Isaak Babel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
+Kategoria:Purga Handiaren biktimak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
38. lerroa:
1925etik aurrera, zinemarako lan egin zuen, filmetarako argumentuak idazten. Hasieran, [[Sholem Aleichem]] idazlearen gaietan oinarritu zen; gero, bere ipuinetatik atera zituen; eta, azkenik, enkarguzko lanak egin zituen, soldata ateratzea beste helbururik gabe. Babel ''bidelagunen'' multzoan sailkatu zuten, hau da, langile-klaseari eta haren literaturari leial izatea zin egin ez zioten idazleen multzoan, lehenbizi, etengabeko eraso politikoen pean zegoelako, gero, gerra zibilari buruz margotu zuen koadroa behar bezain heroikoa ez zelako, eta, azkenik, isilik egon zelako. Gorkiren sostengua eta adiskidetasuna benetako babesa izan ziren Babelentzat. Baina hura hil ostean, ''purga handien'' mende erori zen Babel: atxilotu, eta Siberiara eraman zuten.
 
Babelen obraren funtsa aurkakotasunean oinarritzen da gehienetan, eta talka hori izan ohi da kontakizunaren mamia: [[humanismo]]a - [[ankerkeria]], [[idealismo]]a - sentsualitate baldresa, erabakitasun heroikoa - zalantzak, pertsona eskolatuak - [[kosako]]ak, [[ironia]] - [[sentimentalismo|sentimentaltasunsentimentaltasuna]]a, eta abar. Dikotomia horren presentzia atergabeak Babel erromantiko gisa ikusarazten digu askotan. Idazleak berak idatzita utzi zuenaren arabera, [[Nikolai Gogol|Gogol]], [[Guy de Maupassant|Maupassant]], [[Flaubert]] eta [[Maksim Gorki|Gorki]] gaztea izan ziren harengan eragin handiena izan zuten idazleak. Nolanahi ere, erabilitako gaiengatik eta idazkeragatik Errusiako 1920ko Belaunaldiko literatura-mugimenduan sartzen den arren, ez da ahaztu behar errusieraz idatzitako literatura juduaren barruan ere kokatu behar dela Isaak Babel.
 
Behin [[stalinismo|estalinismoa]] bukatu eta gero, Babelen idazlanak argitaratzen hasi ziren pixkanaka-pixkanaka, eta haren izen ona bere tokia hartzen joan zen berriro. 1960 ingururako, mundu osoan zabaldu zen Babelen obrari buruzko interesa, eta, geroztik, ez du gutxiagora egin.
49. lerroa:
 
{{Bizialdia|1894ko|1940ko|Babel, Isaac}}
 
[[Kategoria:Odesatarrak]]
[[Kategoria:Errusierazko idazleak]]