Kasandra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
Kasandrak Troiaren suntsipena iragarri zuen (troiarrei kontuz ibiltzeko esan zien, Troiako Zaldiaz ez fidatzeko esan zien, eta [[Agamemnon|Agamenon]] hilko zutela ere iragarri zuen), baina, haren zoritxarrerako, alferrik izan zen, iragarpenek ez zuten balio izan tragediak saihesteko, inork ez baitzion sinetsi.
 
Troiako gerra amaitu ondoren, etsaiak hiria arpilatzen ari zirela, Ajax Gazteak (Oileoren semea) Kasandra aurkitu zuen, eta bahitu eta bortxatu egin zuen. Oso ederra zenez, konkubina gisa eman zioten [[Mizenas]]ko errege Agamenoni. Erregeak ez zekien haren emazte [[Klitemnestra]]k [[Egisto]]rekin maitasun-harreman bat zuenik. Agamenon eta Kasandra Mizenasera itzuli zirenean, Klitemnestrak eta Egistok biak hil zituzten, Agamenon eta Kasandra. Beste bertsio baten arabera, Agamenonek eta Kasandrak bikiak izan zituzten, Teledamo eta Pelope, eta biak hil zituen Egistok.
 
Historiak zenbait bertsio ditu. Beste bertsio baten arabera, Kasandrak, artean haurra zela, Apoloren tenpluan igaro zuen gau bat bere anaia bikiarekin, eta tenpluko sugeek xurgatu eta garbitu zituzten bi haurren belarriak; horregatik, aurrerantzean etorkizuna entzun zezaketen. Greziako mitologian behin baino gehiagotan agertzen da gai hori.