Katangako estatua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
29. lerroa:
| goiburua=Force, espoir et Paix dans la Prosperite
}}
'''Katangako estatua''' edo '''Katangako Errepublika''' [[Kongoko Errepublika (Léopoldivlle)|Kongoko ErrepublikaErrepublikatik]]tik independentzia aldarrikatu zuen estatua izan zen (gaur egungo [[Kongoko Errepublika Demokratikoa]]). [[1960]]ko [[uztailaren 11]]n [[Moïse Tshombe]] ''[[Confédération des associations tribales du Katanga]]'' (CONAKAT) alderdiko buruak Kongok independentzia lortu eta gutxira egin zuen aldarrikapena. Katangako gobernuak ez zuen probintzia osoan zehar babes berdina eduki, batez ere iparraldeko [[Baluba]] eskualdetan. Estatua gaur egun Kongoko Errepublika Demokratikoan dagoen [[Katanga]] probintziaren mugak zituen.
 
Independentzia aldarrikapena [[Belgika]]ko negozio eta enpresen babesarekin egin zen, eta 6.000 belgikar militarren laguntza zuen. Tshombe Belgikako konpainia industrialengandik gertu zegoen, bereziki Katangan zeuden [[kobre]], [[urre]] eta [[uranio]] mineralak ustiatu zituzten meatze enpresak. Katanga zen Kongoko eskualde garatu eta aberatsenetariko bat. Katangaren galerarekin, Kongok bere mineral ustiapenen gehiengoa galduko zuen, eta berarekin batera diru-sarrerak. Kongoko gobernu zentralak eta nazioarteko iritziaren zati handi batek ikusi zuen Katangaren independentzia Belgikaren esku egongo zen txotxongilo-estatu bat sortzeko saiakera zela.