Kaligrafia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
haren ezizena Bizkaitarra zenez, aipagarriago da bizkaitarra zela
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:龜-aorder.gif|thumb|Kaligrafia txinatarra]]
'''Kaligrafia''' ([[antzinako greziera]]zko κάλλος kallos "eder" + γραφή graphẽ "idazkera") modu egokian idazteko antzea da. [[Ekialdea (kultura)|Ekialdean]] antzinatik txit aintzat harturiko antzea izan da. [[Txinako Herri Errepublika|Txinan]] eta Txinaren eragina duten idazketa-sistemetan, kaligrafia [[margolaritza|pinturaren]] eta [[eskulturagintza|eskulturaren]] parekotzat hartu izan da.
 
Herrialde musulmanetan, [[Korana|Koran]] liburu sakratua kopiatu beharrak itzal handia eman zion kaligrafiari eta bide horretatik arte-mailara iritsi zen.
 
[[Mendebaldea (kultura)|Mendebalean]], greziarren artean idazketa silabikoa [[K. a. VIII. mendea|K. a. VIII. mende]] inguruan agertu zen. [[Bizantziar Inperioa|Bizantzion]] erabili zen lehen aldiz letra xehea. [[Erdi Aroa]]n eta lehen [[Pizkundea|Errenazimentuan]] kaligrafia monasterioetako kopiatzaileen lanari esker garatu zen batez ere. [[XVI. mendea]]z gero, inprentaren hedapenak kopiatzaileen lana murriztu zuen eta kaligrafia gehiegizko apaingarriz hornitu zen ondoko 300 urteetan. [[XIX. mendea]]ren amaierarekin kaligrafiaren tradiziozko formen errenazimentua etorri zen.
 
Pedagogiaren alorrean, garai guztietan kaligrafiak garrantzi handia izan badu ere, haren irakaskuntza galduz joan da gure egunotan ikasleen artean [[bolaluma|boligrafoa]] sartu den heinean. XVI. mendean [[Joanes Itziar]] bizkaitar kaligrafoa nabarmendu zen antze honetan Espainian eta Europan.