Konstante II.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
 
Dirudienez Konstante II.aren lehen aginte urteetan benetako boterea [[erromako Senatua|senatuaren]] eskuetan egon zen historian senatu erromatarrak botere erreala izan zuen azken aldia izan zelarik; behin Konstantek adin nagusitasuna lortutakoan, [[648]]. urtean, boterea ''berreskuratu'' zuen. Lehen urteetan burubelarri aritu zen inperioa [[arabiar]]ren erasoetatik babestu nahiean ordurako hala ere [[641]] eta [[642]] urteen artean arabiarrek [[Egipto]] bereganatu zuten [[Heraklio]]ren oinordekotza argitu zen artean.
[[Fitxategi:Arabian_Peninsula_dust_SeaWiFS.jpg|thumb|leftezkerrera|Arabiarren jatorri den Arabiar [[penintsula]]]]
Lehen urte horietan arabiarrek Egipto eta [[Armenia]], konkistatu berri zituzten lurraldeak, finkatu eta bereganatzen aritu ziren bizantziar armadari aurre egiteko flota bat eraiki zuten artean. [[649]]. urtetik aurrera arabiarrek [[mediterraneoa|mediterraneo]] ekialdeko uharteen erasoari ekin zioten [[Zipre|Txipre]] eskuratu zuten arte. [[655]]. urtean Konstante II.ak berak zuzenduriko flota bizantziarra arabiarrek garaitua izan zen [[Finikeko gudua]]n bizantziar armadaren menderagaitztasun ospearekin amaituz. Garaipen garrantzitsu honen eragina ez zen hala ere hainbesterainokoa izan [[656]]. urtean [[Uthman ibn Affan|Utman]] [[kalifa]] [[omeiatar Kalifa-herria|omeiatarra]] hil baitzen arabiar inperioan boterea eskuratzeko gerrate zibilari hasera emanez.
 
[[658]]. urtean arabiarrak gerratean ziren artean Konstante II.ak [[balkanak|balkanetan]] erasoak burutzen zebiltzan [[eslaviar|eslabiarrak]] [[Danubio]]tik haruntzago bidaltzeko espedizio bat antolatu zuen eslaviarren barneratzea aldi batez eragotziz.
 
Bere agintean zehar Konstante eta [[Aita santu|Aita Santuaren]] arteko eztabaida erlijiosoa areagotu egin zen. Heraklio agintariak, Konstanteren aitona zenak, [[monotelismo]]aren doktrina zabaldu zuen [[ortodoxia kristau]] eta [[monofisismo]]aren arteko konpromisozko irtenbide gisa. Erabaki hauek [[Europa mendebaldea]]n Vatikanoak defendatzen zuen ortodoxiaren kontra zihoazen. Eztabaida erlijiosoak baretzeko [[648]]. urtean [[Typoseko Ediktu]]a argitaratu zuen [[Kristo]]ren izatearen inguruko eztabaida oro debekatuz. Typoseko Ediktuaren ondorioz [[Afrika]] eta [[Italiar penintsula|Italiako]] probintzia bizantziarrak matxinatu egin ziren Konstantek indarrez akabatu zituelarik. Italiako matxinatuek [[Martin I.a]] Aita Santuaren laguntza jaso zuten.
 
[[661]] eta [[662]] urteen artean Konstante Italiara joan zen arrazoia oso argi ez dagoen arren. Zenbaiten ustez arabiarren arriskua dela eta inperioaren mendebaldeko politika indartu nahian zebilen beste zenbaitek ordea [[Konstantinopla]]n bertan zituen etsaiengandik ihesean zebilela diote. Konstante urte askotan [[Erroma]] bisitatzen zuen lehen agintaria izan zen. Italian zela [[lombardiar|lonbadiarren]] aurka aritu zen iparraldean hauek garaitua izan zelarik, porrot hauen ondorioz [[Sirakusa]]ra joan zen, [[Sizilia]]ko uhartean, inperioko hiriburu bihurtu zuelarik. Hiriburua lekuz aldatzeko erabakia ez zen bizantziarren gustukoa izan batere.
23. lerroa:
{{Erromatar enperadore aurkibidea}}
{{bizialdia|630eko|678ko|Konstante 02}}
 
[[Kategoria:Bizantziar Inperioko enperadoreak]]