Kalkulagailu zientifiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
28. lerroa:
 
=== Kalkulagailu zientifikoa ===
Kalkulagailu zientifikoek funtzio trigonometrikoak, estatistikoak eta bestelakoak kalkulatzeko balio dute. Aurreratuenek grafikoak sor ditzakete eta sistema aljebraiko konputazionalaren ezaugarriak dituzte. Programagarriak izan daitezke, [[ekuazio aljebraiko]]ak eta finantza-ereduak ebazteko; batzuek, gainera, jokoak ere badituzte. Normalean, oinarrizko kalkulagailu elektronikoek baino pantaila handiagoa dute, eta azken modeloek irudiak, menuak... dituzte.
 
Zenbakiak adierazteko, notazio zientifikoa erabiltzen da. Modeloaren arabera, kalkulagailuek limite ezberdinak dituzte, adibidez, 9,999999999  10<sup>99</sup>. Limitea baino zenbaki handiagoa idatzi bada edo adierazitako eragiketaren emaitza limitea baino handiago bada, kalkulagailua ez da emaitza emateko gai izango, eta errorea adieraziko du. Matematikoki definitu gabeko funtzio edo eragiketa batean ere, errorea erakutsiko du; esaterako, edozein zenbaki zero balioaz zatituz gero. Kalkulagailu batzuek bi errore mota hauek ezberdintzen dituzte: “''Syntax error''“ eta “''Math error''”.