Hostoerorkor: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
8. lerroa:
Hostoerorkorrek kolore ugari hartzen dituzte: [[gorri]]tik [[hori]]ra doazenak, hain zuzen ere.
 
Udazkena sartzearekin batera, hotza datorkigu eta [[eguzkia|eguzki]] ordu gutxiago izaten ditugu. Horren ondorioz, kolore [[berde]]a ematen dien [[klorofila]] galtzen hasten dira hostoak. Haien ezaugarriak desagertzen direnean, hostoa sikatu egiten da. Hosto lehor hauengatik janaria jasotzen jarraitu ezin duenez, gainetik kentzen ditu zuhaitzak. Giro hotzenetan, hostoen zainetako ura izoztu eta barnetik puskatu egiten dira. Beraz, hosto zaharrez libratu ondoren, [[udaberri]]an hostotza berria izateko prest dago zuhaitza.
 
[[Materia organiko]]a zuhaitzera itzultzen da.
16. lerroa:
Baso hostoerorkorretan, Klima ozeanikoa egoten da, eta beraz, neguak hotzak, eta udak, beroak edo freskoak izaten dira. Prezipitazioak oso ugariak eta erregularrak dira urte osoan.
 
Bere hilabete hotzeneko batez besteko tenperatura 18  °C eta 0  °C artekoa da, eta hilabete beroenekoa 10  °C baino altuagoa. Prezipitazioak lurruntzen den ura baino gehiagokoak dira. Klima honetan baso mesotermikoak daude.
 
[[Prezipitazio (meteorologia)|Prezipitazioak]] erregularrak izaten ditu urte osoan; beraz, ez dago aro lehorrik.
 
Uda leunak izaten dira, hilabete beroeneko batez besteko tenperatura 22  °C baino baxuagokoa izaten baita. Gainera, hilabeteko batez besteko tenperaturak 10  °C baino altuagoak dira gutxienez 4 hilabetez.
 
Lurzorua aberastasun handikoa izaten da, mineralei dagokienez.
 
== Alderdi Biotikoak ==
 
=== Landaredia ===
 
Bioma honetako basoetan, landare espezie asko daude, eta hauek, hiru geruza desberdinetan banatzen dira:
47. lerroa:
Zuhaitzak ere itzalaz kontrolatuak daude. Ernaltzen ari diren zuhaitzen hazi gehienek argiguneak behar dituzte, zuhaitzak erortzean eta birsortzeko lekua uztean sorturikoak. Batzuk argigune handiagoak behar dituzte, haize ekaitzek sortzen dituztenak bezalakoak (zuhaitzak botaz). Lurreko hezetasun gradienteek, lurraren sakontasunak eta goratzeak zuhaitz, zuhaixka eta belar espezie askoren banaketa kontrolatzen du. Batzuk baldintza ezohikoak behar dituzte, mendi-hegal maldatsuak, lur ez emankorrak eta lehorteak, zuhaitz espezie ohikoenen konpetentziatik aldentzeko.
 
=== Fauna ===
 
Fauna aberatseko bioma da.
 
Ugaztunen artean tamaina handiko eta ertaineko belarjaleak ditugu; oreinak, suidoak, bobinoak eta ahuntzak. Belarjale txikiak, lurzoruan bizi direnak ([[Karraskari|karraskariakkarraskari]]ak, [[Lagomorpha|lagomorfoak]]) nahiz zuhaitzetan bizi direnak ([[Urtxintxa|urtxintxakurtxintxa]]k, [[Arantzurde|arantzurdeakarantzurde]]ak) eta baita uretan bizi direnak ([[Kastore|kastoreakkastore]]ak). Lehen eta bigarren mailako harrapariak ([[Canidae|kanidoak]], [[Felinae|felinoak]], [[Mustelidae|mustelidoak]], [[Triku|trikuaktriku]]ak, [[Soricomorpha|sorikomorfoak]]…) eta baita espezie orojaleak ere (Procyonidae familiakoak, ursidoak...).
 
==== Egokitzapenak ====
64. lerroa:
Eroritako egurrak (lehen esan bezala erori edo naturalki erortzen dira haizearen ondorioz landare berriak birsortzeko) babesa ematen die hainbat anfibio klaseri (arrabioei batez ere).
 
== Arazoak ==
 
Gaur egun deforestazioaren ondorioz, basoetako zuhaitz pila bat mozten ditugu gure beharrak asetzeko eta zuhaitzak  kontserbatzea arazo bihurtu da gizakiontzat.
70. lerroa:
Baso horiek planetako leku epeletan kokatzen direnez, gizakiak baso mota horietako zenbait eremu kolonizatu ditu. Hori dela eta, bukatzen ari da: egurra fabrikaziorako, instalazioetan eta eraikuntzetan erabiltzeko, altzariak, papera, ikatza egiteko... Horrez gain, abeltzaintzarako ere erabiltzen dira. Gainera, beste baso ugari errepideek egiteko suntsitu dituzte. Ondorioz, jatorrizko basoen laurdena baino gutxiago geratzen dira.
 
Gaixotasun exotikoak basoko zuhaitzentzat mehatxu handiak dira; gaixotasun horiek espezieei galera handia sortarazten dizkietelako, hala nola, gaztainondoari eta zumarrari. Hainbat animalia Oreinaren antzera, zabaldu eta populazioa handitu da. Hauen gehiegizko larreratuak eta hauen populazioa kontrolatzen duten haragijale handiak gutxitzeak paisaia aldatzea eragin du.
 
Eta basoa mantentzeko arazo esanguratsu bihurtu da.