Leningradeko Setioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
24. lerroa:
| oharra =
}}
'''Leningradeko Setioa''' edo '''Leningradeko Blokeoa''' ({{lang-ru|блокада Ленинграда}}, ''Blokada Leningrada'') [[Bigarren Mundu Gerra]]ko operazio militarra izan zen, [[Hirugarren Reicha|Alemaniak]] egin zuena [[Leningrad]] hartzeko xedearekin. 900 egun inguru iraun zuen, [[1941]]eko [[irailaren 8]]tik [[1944]]ko [[urtarrilaren 27]]an hiria askatua izan zen arte, eta 1.200.000 pertsona hil ziren.
 
== Historia ==
[[Fitxategi:Leningrad Siege May 1942 - January 1943.png|250px|thumb|leftezkerrera|Leningradeko Setioaren mapa.]]
[[1941]]eko ekainean, [[Bizargorri Operazioa|Alemaniak Errusia inbaditu zuen]] hiru armada-gorputz erraldoiren bitartez. Iparraldeko armada-gorputzaren egitekoa zen [[Leningrad]] hiria hartzea. Irailaren 1ean, artilleria naziaren lehen granadek hiria jo zuten. Astebete geroago lehorreko komunikazioa moztu zuten eta hilaren 15erako hiria erabat inguratua, setiatua zegoen. Hitlerren hasierako helburua hiria erasotu eta hartzea zen, gune estrategikoa izateaz gain, garrantzi sinboliko handia zuelako. Baina sobietarrek antolatu zuten defentsa trinkoak eragotzi zuen Leningrad erasotzaileen eskuetan geldi zedin.
 
Errusiako hiririk garrantzitsuenetakoa eta, aldi berean, sinbolo handia izanik ([[Errusiako Iraultza]]ren ''hiriburua'' zen), sobietarrek hiriaren kontrolari eusteko neurri izugarriak hartu zituzten, hala nola, hiria gotortu, eraikin historikoak ez identifikatzeko sareez estali eta hiri osoa lur azpiko karga lehergaiez josi, alemaniarren eskuetan erortzen bazen, guztia ala guztia lehertarazteko. Erasotzaileek bertan sartzeko zituzten ageriko zailtasunez gain, behin Leningrad harturik bertako 3.000.000 biztanleen mantenua beren gain egonen zela ikusirik, Hitlerrek hiria setiatzeko agindu zien bere indar militarrei, herritarrak gosez eta hotzez hil zitezen.<ref name="iraz">{{erreferentzia|izena= Nagore |abizena= Irazustabarrena| url = http://www.argia.com/argia-astekaria/2218/leningradeko-setioa-eta-tolstoi/osoa | argitaletxea = argia.com, CC-BY-SA lizentzia | izenburua = Leningradeko setioa eta Tolstoi | sartze-data = 2018-3-31}}</ref>
 
1941eko azaroaren 20an, sobietarrek [[Ladoga]] aintzira zeharkatzen zuen pasabidea eraikitzea lortu zuten, hirian elikagaiak eta bestelako beharrezko materiala sartu ahal izateko. [[Biziaren Bidea]] esan zioten pasabideari, baina aintziraren izotz geruza hauskorraren eta alemaniarren erasoen menpe zegoenez, irtenbidea ez zen nahi bezain eraginkorra izan.<ref name="iraz"></ref>
 
[[Fitxategi:RIAN_archive_216_The_Volkovo_cemetery.jpg|250px|thumb|leftezkerrera|Setioaren biktimak.]]
[[San Petersburgo|Leningrad]] inguratua zegoelarik, bertako biztanleek gorriak ikusi zituzten, eta bizirauteko etengabeko borroka bilakatu zen beren egunerokotasuna. Hiriko usoak jan zituzten lehenik, ondoren katuak desagertu ziren Leningradeko kaleetatik eta [[arratoi]] populazioak ere nabarmen egin zuen behera. Azkenean, [[antropofagia]]ra jo behar izan zuten. Eta hala ere, hiriko biztanleek ohiko kaloria kopuruaren %10 baino ez zuten hartu setioaren lehenengo urtean.<ref name="iraz"></ref> Lehen negu hura, gainera, bereziki gogorra izan zen eta hotzak (-30 &nbsp;°C) eta goseak, erasotzaileen artileriarekin batera, sekulako triskantza eragin zuten hiriko biztanleen artean, ehundaka mila familia beren etxeetan hil zirelarik.
 
[[1943]]ko urtarrilaren 12an, sobietar armadak [[Iskra Operazioa]] hasi zuen. Borroka latzen ostean, urtarrilaren 18an hiri setiatura zeraman korridore bat ireki ahal izan zuten, izozturik zegoen [[Ladoga]]ren gainetik pasatzen zena. Korridore horrek, hirira gutxieneko hornidurak heltzea ahalbidetu zuen, hiria askatua izan zen arte. Otsailaren 10ean, [[Krasni Borko Gudua]] gertatu zen hiri bazterrean, eta [[Heer (Wehrmacht)|alemaniar gudarosteak]], [[Dibisio Urdina]]rekin batera, aurre egin zion [[Armada Gorria]]ri. Azkenik, [[1944]]ko urtarrilaren 27an lortu zuten sobietarrek setioa haustea.