Jorge Oteiza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Irudi bat leku egokiagoan jarri
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
8. lerroa:
 
== Bizitza eta lana ==
[[Orio]]ko [[Endaia etxea]]n jaioa, ondoko [[Zarautz]] udalerrian bizi izan zen gehienbat. Donostiako Jesusen Bihotzaren ikastetxean egin zituen lehen ikasketak. 13 urte zituela, [[Lekarozko ikastetxea|Lekaroza]] bidali zuten gurasoek ikastera. Aitak zuen negozioak porrot egin eta Ameriketara joan behar izan zuenean, Oteiza lanean hasi beharrean aurkitu zen. Aita Ameriketatik itzultzean, Madrila joan zen familia osoa. Linotipista bezala lan egin behar izan zuen han, ikasketak aurrera eraman nahi bazituen. [[Arkitektura]] oso begiko zuen arren, [[medikuntza]] ikasketak hasi zituen, baina hirugarren ikasturtea egiten egiten ari zela dena bertan behera utzita, Arte eta Lanbide eskolan eman zuen izena. 1928 urtean hasi zen [[eskulturagintza]]n, eskultura figuratiboekin garaiko estiloari jarraiki. Hasiera haietakoa da ''Adan eta Eva'' izeneko eskultura.
 
1931n irabazi zuen lehen aldiz Jorge Oteizak Gipuzkoako Artista Hasiberrien saria. Bi urtekoa zen lehiaketa, eta 1933an irabazi zuen berriro.1934an, [[Nikolas Lekuona]] eta [[Narziso Balentziaga]]rekin batera, egin zuen Donostiako Kursaalean lehen erakusketa. Gizarte egoerak nazkaturik, Ameriketara doa 1935ean Balentziaga margolaria lagun duela<ref>{{Cite book|hizkuntza=eu|izenburua=Jorge Oteiza Embil|urtea=1996|abizena=Manterola|izena=Pedro|orrialdeak=|orrialdea=21|argitaletxea=Donostia :Eusko Ikaskuntza|ISBN=84-89516-10-3}}</ref>. [[Buenos Aires]]en, [[Santiago (Txile)|Txileko Santiagon]] eta [[Bogota]]n egon zen, nahiko neke eta eskasia pasatuz. Buenos Airesen, Wittcomb aretoan, erakusketa egin zuen 1935ean, [[Ignacio Zuloaga]]ren gomendioari esker.
 
[[Espainiako Gerra Zibila]] hasi zenean Ameriketan zen eta han gelditu zen bizitzen 1946 urtera arte. Txilen Huidobro, Lipchitz, Brancusi eta Arp [[abangoardista]]k ezagutu zituen. Eragin handia izan zuten Oteizarengan Europako abangoardiek eta Hego Ameriketako Kolon aurreko eskulturak. Txileko Herri Frontean eman zuen izena, eta bestalde Antzerki Politiko Esperimentala eratu zuen. Txileko Herri Fronteak hauteskundeak galtzearekin batera, Buenos Airesera alde egin zuen. Bi hirietan erakusketak egin zituen. Buenos Airesen jaso zuen Gernikaren bonbardaketaren berria, eta depresio izugarri batek jo zuen. Egoera horretan sartzen da bere bizitzan Itziar Carreño, eta harekin ezkonduko da 1938an. [[Bogota]]ko Zeramika Eskola Nazionalean irakasle gisa lan egin zuen 1941 urtetik. 1943 urtean ''Carta a los artistas de América sobre el arte nuevo en la postguerra'' idazten du.
 
Ameriketako lehen urteetan eskultura figuratiboari jarraitu zion, baina 1940ko hamarkadan [[piramide (geometria)|piramide]] iraulia hautatu zuen oinarrizko banakotzat, eta irudi etzanak egiten hasi zen. Garai hartan ekin zion eskulturaren eta [[estetika]]ren inguruko teoriak hausnartzeari. Lehen lanek [[espresionismo]]aren eta [[kubismo]]aren eragin garbia zuten, baina hutsaren estetikaren esperimentazioari ekin zion ondoren. 1959an amaitutzat jo zuen esperimentazio bidea, eskultura hutsera iritsita. Bere orduko lanetan [[Henry Moore]]ren eragina nabarmena da.
36. lerroa:
1960an, Nestor Basterretxearekin batera, erakusketa bat egin zuen Madrilgo Neblí galerian; geroago Bilbora ere eraman zuten. Liman eta Montevideon zenbait hitzaldi eman zituen. 1960-1962 bitartean erakusketak egin zituen Estatu Batuetan eta Kanadan, New Yorkeko Arte Modernoko Museoak antolatzen duen “Pintura eta eskultura berria Espainian” erakusketari esker.
 
Oteizaren jardueran aparteko garrantzia du 1963 urteak. Arantzazuko apostoluen lana geldirik zegoen artean, Vatikanoko aginteak debekaturik.
 
Euskal pentsaera eta estetikaren ezaugarri nagusiak [[euskara]]ren erroetan bilatzen saiatu zen. ''[[Quousque Tandem...!|Quousque Tandem]]'' saiakeran euskal arimaren estetikaren interpretazioa aztertu zuen, historiaurreko artean eta antropologian erroak bilatzen zituena, berariaz asmaturiko sistema filologiko-poetikoen bidez. Antzinako gizakiak mundua nola ikusten zuen jakitea izan zuten helburu bere ikerketek, naturarekiko harreman eta ikuskera hori gizaki hark hizkuntzan eta artean nola zizelatu zuen jakin eta aditzera eman ahal izateko, euskal historiaurreko [[harrespil]], [[zutarri (argipena)|zutarri]] eta [[trikuharri]]ak ulertzeko. ''Huts'' eta ''harro'' hitzen estetika-etimologiak erabili zituen antzinako ikuskera horiek ulertzeko.
42. lerroa:
Oteizak berak idatziko du: "Atzeraka idazten dut. Aurreraka begira, baina atzera jotzen dudala, atzeraka noala". Oteizaren ustetan, atzera eginez, historiaurreko gizakiarekin, indoeuropar aurrekoarekin bat egitera jotzen du, kutsatu gabe dagoen gunera, aurreraka jotzeko, hau da, abangoardiara (azpititulu argigarri bat dakar liburuak 1963ko argitalpenean: Euskal arimaren ulerpide estetikorako saioa). Euskal estiloa izango zen euskal berpizkundea ekarriko zuena, munduko modernotasuna sor zezakeena. Liburuak oso arrakasta zabala izan zuen, gazteen artean batez ere.
 
Kultur eragile eta Euskal Herriko arte-mugimenduaren gidari jokatu nahi izan zuen Oteizak. 1964an [[Gabriel Aresti]], [[Mikel Lasa]], [[Joxe Azurmendi]] eta [[Juan San Martin]] (Otsalar) poeten antologia baterako hitzaurre jakingarria idatzi zuen. ''[[Ez Dok Amairu]]'' taldeari izena eman zion (1965) [[Resurreccion Maria Azkue|Azkuek]] Bizkaian jasotako herri ipuin batetik hartua eta [[Elorrio]]ko Haur-Unibertsitatea sortzen saiatu zen. Hainbat talde artistikoen sortzaileetako bat izan zen: ''Hemen'', ''[[Gaur (artista-taldea)|Gaur]]'', ''Orain'', ''Danok'', ''Baita'' (1966).
 
''Ejercicios en un túnel'' liburua 1966an prest zeukan, ''Quosque Tandem'' lanaren haritik, baina zentsurak ez zion utzi argitaratzen (1982an argitaratuko zen). Kultura higikunde alternatibo bat sortu behar dela aldarrikatu zuen Oteizak: estetika hartzen zuen jakintza osotzat, giza esperientziaren oinarrizko batasun ontologikoa argitzeko gauza den jakintza bakartzat.
58. lerroa:
Itxaropen handiak piztu zitzaizkion Oteizari, [[Francisco Franco|Franco]] hil eta gero, Euskal Kontseilu Orokorra sortu zenean: hark bere ideiak gauza zitzakeela pentsatu ere pentsatzeraino. Baina itxaropen horiek guztiak ustel atera zitzaizkion. 1979an, [[Sabino Arana Fundazioa]]ren egoitzaren proiektua egiteko hautatu zuten –Basterretxearekin batera–; harako dirua biltzeko Sabino Aranaren buru irudia egin zuen, eta haren kopia ugari egin ziren. Halere, proiektu hori Oteizarik gabe burutu zen berriro. “Euskadi” aldizkariak bere izeneko saria eman zion Oteizari 1985ean, kulturaren alorrean urtetan egindako lana aitortuz. 1988an, Asturiasko Printzearen saria eman ziotenean, ''Cartas al Príncipe'' idaztean, berriro ere gai horiek beroriek, alegia, estetika hedatu beharrak eta horretarako eskolak sortu beharrak, pedagogia berria bilatu beharrak kezkatzen zuen, eta ''Ejercicios en un túnel'' liburuan azaldutako kezka berak azalduko zituen. Aukera horretan idatzi zuen gutun irekian, bere atsekabea eta samin mingotsa azaldu zituen Oteizak, herri agintariek jaramonik egin ez zietelako bere eskaintzei eta proposamenei. Urte berean Arte Ederretako domina jaso zuen.
 
Donostian [[Ametzagaina|Ametzagaineko]] hilerri berria egiteko proiektua prestatu zuen 1986ean, eta Izarrak Alde proiektua aurkeztu. Baina proiektu hori ere bazterturik geratu zen. Urte berean poesia sorta bat eman zuen argitara, ''Theomaquias'' deitua: poesia mota benetan laburtua da, erritmo trumiltsuz idatzia, adierazpen minimoa erabiltzen duena.
 
Poesia horien artean sartu behar da ''Existe Dios al noroeste'' (1990) ere. Urte berean, ordea, Parisko Georges Pompidou Zentroan egingo zen eskultura modernoko erakusketa handirako Oteizaren zenbait obra hautatu zituen Margit Rowellek, eta horrela iritsi zen Oteizaren obraren berrikusketa sakona, haren balioa eta eragina denen begien aurrean ipini zuena. 1992 ''Elegía a Itziar'' poema liburua idatzi zuen.
68. lerroa:
''Nociones para una filología vasca de nuestro preindoeuropeo'' (1996), bere azken obran, Oteizak aurreindoeuropar hizkuntza teoriei helduko die: bere hainbat hizkuntza intuizio eta irudipen azaltzen ditu, latinak euskara «kutsatu» aurretiko izpiritu estetikoa oratu nahirik. Berriro ere atzera jo nahi du aurrera egiteko, jatorrira jo nahi du gaurko mundua ulertzeko. 1996an Eskulturako Anton Pevsner nazioarteko saria jaso zuen Jorge Oteizak, nazioartean ere bere obraren garrantzia aitortzen den seinale.
 
[[IrudiFitxategi:2 gaineko 1, multzo hirukoitza - Conjunción ternaria 1 sobre 2 (Jorge Oteiza).jpg|thumb|270px|righteskuinera|''[[2 gaineko 1, multzo hirukoitza]]'', [[Ordizia]].]]
 
Bere obraren zatirik handiena Altzuzako [[Oteiza Museoa|fundazio-museoan]] dago gordeta, baina Madrilgo [[Sofia Erregina Museoa|Centro Nacional de Arte Moderno Reina Sofían]] eta Bilbo eta Gasteizko Arte Ederretako Museoetan era gordetzen dira bere hainbat obra. azken urteotan haren eskultura zenbait kokatu dira Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo, kasu askotan lehendik zirriborratuta edo zeuden eskulturen bertsio monumentalak, baita obra originalak ere. Oteizaren eskultura lan nagusi batzuk ''Maternidad'', ''Monumento al prisionero político desconocido'', ''La tierra y la luna'', ''Andra Mari'', ''Poliedro vacío'', ''Malevitch-i omenaldia'', ''Desocupación de la esfera'', ''Estela a Madoz'', ''Irten ezin'', ''Kaxa hustuak'', ''Kaxa metafisikoak'', ''Mallarmé-ri omenaldia'' eta ''Retrato de un gudari armado llamado Odiseo'' dira. Iruñeko kaleetan, besteak beste, Oteizaren sei eskultura kokatu ziren 1993tik 2000. urtea bitartean. Jorge Oteiza Fundazioa, Nafarroako Gobernua, Iruñeko udala eta hainbat enpresa eta finantza erakunderen arteko elkarlanari esker osatu zen ekimen bat 1993an jarri zen abian ''Odiseo'' obrarekin, eta horren ondoren etorri ziren Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campusean kokatutako ''Homenaje a Saénz de Oiza'' Yamaguchi parkeko ''Monumento espiritual'' 1999ko ''Unidad triple y liviana ''eta ''Coreano'' eta, azkenik, 2000. urteko martxoan inauguratu zen ''Homenaje al espíritu'' Iturrama auzoan kokatutako 5 metro luze eta 1,5 metro zabaleko zutabea. 1997an ''Itziar'' lana jarri zuen Zumarragan; 1998an, [[Ordizia]]n, ''[[2 gaineko 1, multzo hirukoitza]]'' izenekoa, gaztetan lagun izan zuen [[Nikolas Lekuona]] ordiziar artistari eta [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAk]] hildako [[Dolores Gonzalez Katarain|Yoyes]] ordiziar etakide ohiari eginiko omenaldi moduan; 1999an, Eibarren, Daniel Txopitea artegile zenduari eskainia; urtea berean, maiatzean, Jesús de Galíndezen omenetan eginiko eskultura ere jarri zuen Gasteizen, hiriko udalak aginduta, eta ekainean bere aitaren jaioterrian, Azkoitian, ''Batarrabi'' obra ezarri zuen, 675 urtean Azkotia egin dutenei eskainia. 1999ko ekainean jarri zuen halaber aspaldi honetan bizileku duen Zarautzen ''Bertsolaritzari Omenaldia'' eskultura San Pelayo auzoan, eta urte hartako irailean aurkeztu zen Jorge Oteizak oraingoz Donostian duen eskultura bakarra: alde zaharreko San Bizente parrokiko atari nagusian dagoen ''Pietà'' Oteizaren maketan oinarrituta Anda eskultoreak aluminioz egina. Azken urteotan, bestalde, Bartzelonan eta Terrassan ere kokatu dituzte Oteizaren eskultura berriak; azken egitasmoen artean, Debako (Gipuzkoa) Itziarren kokatzekoa duen eskultura aipa daiteke.
 
Bere bizitzaren azken urteetan ugaldi ziren bere lanaren erakuskertak. 2000ko maiatzean ''Oteiza y el espacialismo'' erakusketa inauguratu zen Iruñean, eskultore gipuzkoarrak 50eko hamarkadaren azken urteetan eginiko 30 eskultura biltzen zituena. 2000. urteko urrian, Alacanten, ''Oteiza: Paisajes y dimensiones'' erakusketa eratu ondoren, azaroan erakusketa guztiz bitxi bat inauguratu zuen Oteizak berak Orion, bere jaioterrian: ''Oteiza, marrazkiak, estanpak eta hitzak''. Guztira 50 bat marrazki eta estanpa biltzen zituen, kasu askotan Oteizaren testuez lagunduak, azken urte eta hilabeteetan egindako hainbat lan barne; ondoren Valladoliden erakutsi zen erakusketa hau. 2000. urteko abenduan, berriz, Donostiako Kursaal Jauregian inauguratu zen erakustareto berriak Oteizari buruzko erakusketa zabala aukeratu zuen estreinako saiorako. 88 eskultura eta Alzuzako Klarion Laborategian eginiko 230 pieza klarionez eginiko marrazkiak, alegia bildu zituen erakusketa hark, eta, hala, 1936an lehen erakusketa egiteko aukera eman zion Kursaalera itzuli zen Oteiza. 2001. urteko maiatzean, bestalde, horietako hainbat klarion eta Oteizaren 50eko eta 70eko hamarkadetako 40 eskultura erakutsi ziren ''Espacialato'' izenpean, baita bi lan sortu berri ere: ''Púlpito y memoria'' eta ''Oración lunar''.
 
70eko hamarkadaz geroztik, Nafarroako Eguesibarren dagoen Altzuzan aurkitu zuen Oteizak lanerako eta atsedenerako leku egokia, eta bertan egonaldi eta lanaldi luzeak egin zituen bere emaztearekin batera. Han bertan hil zen, hain zuzen ere, Jorge Oteizaren bizitzan berebiziko garrantzia izan duen Itziar Carreño 1991n. 1992 urtean [[Oteiza Fundazioa]] sortu zen, honen eskutik [[Altzuza]]n ([[Eguesibar]]ren) [[Oteiza Museoa]] eraiki zen, sortzaileak han baitzeukan bizileku eta lantegietako bat.
 
Polemista sutsu eta kritikari zorrotz agertu zen gehienetan agintarien kultur politikaren aurrean. Txillidarekin urteetako liskarrak bertan behera utzi zituen 1997an, hedabideek jasotako besarkada baten bidez hainbat urteko gorabeherak alboratuz.
90. lerroa:
 
== Lan eta sarien kronologia ==
[[Fitxategi:Jorge Oteizari omenaldia.jpg|thumb|righteskuinera|300px|Jorge Oteizari omenaldi grafitia Donostiako Paseo Berrian]]
* 1950-57 : ''Poliedro hutsa'', ''Esferaren desokupazioa'', ''Bi elementu arinen bateratze dinamikoa'', ''Velazquez-i omenaldia'', ''Malevitx-i omenaldia''.
* 1950 : [[Arantzazuko santutegia|Arantzazuko]] ([[Oñati]]) santutegiko fatxadako eskulturak egiteko lehiaketa irabazi zuen: "[[Arantzazuko Apostoluen Frisoa|Apostoluen frisoa]]" taldea eta ''Pietatea''. 1954 urtean Donostiako gotzaindegiak eskulturak zentsuratu zizkion eta bide ertzean abandonatuak egon ziren hainbat urtez. 1969 urtean amaitu ahal izan zituen.
* 1951 : [[Milan]]go 9. Hirurtekoan Ohorezko Diploma
* 1956-59 : ''Aita Donostiari oroitarria'' eta Luis Valles arkitektoaren kaperatxoa [[Agina|Aginako]]ko [[harrespil]]en ondoan, [[Lesaka]].
* 1957 : Nazioarteko Eskulturako Sari Nagusia [[São Paulo|Sao Pauloko]] 4. Biurtekoan, ''[[Eraikuntza Hutsa]]'' tartean dela. 2002 urtean, eskultura bera berregin eta tamainaz handitu zuten [[Donostia]]ko Pasealeku Berrian ipintzeko, lehen marinelen omenezko ermita zegoen tokian.
* 1958 : Eskultura bertan behera utzi zuen, amaiera esperimentalera iritsi baitzen.
125. lerroa:
Irudi:Oteiza Yamaguchi.jpg|Oteizaren Triedroa edo ''[[Une espirituala (Oteiza)|Une espirituala]]'', eskultura hutsaren gailurra
Irudi:Oteiza Elizondon.jpg|thumb|Jorge Oteizaren eskultura [[Elizondo]]n (Nafarroa).
irudi:Ama_zuloa.jpg|Jorge Oteizaren ''Amatasuna'' eskulturaren ikuspegia [[Itziar|Itziarren]]ren (Gipuzkoa)
Irudi:Construcción vacía (Jorge Oteiza).jpg|''[[Eraikuntza Hutsa]]'' Donostiako [[Pasealeku Berria (Donostia)|Pasealeku BerriaBerrian]]n.
Irudi:Eraikuntza Hutsa.jpg|thumb|Jorge Oteizaren ''[[Eraikuntza Hutsa]]'' eskultura, Donostiako Pasealeku Berrian (2002az geroztik).
</gallery>
147. lerroa:
{{Euskal Herritar Unibertsala Saria}}
{{bizialdia|1908ko|2003ko|Oteiza, Jorge}}
 
[[Kategoria:Jorge Oteiza| ]]
[[Kategoria:Arteetako Asturiasko Printzesa saridunak]]