Kabala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Kabala''' ([[hebreera]]z קַבָּלָה‎, "jaso") [[judaismo|juduen]] erlijioan XII-XVII. mendeetan garatu ziren [[doktrina (argipena)|doktrina]] [[mistizismo|mistiko]] eta [[metafisika|metafisikoen]] multzoa da, ezkutukoa.
 
Kabalarekin zerikusia duen testu zaharrena ''Sefer Yesira'' ("Kreazioaren liburua") dela dirudi, [[Palestina]]n [[hebreera]]z III. edo IV. mendean idatzia. Liburu horretan munduaren sorkuntza ''[[sefirot]] ''izeneko oinarrizko hamar zenbakien existentziari dago lotua, eta hebrear alfabetoko 22 letren konbinazioei. 1180aren inguruan agertu zen [[Frantzia]]n ''Sefer ha-Bahir'' ("Distiraren liburua"), Kabalako lehen liburutzat hartzen dena; iritzi [[teosofia|teosofikoz]] osatua dago; iritzi horiek [[Biblia]]ko iruzkin gisa daude moldatuak eta [[Talmud]]eko iturrietatik hartuak dira.
 
Hurrengo mendean agertu ziren [[Gaztela]]n ''Sefer ha-Temuna'' ("Irudiaren liburua") eta ''Sefer ha-Zohar'' ("Aintzaren liburua"), Kabalako liburu garrantzitsuentzat jotzen direnak. [[Moises de León]] espainiar [[errabino]]arena dela uste da; eleberri filosofiko eran moldaturik Bibliako testuei buruzko iruzkinek osatzen dute liburua.
 
XVI. mendean pentsalari juduek aztertu zuten Kabala, horien artean Moises Cordoverok eta Ishaq Luriak, Safeden, Palestinan. Azkenean, ordea, Kabalaren filosofia-edukia kabalaren praktikak ezkutatu zuen, praktika horrek magiarekin zerikusi gehiago baitzuen teosofiarekin baino.