Kupido zutik (Michelangelo): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
21. lerroa:
'''''Kupido zutik''''', [[1496]] eta [[1498]] artean, [[Michelangelo]] eskultore italiarrak egin zuen marolezko eskultura da. Gaur egun desagertuta dago.
 
== Historia ==
Obra hau [[Michelangelo]]k [[Erroma]]n lehenego aldiz egon zen garaian egin zuen. Garai berean [[Bacus (Michelangelo)|Bacus]] eskultura ere egin zuen. ''Kupido zutik'' Jacopo Galli bankari erromatarrak enkargatu zion. Gallik tamainu naturaleko Kupido bat nahi zuen, zutik, zaharkinaren itxuraz eta oinetan [[murko]] batez. Artista berak bere aitari lanaren deskripzioa gutunez azaldu zion: "[[Apolo]] oso bat, biluzik, albo batean [[gezi]]ak eta [[geziontzi]] dituelarik; eta oinetan edalontzi bat duelarik" ([[1497]]ko [[abuztuaren 19]]an idatzitako gutuna). Jacopo Gallik bere etxeko lorategian [[1572]] urte arte izan zuen; urte horretan [[Bacus (Michelangelo)|Bacus]] eskulturarekin batera [[Medici]]tarren bildumara pasa zen. Hau da eskulturari buruz dagoen azken berria.