoenak, ozeano-erdiko [[Basalto|Basaltoak]]ak dira, hauek potasio bajuko magma [[:en:Tholeiitic_magma_series|toleitikotik]] eratorriak dira. Arroka hauek ioi litofilo kontzentrazio bajuak, Lurreko elementu arin arraroak, elementu bolatilak eta beste elementu inkonpatibleak dituzte. Hemen, elementu inkonpatiblez osaturiko basaltoak aurki daitezke, baino hauek oso arraroak dira eta Lurrazal ozeanikoko puntu beroekin asoziatua dago. Batik bat, [[Galapagoak|Galapago Irletako]], [[Azoreak|Azoretako]] eta [[Islandia|Islandiako]]ko inguruak.
 
[[Neoproterozoiko]] era aurretik,Lurrazal ozeanikoa oraingoa baino mafikoagoa zen. Zenbat eta mafikoagoa izan, Lurrazal zona alteratuetan, ur molekula (OH) gehiago gorde daitezkela esan nahi du. Subdukzio zonetan, Lurrazal mafiko hau metamorfosi batean murgildu zen eta [[:en:Greenschist|eskisto berdea]] izatera pasatu zen, eskisto urdin fazie zonetan.
33. lerroa:
# <u>Ertz kontinentalak</u>. Kontinenteen eta arro ozeanikoen arteko muga ezponda kontinentalean zehar aurkitzen da. Ezponda kontinentala, inklinatutako egitura da, plataforma kontinentalaren kanpoko geruzatik ozeanoaren hondoraino hedatzen dena. Ezponda muga-lerro bezala hartuta, arro ozeanikoek lurrazalaren %60a irudikatzen dutela ikusten dugu, eta %40a, aldiz, kontinenteei dagokie.
# <u>Arro kontinental sakonak</u>. Ertz kontinentalen eta dortsal ozeanikoen artean aurkitzen dira. Eremu hauetako ura hustuko bagenu, erliebeen barietate handiarekin topo egingo genuke: gailur bolkaniko altuak, hobi sakonak, goi-ordoki zabalak, mendikate linealak eta lautada handiak. Paisaia kontinenteetan ikusten duguna bezain anitza izango litzateke. Eremu honen zati bat erabat lauak diren egitura batzuez osatzen da: '''[[Ordoki abisal|lautada abisalak]]'''. Hala ere, hondo ozeanikoak beherapen oso sakonak ere baditu, kasu batzuetan 11.000 metroko sakonerara iristen direnak. Sakonune hauek ozeano hondoaren frakzio txiki bat hartzen badute ere, oso garrantzitsuak dira. Hauetako batzuk, kontinenteen hegalean dauden mendi gazteen ondoan aurkitzen ditugu (Peru-Txile fosa). Beste batzuk, irla bolkanikoen arkuekiko paraleloak dira. Hondo ozeanikoan, ur azpiko mendiak ere aurkitzen ditugu, batzuetan kate estu eta luzeak osatzen dituztenak.
# <u>[[Ozeano dortsal|Dortsal ozeanikoak]]</u>. Hondo ozeanikoko egitura altuena dortsal ozeanikoa da. Egitura zabal eta luze hauek planetaren 70.000 kilometro baino gehiagotan hedatzen dira, S itxura hartuz. Kontinenteetako mendi gehienak ez bezala, zeintzuk arroka mota oso deformatuz osatuta dauden, dortsalen sistema, aldiz, mantutik igotako arroka igneo hautsien geruza gainezarriz eraikitzen da.
 
[[Fitxategi:Dorsaloceanica.jpg|thumb|Dortsal ozeanikoaren eraketa prozesua.]]
Lurzoru ozeanikoak mendi submarino izeneko sumendiz beteta dago, inguruko topografiaren gainetik ehundaka metrotaraino igo daitezkeenak. Mendi hauek kate linealak eratu ohi dituzte, eta kasu batzuetan, dortsal bolkaniko jarraiak (ez dira dortsal ozeanikoekin nahasi behar). Kate bolkaniko hauen adibide bat Hawaii irlak dira. Hauek, puntu bero baten gainean eratzen dira, puntu hau finkoa izanik. Plakak desplazatu ahala, irla jarraiak eratzen joaten dira, mantuko lumek eraginda.
 
Mantuko luma horiek ere lautada ozeaniko handiak eratzen dituzte. Lautada hauek, basaltoz eta beste arroka mafiko batzuez osatuta daude batez ere, kasu batzuetan 30 km-ko lodiera gainditzen dutelarik.
 
== Plaken tektonika eta ozeano hondoaren hedapena ==
60. lerroa:
Hozte eta uzkurtze prozesu hau guztiz amaitzeko, 80 milioi urte inguru pasa behar dira. Momentu horretan, arroka arro ozeaniko sakonean kokatzen da, non sedimentuen metaketaren ondorioz lurperatuta geratzen den. Gainera, hozte prozesuak mantuko arroken sendotzea eragiten du, horrela plakaren lodiera handituz. Hau da, litosfera ozeanikoaren lodiera adinaren araberakoa da: zenbat eta zaharragoa izan (hotzagoa), orduan eta lodiagoa da.
Mantua igotzen den bitartean, hozten eta urtzen doa, presioa jaisten eta solidoak gurutzatzen dituen bitartean. Urtze kantitatea, igotzen den heinean mantuan dagoen tenperaturaren araberakoa da. Hortaz, lurrazal ozeaniko gehienaren sakontasuna edo zabalera, berdina da (1-7 km inguru). Motel zabaltzen diren dortsalak, lurrazal finagoa eratzen du, mantuaren hozte prozesua, bidean hozten delako, beraz, solido gutxiago gurutzatzen ditu eta materia gutxiago urtzen da. Honen adibide gisa, Ozeano Artikoan dagoen Gakkel dortsala daukagu eta hau, besteak baino finagoa da. Besteak baino lodigoak diren dortsalak lumen edo puntu beroen gainean daude. Bertan, mantua beroago dago eta honen ondorioz, solido gehiago gurutzatu eta sakontasun handiagoan urtzen da, sakonera handiagoko lurrazala sortuz. Batik bat, Islandia, 20 km-ko lurrazala duena.
 
Lurrazal ozeanikoaren adina, litosferaren sakontasuna suposatzeko erabil daiteke, non lurrazal ozeaniko gazteak ez duen bere azpiko mantua hozteko denbora nahikoa izan. Bitartean, lurrazal zaharrak, mantu litosfera zabalagoa du bere azpian<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Thermal structure of oceanic and continental lithosphere|orrialdeak=337–349|hizkuntza=en|data=2005-05-15|url=https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S0012821X05001068|aldizkaria=Earth and Planetary Science Letters|alea=3-4|zenbakia=233|issn=0012-821X|doi=10.1016/j.epsl.2005.02.005|sartze-data=2018-11-29}}</ref>.
 
=== Bizitzaren zikloa ===
[[Fitxategi:Wilson-stages hg-de.png|thumb|Wilson zikloaren faseak.|235x235px]]
Litosfera ozeanikoa [[Mugamuga konbergente|muga konbergenteetan]]etan subduzitzen da. Etengabe berritzen doan litosfera konpensatzeko, litsofera ozeanikoaren zati zaharrenak mantura barneratzen dira, hau da, bi plaka elkarren aurka mugitzen direnean, bat bestearen azpian sartzen da. Gune hauei [[Subdukzio|subdukzio-eremuak]] deritze. Subdukzioa gertatzen da, lurperatzen den plakaren dentsitatea handiagoa delako gainean geratzen den astenosfera baino. Muga konbergenteak, desberdinak izan daitezke:
 
* [[litosfera]] ozeaniko eta kontinentalaren arteko konbergentzia;
* litosfera ozeaniko eta ozeanikoaren arteko konbergentzia.
 
Litosfera ozeanikoa beti subduktatzen da, litorfera kontinentala horren dentsoa ez delako. Subdukzio prozesuak, litorfera ozeaniko zaharrena kontsumitzen du, hortaz, honen adina 200 milioi urte ingurukoa izatea estimatzen da. "[[:en:Supercontinent|Superkontinentea]]"ren eraketa eta eraldaketa (suntsipen) prozesuan, suntsipen eta berriztapen prozesuak etengabe ematen dira lurrazalean ziklo baten moduan. Ziklo hau, Wilsonen zikloa bezala ezagutzen da.
 
Lurrazal ozeaniko zaharrena eskala handian, Pazifikoaren mendebaldean eta Atlantikoaren ipar-mendebaldean aurkitzen dira, biak 180 eta 200 milioi urteko adina dute. Hala ere, Mediterraneo itsasoaren hainbat zati, [[:en:Tethys_Ocean|Tethys ozeanoaren]] aztarnak dira, aurreko biak baino askoz ere zaharragoa, 270-340 milioi urteetara iritsita.
 
=== Ozeano hondoaren hedapenaren teoriaren frogapena ===
Ozeanko hondoko sedimentuen zundaketen bidez, ozeano hondoaren hedapenaren froga garrantzitsuenak lortu ditugu. Sedimentuen lodiera neurtu zen, azpiko arroka basaltikoetaraino. Sedimentazioa lurrazal ozeanikoa eratu eta berehala hasten denez, sedimentu zaharrenetan aurkitutako mikroorganismoen errestoak, ozeano hondoaren datazioa egiteko erabili daitezke. Zundaketa hauen bidez, sedimentuen adina dortsaletik urrundu ahala handitzen zela egiaztatu zen. Honek, ozeano hondoaren hedapenaren hipotesia indartzen zuen: lurrazal ozeanikoa gazteena dortsalaren gandorrean aurkituko da eta zaharrena ertz kontinentaletan.
 
== Anomalia magnetikoak ==
Anomalia magnetiko<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Oceanic crust {{!}} geology|hizkuntza=en|url=https://www.britannica.com/science/oceanic-crust|aldizkaria=Encyclopedia Britannica|sartze-data=2018-11-20}}</ref> ozeanikoak, lehen aldiz 1950ean aurkituak izan ziren, EEUUko mendebaldeko kostaldean. Hau, ehun kilometro luzeetan zehar antzeman ziteken, Kaliforniaren hegoaldetik Washington iparralderarte. [[:en:Victor_Vacquier|Victor Vacquier]] geofisikoak, anomalia hau haustura guneetan amaitzen zela ikusi zuen eta horretaz gain, forma bereziak zituztela ere antzeman zuen.
[[Fitxategi:Magnetic Poles Movement.gif|thumb|Polo magnetikoeen aldaketa urteetan zehar.|alt=|227x227px]]
Lurrazal ozeanikoak lerro magnetikoen eredu bat erakusten du, dortsal ozeanikoek paraleloa dena. Lerro magnetikoen eredu simetriko positibo eta negatiboa, dortsal ozeanikotik sortzen<ref>{{Erreferentzia|izena=W. C.|abizena=Pitman|izenburua=Magnetic anomalies in the Pacific and sea floor spreading|orrialdeak=2069–2085|hizkuntza=en|abizena2=Herron|abizena3=Heirtzler|izena2=E. M.|izena3=J. R.|data=1968-03-15|url=https://agupubs.onlinelibrary.wiley.com/doi/abs/10.1029/JB073i006p02069|aldizkaria=Journal of Geophysical Research|alea=6|zenbakia=73|issn=0148-0227|doi=10.1029/jb073i006p02069|sartze-data=2018-11-29}}</ref> edo ateratzen da. Arroka berriak magma bidez sortzen dira dortsal ozeanikoetan eta lurrazal ozeanikoa puntu honetatik zabaltzen da. Arrokak sortzeko magma hozten denan, honen polaritate magnetikoa Lurraren polo magnetikoekin lerratzen da. Ondoren, magma berriak hozturiko magma zaharra dortsaletik kanpo joatea eragiten du. Prozesu hau, lurrazal ozeanikoko sekzio paraleloetan gertatzen da alternantzia magnetikoaren arabera.
 
== Ikerketak ==
 
Lurrazal ozeanikoaren estruktura eta konposizioa, hainbat iturburutik lortu da. Lehen ikerketekin batera, gainazalean aipatutako hainbat arroka mota azaldu ziren, baina lurrazalaren estruktura eta osatzen zuten arroken portzentaia argitu gabe zegoen. Aldi berean, errefrakzio sismiko bidezko esperimentuek, hondo ozeanikoaren natura ezagutzea ahalbidetu zuten. Froga hauek, explosioen ondorioz olatu sismikoek milaka kilometroetan egiten zuten bidaia-denbora jakitea ere suposatu zuen.
 
Ozeanoen sakontasuna neurtzen duten tekniken garapenak hondo ozeanikoko egiturak ezagutzea ahalbidetu zuen. '''Batimetria''' <ref name=":0" />, ozeanoaren sakontasunen neurketari eta lurzoru ozeanikoaren topografiaren azterketari deritzo. Hainbat teknika barimetriko daude. Gaur egun, energia sonikoa erabiltzen da sakontasuna neurtzeko. Sakontasuna neurtzeko soinua erabili zuten lehen aparatuak, ekosonda izenekoak, XX.mendearen hasieran erabili ziren lehen aldiz. Aparatu honek, soinu-uhin batzuk igortzen ditu urera. Uhin hauek ohiartzun bat sortzen dute objektu baten edota hondo ozeanikoaren kontra errebotatzerakoan. Errezeptore batek igarotako denbora zehaztasunez neurtzen du. Datu horietatik abiatuz, sakontasuna kalkulatzen da.
== Ikus, gainera ==
* [[Plaken tektonika]]
99. lerroa:
{{scholia}}
{{commonskat}}
* {{en}} [http://www.solarviews.com/span/earthint.htm Lurraren Barnealdea eta Plaken Tektonika]
* {{es}} [http://recursos.cnice.mec.es/biosfera/alumno/2ESO/tierrin/contenidos11.htm Planetaren barne energia]
* {{En}} [[:en:Oceanic_crust|Oceanic crust]]
* {{En}} [https://study.com/academy/lesson/oceanic-crust-definition-composition-facts.html Lurrazal ozeanikoa; Definizioa, konposizioa eta faktoreak.]
 
[[Kategoria:Plaken tektonika]]