Karlos Zurutuza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
infotaula berreskuratu
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Karlos Zurutuza''' ([[Donostia]], [[Gipuzkoa]], [[1971]]) euskal kazetari independentea da eta ''[[Freelance|freelance]]'' modura egiten du lan.
 
Euskal Herriko zein atzerriko zenbait hedabiderentzat egiten du lan, eta bereziki, gatazkan dauden herrialdeetan barrena mugitzen da. ''[[Gara (egunkaria)|Gara]]'', ''[[Al Jazeera]]'', ''Vicenews'', ''Middle East Eye'' eta ''Deutsche Welle'' hedabideen ohiko kolaboratzailea da, baina beste hainbatentzat ere lan egiten du, besteak beste: ''[[The Guardian]]'', ''The Diplomat Magazine'', ''[[El Mundo]]'', ''5W''...<ref>{{Cite web|url=http://www.literaktum.eus/2017/index.php?option=com_content&view=article&id=215%3Akarlos-zurutuza-2017&catid=6%3Agonbidatuak&Itemid=4&lang=eu|izenburua=Literaktum|sartze-data=2017-11-23|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
Gatazkak eta giza eskubideak dira bere kazetari-lanaren oinarri, eta munduan barrena kazetari gisa lanean diharduenetik, munduan aitorpenik ez duten herrietan jarri du begirada. Besteak beste, [[Siria]]n, [[Irak]]en, [[Afganistan]]en eta [[Libia]]n izan da, bertako errealitateak ezagutuz eta horren inguruko informazioa zabalduz
 
Kazetari ibilbide oparoa osatu du urteotan eta sari eta aitorpen asko jaso: Nawab Bugti Reporting Award saria jaso zuen Londresen 2009an [[Iran]] nahiz [[Pakistan]]go [[Balutxistan (Pakistan)|BalutxistanBalutxistanen]]en egindako lanagatik; 2012an [[Argia Sariak|Argia Saria]] eta [[Rikardo Arregi saria|Rikardo Arregi Saria]] eman zizkioten iraultza arabiarren inguruan landutako informazioagatik, eta 2016an Photographic Social Vision Ikerketa Kazetaritzako Beka eskuratu zuen.
 
2012an kaleratu zuen bere lehen liburua, ''Tripoli-Kabul'' izenekoa. Bi hiri horietan gertatutako hondamendietatik bizirik irten zirenen lekukotasunak bildu eta kontatu zituen liburu honetan. 2017an, aldiz, ''Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak'' liburuan kolaboratu zuen [[Mikel Aiestaran|Mikel Ayestaran]] eta [[Ane Irazabal]] euskal kazetariekin batera.
23. lerroa:
 
{{bizialdia|1971ko||Zurutuza, Karlos}}
 
[[Kategoria:Gipuzkoako kazetariak]]
[[Kategoria:Donostiarrak]]