John Augustus Roebling: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t +biografia infotaula automatikoa, +bizialdia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
'''John Augustus Roebling''' ([[Mühlhausen]], ([[Prusia]]), [[1806]]ko [[ekainaren 12]]a – [[New York]] ([[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]]), [[1869]]ko [[uztailaren 22]]a) [[Alemania]]n jaio zen ingeniari zibil amerikarra zen. Burutu zuen zubi esekiaren diseinuak eta, bereziki, [[Brooklyn zubia]]ren diseinuaren kontu egoteak eman zion duen ospea<ref>{{en}} http://www.britannica.com/EBchecked/topic/506711/John-Augustus-Roebling</ref>.
 
[[Fitxategi:Brooklyn Bridge by David Shankbone.jpg|thumb|300px|righteskuinera|[[Brooklyn zubia]]]]
== Biografia ==
John Augustus Roebling [[Mühlhausen]]en jaio zen [[1806]]ko [[ekainaren 12]]an. Gurasoak Dorothea Friederike Therese Röbling eta Christoph Polykarpus Röblingen izan zituen eta lau seme-alabetatik gazteena izan zen Roebling.
 
Mühlhausengo Divi Blasii eliza luteranoan bataiatua izan zen. Gaztaroan, klarinete baxua eta tronpa edo frantziar kornoa jotzen ikasi zuen. Erakusgai zuen, halaber, zirriborroak eta pinturak egiteko talentu artistiko handia.
11. lerroa:
Roeblingen aita tabako-denda txiki baten jabe zen, baina negozioa ez zen nahikoa hiru semeren bizibidea mantentzeko. Horregatik, Roeblingen arreba Friederike Amaliek herriko merkatari apal batekin, Carl August Meissnerrekin, ezkondu behar izan zuen; anaia zaharra, Herman Christian, ordea, tabako-dendaz kargu egiteko prestatu zen.
 
Mühlhausengo bigarren mailako irakaskuntza eskolan sartu zuten John. Baina, bere adimenaz oharturik, Roeblingen amak, 15 urte besterik ez zituenean, [[Erfurt]]era eraman zuen eta, bertan, matematika eta zientziak ikasi zituen Ephraim Salomon Unger izen handiko matematikari judutarraren tutoretzapean.
 
[[1824]]an azterketak gainditu eta etxera itzuli zen urtebeterako. Aldi berean, [[Berlin]]go Bauakademiean matrikulatu zen eta arkitektura eta ingeniaritza ikasketak egin zituen. Martin Friedrich Raberen ([[1765]] – [[1856]]) irakaskuntzapean, zubi eta dikeen eraikuntza ikasi zuen, Johann Friedrich Dietleinekin ([[1782]] – [[1837]]) [[hidraulika]] eta [[mekanika]] Johann Albert Eytelweinekin ([[1764]] – [[1848]]). Hizkuntzak ere ikasi zituen eta, halaber, [[Georg Wilhelm Friedrich Hegel|Hegel]] filosofoaren hitzaldietan parte hartu zuen. Izan ere, Roeblingek interes handia erakutsi zuen filosofiarako, eta hainbat urte geroago unibertsoaren kontzeptuari buruzko mila orriko tratatu bat landuko zuen.
 
[[1825]]ean eta ondorengo hiru urteetan gobernuarentzat lanean ibili zen [[Westfalia]]ko Arnsbergen, errepide militar baten eraikuntzan. Aldi berean, zubi esekien zirriborroak egin zituen.
 
[[1829]]an bere etxera itzuli zen berriro ere, azken tesia egin eta bere bigarren ingeniaritza azterketa prestatzeko. Baina arrazoi ezezagunak direla medio, ez zuen sekula azterketa hori burutu.
 
[[Fitxategi:Roebling Suspension Bridge.jpg|thumb|300px|righteskuinera|]]
== Alemaniatik Ameriketako Estatu Batuetara ==
[[1831]]ko [[maiatzaren 22]]an, Roebling [[Prusia]]tik alde egin zuen bere anaia Carlekin eta utopista teknologikoa zen Johann Adolphus Etzlerrekin. Ingeniari gisa lan egiteko, independentzia ekonomikoa eta karreraren aurrerapenak trabak ziren [[Prusia]]ko garaiko gizartean. [[Napoleon Bonaparte|Napoleonen]] Gerren ondorenaz gero ([[1815]]) zorigaitzak heldu zion herriari eta hartatik ihes egiteko abiatu ziren bertatik. Atzean, gobernu autoritario batek eragindako ezinegon politikoan murgilduta zegoen [[Prusia]] utziko zuten<ref>{{en}} http://puentes.galeon.com/magister/roebling.html</ref>.
25. lerroa:
Etzlerrek [[Ameriketako Estatu Batuak|Amerikako Estatu Batuetan]] utopia bat sortzeko ideia zuen, baina ibilbide arazotsua izan ondoren, taldea banandu egin zen. John eta Carlek 1.582 hektarea (6,4km2) erosi zituzten [[Pennsylvania]]ko Butler konderrian [[1831]]ko [[urriaren 28]]an. Geroko etorkin alemaniarrek kokagune bat izateko xedean egin zuten hura eta Saxonburg deitu zioten. Beste kolono asko Etzlerrekin mantenduko ziren. [[1976]]an, Saxonburgeko John Roebling Etxea [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetako]] Gune Historikoen Erregistroan zerrendatua izan zen.
 
[[Fitxategi:Roebling Shop with bridge.jpg|thumb|300px|righteskuinera|Roeblingen Saxonburgeko etxea [[Pennsylvania]]n. Ondoan, [[Brooklyn zubia]]ren erreplika bat]]
== Lana ==
John eta Carl Roebling une interesgarri batean iritsi ziren [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetara]]. Nazioa boom ekonomikoaren azken etapan zegoen, [[1837]]ko krisiarekin amaituko zena. Nekazariak zeharo kaltetuak izan ziren, baina [[1840]]ko hamarkadan pentsatzeko modu berri bat nagusituko zen. Ekialdeko industria-guneen eta mugako nekazaritza merkatuen arteko garraioa nazioaren onerako gai bihurtu eta hainbat proiektu jarri ziren abian. Garraio proiektu horietako asko koloniatik gertu ziren, baina ingeniaritza lanez okupatu beharrean, nekazaritzari ekin zion Roeblingek.
 
Bost urte geroago, jostun baten alaba zen Johanna Hertingekin ezkondu zen.
38. lerroa:
[[1841]]ean, Roebling alanbre soka ekoizten hasi zen Saxonburgen. Garai hartan, [[Filadelfia]]ko kanaleko itsasontziak tren-bagoietan garraiatzen zituzten [[Allegheny ibaia|Allegheny]] mendikatean zehar beste aldeko kanaletaraino, ontziak [[Pittsburgh]]eraino iris zitezen. ''Allegheny Portage Railroad'' enpresa publikoak ontziak eta tren-bagoiak lekuz aldatzeko sistema bat burutu zuen. Sistema honek, 7 zentimetroko lodierako kalamu kable bakarra erabiltzen zuen ontzi eta bagoiak altxatu eta jaisteko. Baina kalamu kableak oso garestiak ziren eta, gainera, maiz ordezkatu behar ziren. Roebling alanbre-sokari buruz irakurri zuen artikulu batez gogoratu zen eta, handik gutxira, 7 hari-zuntzeko kable bat garatzen hasi zen bere baserrian.
 
[[1844]]an, Roeblingek [[Allegheny ibaia|Allegheny]] ibai zeharkatzen zuen egurrazko ubidea ordezkatzeko eskaintza irabazi zuen. Bere diseinuan 50 metroko bi bao aurreikusten zituen. Horietako bakoitza, egurrezko enbor banaz osatuta zegoen, ura edukitzeko elkarri ondo lotutako kable paralelo askok osatutako alanbre bana finkatuta zegoen enborren alboan.
 
[[1845]]ean, Monongahela ibaia zeharkatzen zuen zubia eraiki zuen, [[Pittsburgh]]en.
 
[[1848]]an lau ubide esekien eraikuntza hitzartu zuen, [[Delaware]] eta [[Hudson ibaia|Hudson Kanalean]]. Urte berean, [[New Jersey]]ko Trenton hirira aldatu zen. Roeblingek alanbre ekoizpenerako gune industrial bat eraiki zuen bertan. Lower Trenton zubiaren lema -''Trenton makes, the world takes''- industria-gune honetan inspiratu dago.
56. lerroa:
Roeblingen aburuz, ''oreka indar batean, oreka beti betetzen da baina deformazioen bateragarritasuna ez dauka zertan''. Hau zen, funtsean, indarren metodoaren antzeko hurbilketa metodo bat: lehenik eta behin, zuzeneko eta zeharkako kargen kalkuluak egiten zituen; ondoren, karga totala kable eta euskarri kopuruaz zatitzen zuen. Roeblingek segurtasun faktore handi bat gehitu, eta ondoren karga lortzen zuen. Planteamendu honek, egituraren analisia nahiko zehatza itzultzen du, deformazioa jasateko egitura nahiko harikorra dela suposatuz.
 
[[Fitxategi:Cincinnati-roebling-suspension-bridge.jpg|thumb|300px|righteskuinera|Roebling Suspension Bridge [[Cincinnati]]n, [[Ohio]]n, gauez]]
== Heriotza ==
Brooklyngo zubiaren dorrea eraikiko zen eremua ikuskatzen ari zela, porturatzeko zegoen itsasontzi batek Roeblingen eskubiko oina harrapatu zuen. Behatzak ebaki ostean, [[tetanos]]a diagnostikatu zioten. Gaixotasuna garatu ahala, konbultsio larriak jasan zituen aldian-aldian. Azkenerako, koman sartu, eta geroago hilko zen [[1869]]ko [[uztailaren 22]]an, goizean goiz, Brooklyn Heights auzoan, [[New York]]en.
62. lerroa:
Trenton hiriburuan ([[New Jersey]]), Riverview Hilerrian, dago lurperatuta Roebling.
 
[[Fitxategi:Brooklyn Bridge poŝtmarko DE 2006.jpg|thumb|300px|righteskuinera|]]
== Ondorengoak ==
John Roebling eta Herting Johannak bederatzi seme-alaba izan zituzten:
75. lerroa:
* Hannah Roebling (haurtzaroan hil zen)
John Roeblingen lana ez zen bere heriotzarekin amaitu:
* Aitaren heriotzaren ondorenean, Roeblingen semea zen Washington Roeblingek eta honen emazteak, Emily Warren Roeblingek, [[Brooklyn zubia]]ren eraikuntza lanak jarraitzeko aukera izan zuten<ref>{{en}} http://www.brooklynbridgeaworldwonder.com/john-roebling.html</ref>.
* Ferdinandek aitaren enpresaren jarduerak zabaldu zituen burdina soken eremura arte.
* Charles Roeblingek, berriz, 80 tonako makina bat diseinatu eta eraiki zuen burdina soka erraldoiak egiteko, halaber, Roebling herria fundatu zuen, New Jerseyn, non John A. Roebling’s Sons altzairu enpresa eraiki zuen.
* John A. Roeblingen biloba, A. Washington Roebling II.a, RMS Titanic hondoratzean hil zen.
* Bere birbiloba, Donald Roebling, filantropo eta asmatzailea izan zen eta ibilgailu anfibioa asmatu zuen.
 
90. lerroa:
* 1854. Niagara Falls Suspension Bridge. [[Niagara ibaia]]n eraikitako zubia da. 250 metrorekin, [[Kanada]]ko [[Ontario]] eta [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] [[New York]] estatuen arteko muga da.
* 1859. [[Allegheny ibaia|Allegheny]] Bridge. [[Pittsburgh]]; 105m luze.
* 1866. John A. Roebling Suspension Bridge. [[Ohio ibaia]] zeharkatzen du [[Cincinnati]]tik ([[Ohio]]) [[Covington (Kentucky)|CovingtonCovingtonera]]era ([[Kentucky]]) arte; 322m luze.
* 1870. Waco Suspension Bridge. [[Waco (Texas)|Waco]], [[Texas]]; 145m hedatzen da Brazos ibaiaren alderik alde.
* 1883. [[Brooklyn Bridge]]. [[East River]] deritzon itsasartea zeharkatzen du, [[Long Island]] eta [[New York]]eko portua lotuz. 486m neurtzen du.
100. lerroa:
 
{{bizialdia|1806ko|1869ko|Roebling, John Augustus}}
 
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako ingeniariak]]
[[Kategoria:Ingeniari zibilak]]