Kondoi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:CondomUse2 alternative.jpg|170px|thumb|Kondoia nola jarri.]]
 
'''Kondoia''' edo '''gizonezkoentzako preserbatiboa''' [[zakil]]era egokitzen den estalki irazgaitz mehe, leun eta arin bat da, [[sarpen (sexualitatea)|koitoan]] [[haurdunaldi]]a eragotzi eta [[sexu-transmisiozko gaixotasun]]ak prebenitzeko, sexu harremanetan zein [[felazio]]etan. [[Antisorgailu|Metodo antisorgailu]] eraginkorrenetako bat da.
 
Antisorgailu gisa, %98ko eraginkortasun tasa du (hau da, erabiltzen den kasu guztietatik %2etan bakarrik egiten du huts), betiere modu egokian erabiltzen bada. Modu desegokian erabiliz gero, eraginkortasun-tasa txikiagoa da.
19. lerroa:
precios asequibles. Noticias de Gipuzkoa. 2009-01-16.</ref>. Gazteen artean eta harreman finkorik ez duten bikoteetarako gomendatzen bereziki, antisorgailua izateaz gainera, bikotekideak kutsa ditzakeen gaixotasunak ekiditeko.
 
Kondoiak sexu-harremanaren sentikortasun fisikoa eragozten duela eta, ustez sentikortasun handiagoa eskaintzen duten kondoi finagoak ere saltzen dira. Munduan zehar tamaina ezberdinetako kondoiak ere saltzen dira. Horrela, europar eta asiar tamainako kondoiak bereizten dira. Izan ere, arraza zuriko gizonezkoen zakila 14-16 cmkoa izaten den bitartean, ekialdeko gizonezkoetan tamaina 2.5 cm txikiagoa izaten da. Kolore ezberdinetan ere saltzen dira. Aldi berean, zaporedun kondoiak ere saltzen dira [[felazio]]ak egiten direnerako.
 
Kondoiak lubrifikaturik saltzen dira gehienetan, sarpena errazagoa izan dadin. Ez da komeni, ordea, kondoiarekin batera oliozko sexu-lubrifikatzaile gehigarriak erabiltzea (baselina, esatreako), latex hondatu egin baitezakete.
 
== Materialak ==
Antzinatean, kondoiak abereen tripakiez egiten ziren.
 
Gaiari dagokionez, kondoi gehienak [[latex]]ezkoak badira ere, gai plastiko bat den [[poliuretano]]zkoak ere badaude, latex-alergia jasaten duten pertsonentzat egokiak. Poliuretanozko kondoiak gainera finagoak dira eta sexu harremanean zehar sentikortasuna gehitzen dute.
 
== Euskal Herrian ==
Kondoiak plastizkozko zorroetan sarturik saltzen dira banaka (kalean izaten diren ''vending'' makinetan batik bat), zein unitate batzuetako kaxetan. Botika zein supermerkatuetan saltzen dira, ez da medikuaren errezetarik behar eta ez da beharrezkoa adin nagusia izatea erosi ahal izateko.
 
[[Ramon Etxezarreta|Ramon Etxezarretaren]]ren ''[[Hiztegi Erotikoa|Hiztegi Erotikoak]]k'' zenbait modu jasotzen ditu [[Euskara|euskarazeuskara]]z kondoiari esateko<ref>{{Erreferentzia|izenburua=HABE Ikasbil|url=http://ikasbilberri.ikasbil.net/eu_ES/web/ikasbil/mobile/fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_EtI0&p_p_lifecycle=2&zenbakia=332828|aldizkaria=ikasbilberri.ikasbil.net|sartze-data=2018-06-07}}</ref>: ''galtzetina, gomazko galtzetina, zakua, txanoa, txapela...''
 
== Erreferentziak ==