Isolamendu akustiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Materialen aukeraketa: barne lotura zuzenketa: kautxu
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
Hala ere, bi termino hauek ezberdindu behar dira: [[Isolamendu (eraikuntza)#isolamendu akustikoa|isolamendu akustikoa]] eta [[xurgatze akustikoa]]:
 
:* Isolamendu akustikoak esparrua babestea ahalbidetzen du [[zarata]] sartu ez dadin eta ,aldi berean, soinua kanpoalderantz ez ateratzea ere ahalbidetzen du.
 
:* Bestalde, xurgatze akustikoak, esparruaren [[akustika]] hobetzea du helburu, [[erreberberazio|erreberberazio-denbora]] eta abar kontrolatuz. Teknika hau '''egokitzapen akustiko''' gisa ere ezagutzen da.
 
== Materialak ==
 
Horregatik, orokorrean material isolatzaileak [[xurgatzaile]] txarrak dira. Hau erabat zentzuzkoa da; izan ere, barrualdean jarrita badago, material isolatzaile baten helburua soinua xurgatzea izango da eta, aldiz, kanpoaldean jarrita badago, energia akustiko hori islatzea izango du helburu, esparruan sartu ez dadin.
13. lerroa:
Egiturei buruz ari bagara, bi tabike paraleloren artean dagoen material isolatzaile batek tabike horiek bakarka izango luketen isolamendua hobetu egingo du beti.
 
Ezin da esan isolatzaile akustiko espezifikorik daudenik, [[Isolamendu (eraikuntza)#isolamendu termikoa|isolamendu termikotermikoetan]]etan ez bezala.
 
== Mekanismoa ==
 
Hainbat [[material]]ez egindako eraikuntzako elementu baten [[Isolamendu (eraikuntza)#isolamendu akustikoa|isolamendu akustikoaakustikoaren]]ren ahalmena, igarotzen den [[soinua]] leuntzeko duen ahalmena da. Soinuaren igarotzearen leuntze edo galera hori, sartzen den [[potentzia akustikoaren]] eta zeharkatzen duenaren arteko diferentzia da.
 
Soinuaren igarotze-galera '''[[frekuentzia]]ren''', tabike edo paretaren tamainaren eta esparruaren [[xurgatze-ahalmena]]ren menpe dago. Galera edo leuntze hauek faktore askoren menpe daudenez, ezin dugu zehazki esan material isolatzaile akustikoak existitzen direnik.
23. lerroa:
Material lau baten isolamendu akustikoa laborategi batean zehazten da; material horren alde batean soinua sortuz eta beste aldean neurtuz egiten da. Emaitzak [[dezibelio]]tan (dB) aurkezten dira. Emaitza hau materialaren zehaztapen teknikoetan agertzen bada, '''isolamendu ahalmen''' termino gisa agertzen da eta lodiera konkretu bati edo gehiagori egin behar dio erreferentzia.
 
== Isolamendu-teknikak ==
 
[[Isolamendu (eraikuntza)#isolamendu akustikoa|Isolamendu akustikoa]], batik bat, eraikuntzako elementuen masatik lortzen da, baldin eta material hauen dentsitatea 300kg/m3 baino handiagoa bada. Kasu honetan bakarrik aplikatuko da masaren legea eta bere formulak, isolatze-ahalmena zehazteko. Bestalde, materialen antolaketa egoki batek isolamendu akustikoa hobe dezake. Hobekuntza hau isolatze-elementuen bakarkako batura baino handiagoa izan daiteke. Egokitzapen akustikoa egiterakoan ez dira paretak, lurra eta sabaia bakarrik kontuan hartu behar, alderdi txikiei ere erreparatu behar zaie. Bi panelen arteko juntura txar batek, bat egiten ez duen ate batek eta abarrek isolamenduaren eraginkortasuna gutxitu dezakete.
 
=== Materialen aukeraketa ===
 
Isolamendu akustikoa egiteko aurkitu ditzakegun materialak hauek dira:
 
* [[Beruna]] isolatzaile onena da, izan ere, soinuaz eta bibrazioez isolatzen gaitu. Hala ere, gaur egun bere erabilera galarazita dago; beraz, kautxo , betun , asfalto, EPDM eta honelako materialezko xafla lodiak erabiltzen dira.
 
* Eraikuntzan erabiltzen diren materialak, hala nola, [[hormigoia]], [[terrazo]]a , [[altzairua]], etab. ez dira behar bezain zurrunak ez eta ez-porotsuak isolatzaile onak izateko.
 
* Pareten arteko aire-kamerak ere oso isolatzaile eraginkorrak dira (aire-gune hermetikoak). Horrez gain, material xurgatzailea gehitzen bada tabikeen arteko hutsunean (adibidez, [[harri-zuntz]]a edo [[beira-zuntz]]a), isolamendua are gehiago hobetzen da. Isolamendu akustiko eraginkorra izateko, ez da ia garrantzizkoa kameretan jarritako material xurgatzaileen dentsitatea. Benetan garrantzizkoa material horren aire-fluxuaren erresistibitatea (AFr) 5 kPa.s/m2 baino handiagoa izatea da. Parametro hauek betez, emaitza berdinak lortzen dira, nahiz eta zuntz mineralaren dentsitatea aldatu. CTEko (eraikuntza-kode teknikoa) Eraikuntza Elementuen Katalogoan (Espainiarra) dentsitatea ez da kontuan hartu beharreko parametroa eta AFr lortzeko orduan bakarrik eskatzen da.
 
* [[Kautxua]] eta [[elastomeroak]] soinua moteltzeko gai diren materialak dira.
 
== Oharra ==
Gaztelaniazko [[:es: Aislante acústico|Aislante acústico]] artikuluaren itzulpena da.
 
[[Kategoria:ingeniaritzaIngeniaritza]]
[[Kategoria:eraikuntzaEraikuntza]]
[[Kategoria:akustikaAkustika]]