Loiola (Donostia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Argitzeko|Donostiako auzoari|Loiola}}
{{Euskal Herriko auzo infotaula
|kolorea = #0000FF
14. lerroa:
== Kokapen geografikoa ==
Topoaren trenbideek, Loiolako saihesbideak eta [[Urumea]] ibaiak mugatutako triangelua auzoaren bihotza da. Azken urteotan, eskuhartze urbanistikoak burutu dira; eta orain hasi dira egiten hainbat ekimen: ibaiaren berreskuratzea, etxebizitza berrien eraikuntzak, e.a.
 
Egiako auzoaren hegoaldean kokatzen da, bere zatirik handiena [[Urumea]] ibaiko ezkerraldeko ertzean aurkitzen delarik.
20. lerroa:
Ekialdean, [[Altza]] eta [[Intxaurrondo]]rekin muga ezartzen du, hegoaldean, [[Martutene]]rekin; Iparraldean, [[GI-20]] saihesbideak [[Amara Berri]]tik bereizi egiten dute, eta beraz, administratiboki behintzat, auzotik kanpo geratzen da Loiolako lur eremu historikoetako bat: [[Loiolako Erriberak]].
 
Beste gune batzuk: ‘Lorategi-hiria’; Igeltegi eta [[La Salle ikastetxea (Donostia)|La Salle]]; [[Patxillardegi baserria]] eta inguruko eraikuntza multzoa.
 
'''Txomin-enea'''
37. lerroa:
1813ko zentsuaren arabera, Loiolak 473 biztanle zituen. Ez da kopuru txikia kontuan badugu Donostian harresien baitan bizi zirenak 2.600 inguru zirela.
 
1912 urtean auzoaren itxura aldatuko zuen lehen azpiegitura eraiki zen, [[Donostia]] eta [[Hendaia]] lotzen zituen trenbidea. Bertatik ''Tren Frontera'' igarotzen zen, gaur egun [[Topo]] ezizenez ezaguna. Trenbide honen eraikuntzari esker, erdialdearekin aise komunikatuta egongo ziren txaletak eraikitzeko egitasmoari bultzada eman zitzaion. Modan zegoen garai hartan Europan, Britainia Handian batez ere, natura hiriaren baitan sartzeko saiakerak eta han-hemenka Garden Cities-ak eraikitzen hasi ziren. [[Maria Kristina Austriakoa|Maria Kristina]] erreginak jarri zuen urbanizazio berri honen lehen harria 1916an. Egitasmoak ez zuen arrakasta handirik izan eta 15 txalet baino ez ziren eraiki gaur egun [[Lorategi Hiria]] deitzen diogun eremuan. Dena den, egitasmo honek auzoaren lehen hiriztatzea ekarri zuen (kaleak, espaloiak, argiztatzea....).
 
Loiolako paisaia erabat eraldatuko zuen bigarren azpiegitura handia [[Loiolako kuartela|Loiolako Kuartelak]] izan ziren eta 1926an inauguratu ziren. Eraikuntza honek suposatu zuen historikoki Alde Zaharrean kokatutako armada Loiolara mugitzea. Kuartelen eraikuntza bultzada izan zen biziberritze hirigintza egitasmoak auzoan burutzeko, nahiz eta, Lorategi Hiria bezalako proiektu erresidentzialak baztertu ziren eta langileei zuzenduriko hirigintza hobetu zen. 1927an idatzi zen Loiolako Kaskoari zegokion hiri-berrantolakuntza lehen planoa. Gune zaharraren inguruan, 3 eta 4 mailatako etxebizitzak eraiki ziren eta honek lehen desoreka ekarri zuen maila baxuko etxe eta baserriekin alderatuz. Auzoko parrokia 1937an inauguratu zen dagoeneko jendetsua bilakatzen ari zen auzoari zerbitzu emateko.
57. lerroa:
== Ekipamenduak ==
 
* Arteleku: [http://www.arteleku.net]
* [[Loiola kultur etxea|Loiola Kultur Etxea]]: [http://www.donostiakultura.net/cc_ke/cas/centros/loiola/index_loiola.htm]
* Loiola-Txomin-Martutene osasun zentroa
* Jesusen Bihotza Parrokia: [http://www.loiola.es/general/Loiola_Iglesia/Loiola_Iglesia.htm]
* [[La Salle ikastetxea (Donostia)|La Salle Ikastetxea]]: [http://www.lasalle.es/lasalledonostia/].
* PANPINTXO haurtzaindegia: [http://www.guarderiapanpintxo.com]
* [[Loiolako kuartela]].
79. lerroa:
 
== Oharrak eta erreferentziak ==
* ELEJALDE,F. (1998): "Behin batean Loiolan", pasado, presente y futuro de Loiola.
 
== Kanpo loturak ==