Jose Migel Barandiaran: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
12. lerroa:
[[1889]]ko [[abenduaren 31]]n jaio zen, Perune–Zarre baserrian ([[Ataun]]), 9 anai-arrebako familian. Apaiz ikasketak Gasteizko seminarioan egin eta [[1914]]an apaiz ordenatu zuten [[Burgos]]en, eta [[Teologia]]n lizentziatu zen hiri hartan bertan urtebete geroago. Hogeita hiru urtez Gasteizko Apaizgaitegiko irakasle izan zen. Ezagutzak hedatu nahirik, Herrien Psikologiari buruzko ikastaro bat egin zuen [[Leipzigeko Unibertsitatea|Leipzig-en]].
 
[[1916]]an ekin zien [[etnografia]] eta [[antropologia]]ko lanei, [[Aralar]] mendialdean. Han zenbait trikuharri arakatu zuen eta ''Euskalerriaren alde'' aldizkarian eman zuen horren berri. 1917an [[Telesforo Aranzadi|Telesforo ArantzadirekinArantzadi]] (orduan [[Bartzelona]]ko Unibertsitatean Antropologiako katedraduna zena) eta [[Enrique Eguren]] ([[Oviedoko Unibertsitatea|Oviedoko Unibertsitateko]] katedraduna izan zen) ezagutu zituen, eta hogei urteko lankidetza emankorrari eman zioten hasiera hirurok. Urtebete geroago [[Oviedoko Unibertsitatea|Oviedoko Unibertsitateko]] katedradun zen, [[Enrique Eguren]]ekin batera. Aranzadik eragin handia izan zuen Barandiaranen ikerketen zuzentasun zientifikoa bermatzeko. Hirurek osatuko zuten urteetan lan-talde finko eta guztiz emankorra: haiek aztertu zituzten Aralar mendiko trikuharriak ([[1917]]), [[Aizkorri]]koak ([[1918]]), Ataun-[[Burunda|Burundetakoak]] (1919), [[Altzania]]koak ([[1920]]), [[Entzia mendilerroa|Entzia]] mendilerrokoak eta [[Soraluze]]ko Elosukoak ([[1921]]), Belabieta eta [[Urbasa]]koak, eta [[Santimamiñe]]ko kobazuloak (1924, 1925 eta 1931), Lumentza (1925), Ermittiako eta [[Gipuzkoa]]ko beste koba batzuk (1924 eta 1927), Bolinkoba (1933) eta Urtiaga-[[Itziar]] (1936).
 
1918ko irailean Oñatin egin zen Eusko Ikaskuntzaren Lehen Biltzarrean esku hartu zuen. Batzar hartatik jaio zen Eusko Ikaskuntza Elkartearen babesean Aita Barandiaranek Etnologia Laborategia sortu zuen eta Gasteizko Apaizgaitegian kokatu. Haren izena aldizkari berezietan agertzen hasi zen. Tartean, [[1921]]ean [[Eusko Folklore]] erakundea sortu zuen. 1922ko udan Alemanian zehar ikasketa -bidaia bat egin zuen Aranzadirekin batean, eta Paris, Kolonia, Munich, Leipzig eta Berlingo museoak ikertu zituzten. 1923an Breuil abateak emandako ikastaroan esku hartu zuen Parisen.
 
1926an Apaizgaitegi Nagusiko erretore izendatu zuten, aldi berean Apaizgaitegi Txikiko erretoreordea zelarik. Ondoko urteetako udak etnografia eta arkeologia alorreko lanetan eta prestakuntza bidaiak eginez (Geneva, Berna, Zurich, Viena, Erroma, etab.) eman zituen. [[1935]]ean, Nazioarteko Antropologia eta Etnografia Biltzar Iraunkorreko kide izendatu zuten [[Londres]]en. [[Espainiako Gerra Zibila|1936ko gerra]] hastean mugaz bestaldera alde egin behar izan zuen arte.
 
=== Erbestean eta HegoalderakoHegoaldera itzultzea ===
 
Hainbat gorabeheraren ondoren, [[Sara]]n finkatu zen, eta bertan emandako hamahiru urteetan [[historiaurre]]a eta etnografia lanetan aritu zen. [[1946]]an [[Institut Basque de Recherches]] taldea sortu zuen, 1951 urtera arte [[Ikuska (giza-ikaskuntza)|Ikuska]] aldizkaria argitaratu zuena. 1953an itzuli zen bere hegoaldera eta harrez gero ikerketa askotan hartu zuen parte; ikasle asko haren aldamenean prestatu dira. [[1965]]etik [[1977]]ra [[Nafarroa]]ko Unibertsitatean Euskal Etnologiako katedraduna izan zen eta han [[Etniker taldea|Etniker taldeak]] eratu zituen. bertanBertan Euskal Herriko Atlas Etnografikorako lehenengo pausoak egin zituen.
 
[[1954]]an, [[Hego Euskal Herria|Hegoaldera]] itzulirik, berriro ekin zion lanari Urtiagako haitzuloan. [[1956]]an indusketak hasi zituen [[Lezetxiki]]n ([[Arrasate]]) eta [[1960]]an [[Aizpitarteko leizeak|Aitzbitarte]] IV.ean ([[Errenteria]]). 1972an [[Bilbo]]ko Gran Enciclopedia Vasca argitaletxea Barandiaranen lan guztiak argitaratzen hasi zen. [[1976]]ko irailean [[Eusko Ikaskuntza]]ko presidente izendatu zuten. [[1988]]an erakunde horrek Jose Migel Barandiaranen omenezko fundazioa sortu zuen. [[Madrilgo Complutense Unibertsitatea|Madrilgo UnibertsitateComplutense KonplutentseanUnibertsitatean]], [[Euskal Herriko Unibertsitatea]]n eta [[Deustuko Unibertsitatea]]n ''honoris causa'' doktore izendatu zuten. [[1991]]ko abenduaren 21ean hil zen Sara-Etxea baserrian, bere jaioterrian.
 
== Lanak==
46. lerroa:
Nolanahi ere, Barandiaranen lan handiena historiaurreko leize eta aztarnategiei buruzko ikerlanek osatua da, nabarmentzekoak direlarik horien artean Santimamiñe, Aitzbitarte, Lezetxiki, Ermitia, Jentiletxea, Lumentxa, Urtiaga, Altxerri eta Ekain haitzuloei dagozkienak. Bestalde, politikatik guztiz aldendua egon bada ere, ezaguna da Mateo Múgicaren ''Imperativos de mi conciencia'' (1945), ''Carta abierta al presbítero D. José Miguel de Barandiarán'' azpititulua duena, Barandiaranek berak idatzi zuela. [[1989]]an bere azken liburua, ''Euskal Herriko Mitoak'', argitaratu zuen.
[[Fitxategi:Barandiaran eta altuna 1963an.jpg|thumb|300x300px|'''Barandiaran''' eta [[Jesus Altuna|Altuna]] Arrasateko 1963an [[Lezetxiki]]<nowiki/>kobazuloko sarreran]]
 
<br />
 
== Ikus, gainera ==
60 ⟶ 58 lerroa:
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
* {{eu}} [http://www.aranzadi-zientziak.org/index.php?id=774&L=4 Biografia Aranzadi elkartearen webgunean]
* {{eu}} [http://www.barandiaranfundazioa.com/ Barandiaran Fundazioa]
* {{eu}} [http://www.asmoz.org/ Asmoz Fundazioa]
* {{eu}} Bernardo Estornés Lasa: [http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee11007 «Joxe Migel Barandiaran Aierbe»], Auñamendi Eusko Entziklopedia.
* {{eu}} [http://www.argia.com/argia-astekaria/2280/barandiaran-museoa Barandiaran Museoari buruzko erreportajea], Argia, 2011.
*[https://www.eitb.tv/eu/bideoa/barandiaran-oroituz/4105019498001/27673/barandiaran-oroituz/ Barandiaran Oroituz]. ETB Bideoa
 
{{bizialdia|1889ko|1991ko|Barandiaran, Jose Migel}}