Loiolako kuarteleko setioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Erreferentzia zerrenda konpondu
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
17. lerroa:
| galera2 =
}}
{{Gehiago jakiteko|Espainiako Gerra Zibila Donostian (1936)}}
'''Loiolako kuarteleko setioa''' [[Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian|1936ko Gerra Zibilean]] [[Gipuzkoako kanpaina]]ko [[gudu]]a izan zen, [[Donostiako historia|DonostiaDonostian]]n. 1936ko uztailaren 21ean bertan kuarteleratutako militar talde bat hiria [[Espainiako Bigarren Errepublika]]ren aurkako estatu-kolpeari atxikitzea saiatu zenean gertatu zen.
 
== Aurrekariak ==
52. lerroa:
Hala ere, Loiolako kuartelean egoera oso bestelakoa zen. Bertan 1700 [[fusil]] eta [[metrailadore]] inguru, baita zortzi [[obus]] ere, zeuden. Horri esker, matxinoak luzaroan eusteko gai ziren. Miliziano errepublikanoek, aldiz, 300 fusil baino ez zituzten izan, [[artilleria]] eta metrailadorerik gabe. Guardia Zibil eta Guardia Asalto aldekoak izan arren, zaila zen eraso zuzen bat gauzatzea. Hala ere, uztailaren 24ko goizean, errepublikanoek setiatzeari ekin zioten.
 
Agintariek, errekruta gehienak bertokoak zirela kontuan hartuta, [[EAJ]]ren [[propaganda]]n uste osoa zuten eta kuartelean zegoen [[armategi]] setioari eusteko pizgarri handia zen: miliziano [[anarkista]] eta abertzaleek armak bereganatu nahi zituztelako.
 
Hala ere, setiatzaile anarkistak setiatuak baino asko gehiago ziren eta, setiatuen irteera bortitzaren arriskua izanik ere, erresistentzia ahula izan zen, Carrasco Amilibia eta Vallespín arteko lehiak ere hondatua.
 
Nafarroatik laguntza izatea ezinezkoa zenez ([[Irun]] errepublikanoen eskuetan baitzegoen), Vallespín kuarteletik ihes egitea lortu zuen<ref>{{erreferentzia|url= http://ianasagasti.blogs.com/mi_blog/files/este_libro.doc |izenburua= La Guerra Civil en Euskadi antes del Estatuto|izena= Manuel |abizena= Irujo|urtea= 1938}}</ref> eta uztailaren 28ko goizean Carrasco Amilibia koronelak kuartela errenditu zuen. Miliziano anarkistek koronela eta hasieran matxinadarekin bat egin zuten zenbait ofizial atxilotu zituzten. Nahiz eta bere jarrerak matxinadaren porrotaren alde egin, Carrasco epaiketarik gabe erail zuten, uztailaren 29an [[Amara (Donostia)|Amaran]], trenbidearen ondoan hilotza agertuz. Anarkistek oraindik [[1934ko Iraultza]] osteko errepresioan parte hartzea gogoan zuten.
 
Nahiz eta [[jeltzale]]en eskuetan zegoen gobernu zibilak armak bereganatzea saiatu, anarkistek aurreratu eta arma gehienek bereganatu zituzten, abertzaleen atsekaberako.<ref>{{erreferentzia|abizena= Beevor |izena= Antony |izenburua= The Battle for Spain. The Spanish Civil War, 1936-1939 |argitaletxea= Penguin Books |urtea= 2006 |lekua= Londres| ISBN =978-0-14-303765-1|orrialdea=65-66}}</ref>