Kontsulatu (Aro Modernoa): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{argitzeko|itsas merkatari elkarteei|Kontsulatu}} '''Kontsulatu''' Aro Modernoaren hasieran, kanpoaldeko interesak hobeki babestearren sorturiko itsas merkatari elkarteen i...»
 
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{argitzeko|itsas merkatari elkarteei|Kontsulatu}}
'''Kontsulatu''' [[Aro Modernoa]]ren hasieran, kanpoaldeko interesak hobeki babestearren sorturiko itsas merkatari elkarteen izena ere bada. Euskal Herriko kontsulatuen esku zegoen portuen zainketa eta haien gaineko justizia, merkataritza alorreko pribilegioez gainera. Euskal Herriari dagokionez, garrantzi handia hartu zuten [[Brujas]]ko, [[Bilbo]]ko, [[Donostia]]ko eta, neurri apalagoan, [[Deba]]ko kontsulatuak. Itsas merkatari euskaldunek harreman sendoak zituzten XIV. mendean Europako iparraldeko merkatariekin; hala, 1451. urtean eratu zen euskaldunen kontsulatu bat Brujasko hirian; XVII. mendean, politika aldaketa sakonen ondorioz, amaitu zen haien jarduera. 1511. urtean eratu zen [[Bilboko kontsulatua]], 1494. urtean [[Elisabet I.a Gaztelakoa|Gaztelako erreginak]] sortu zuenaren ildotik, eta handik aurrera bizkortu zen Bilboko ekonomia, itsas merkataritzaren inguruan. 1682an sortu zen [[Donostiako kontsulatua]]. [[Caracasko Gipuzkoar Konpainia]]ren sorreran hartu zuen parte (1728). Debako portuan ere artilearen merkataritzarako kontsulatu bat zabaltzea erabaki zuten 1786an.
 
== Erreferentziak ==