Lege lehorra Ameriketako Estatu Batuetan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
 
 
[[Konstituzio]]aren hamazortzigarren emendakinari (edo zuzenketari) eman zitzaion izena izan zen. 1919an [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] legea, "debekua" izenez ezagunagoa dena, onartu zuten alkoholdun edariak egin, saldu eta hartzea galaraziz. Lege horrek babes handia izan zuen nekazaritza giroko lekuetan eta "Amerika sakoneko" hiri txikietan. [[Hiri]] handietan, ordea, [[moral]]a zaindu nahi zuten.<ref name=aa>{{erreferentzia|izena= Nagore |abizena= Irazustabarrena |url=http://www.argia.eus/argia-astekaria/2510/http://www.argia.eus/argia-astekaria/2129/lege-lehorrean-bustita|izenburua= Lege Lehorrean bustita|aldizkaria=[[Argia (aldizkaria)|Argia]]|data= 2008-3-23 |postscriptum= CC-BY-SA lizentzia}}</ref>.
 
Urte horietan [[Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata|demokratei]] “bustiak” ({{lang|en|''wet''}}) esaten zieten eta [[Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa|errepublikarrak]], aldiz, “lehorrak” ziren ({{lang|en|''dry''}}).
 
== Ondorioak ==
Batetik, [[Lege lehor]]rak herrialdearen egoera ekonomikoa are gehiago kaltetu zuen: kontrabandoak [[dibisa]]k kontrolik gabe galtzea ekarri zuen. Horrekin batera, AEBetako alkohol-[[industri]]ak behea jo zuen. Alkohol salmentaren zergak diru-sarrera oparoa ziren gobernuarentzat, baina [[lege]]ak iturri hura ere itxi zuen.
 
14. lerroa:
Ohiturak ere aldatu ziren. Lehen, batez ere, [[txiro]]enek eta [[aberats]]enek edaten zuten alkohola. Lege Lehorraz bat, alkohola indartsu sartu zen erdi mailako klasean. Taberna [[klandestino]]etan gazteek alkohola edateko eta tabakoa erretzeko ohitura hartu zuten. John M. Cooper historialariaren esanetan, “gazte inkonformistentzat edatea ez zen denbora-pasa hutsa, kultur erronka baizik. Gizarte amerikarraren zati handi batean debekuaren erdeinu [[ironia|ironiko]] eta nabarmena oinarrizkoa zen bere burua sofistikatutzat zuen ororentzat”.
 
Era guztietako jendea gaizkile bihurtu ziren likore apur bat edateagatik besterik gabe. Debekuaren ondoan, likoreak egin, [[estraperlo]]an saldu eta saltzeko, irabazi handiak ematen zituen isilpeko negozioa sortu zen, gangsterren eskuetan erori zena.
 
Lege polemikoak destilazio klandestinoa bultzatu zuen, eta alkohol [[pozoitsu]]a zabaldu zen han eta hemen. Legea indarrean egon zen hamalau urteetan, alkohol pozoitsuak 30.000 hildako eragin zituen, eta 100.000 pertsonari kalte sendaezinak ekarri zizkien. Kopuru horiek ofizialak dira, baina benetakoak askoz handiagoak direla uste da.
22. lerroa:
Lege Lehorrak, beraz, ez zuen inolako arazorik konpondu.
 
== Amaiera ==
[[Washington]] (AEB), 1933ko otsailaren 20an [[Ameriketako Estatu Batuetako Senatua|AEBetako senatusenatuak]]ak, [[Franklin D. Roosevelt]] presidente demokrata berria hiltzeko saiakeratik bost egun baino pasa ez zirenean, Lege Lehorra izenez ezagutzen zena bertan behera uztea erabaki zuen, alkohola debekatzen zuen lege hura onartu eta hamalau urtera.
 
== Erreferentziak ==