Joan Eskoto Erigena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Johannes-Scotus-Erigena.jpg|thumb|120px|Joan Eskoto Erigena.]]
 
'''Joan Eskoto Erigena'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> ([[Irlanda]], [[810]] inguruan - [[Paris]], [[877]]) [[filosofo]]a eta [[teologia|teologoa]] izan zen.
 
== Bizitza ==
 
845 inguruan Frantziako [[Karlos II.a Burusoila]]ren gortean izan zen [[gramatika]]- eta [[dialektika]]-irakasle. [[Gottschalk]] fraideak piztu zuen [[predestinazio]]ari buruzko eztabaidan parte hartu zuen, eta gai horri buruzko lan bat idatzi zuen 851. urtean (''De predestinatione''). Predestinazioaz eta [[eukaristia]]z zituen ideiak behin baino gehiagotan gaitzetsi zituen [[Erromatar Eliza Katolikoa]]k (Erigenaren iritziz, [[Jainko]]ak onerako besterik ezin erabil dezake predestinazioa, txarra ezin baitu aldez aurretik ikusi ez erabaki).
 
855ean, [[Pseudo-Dionisio Areopagokoa]] greziarraren obrak latineratu zituen. ''De divisione natura'' bere obra ezagunena 862tik 866ra idatzi zuen. Ideia [[neoplatonismo|neoplatonikoen]] eta [[kristautasun]]aren arteko uztarria eratzen saiatu zen liburu horretan, eta, Jainkoa [[natura|izadiarekin]] bat jotzen zuelarik, dotrina [[panteismo|panteisten]] zabaltzailetzat jo zuten kristau dogmatikoek. Karlos ''Burusoila'' erregea hil zenean (877), Ingalaterrara jo zuen, eta Mamesburyko eskolako zuzendari izan zen. Handik gutxira hil zuten bere ikasleek. Eskoto Erigenaren obrek eragin handia izan zuten [[Erdi Aroa]]n.
18. lerroa:
[[Kategoria:877ko heriotzak]]
[[Kategoria:815eko jaiotzak]]
[[Kategoria:Gizon filosofoak]]
[[Kategoria:IX. mendeko filosofoak]]
[[Kategoria:Erdi Aroko literatura]]
[[Kategoria:IX. mendeko biografiak]]