Hizkuntza gutxitu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Hizkuntza gutxitu'''a [[soziolinguistika]]ri loturiko kontzeptua da. Historian zehar edo gaur egun, bazterketa, jazarpena edo debekua pairatzen duen hizkuntza oro jo daiteke gutxitutako hizkuntzatzat. Prozesu hau botere publikoek kontzienteki sortua eta sustatua izan daiteke, baina era naturalago batean ere gerta daiteke; esaterako [[migrazio]]-fenomenoen ondorioz.
 
== Hizkuntza gutxituaren eta gutxiengoko hizkuntzen arteko ezberdintasunak ==
5. lerroa:
Harremanean dauden bi kontzeptu badira ere, eta aldi berean ager badaitezke ere, kontzeptu ezberdinak dira.
 
Zenbait kasutan gutxiengoko hizkuntza ez da kontzienteki gutxiagotua izan. [[Europar Batasuna|Europar Batasunean]] hiztun gutxi dituzten hizkuntzak daude (Europar Batasuneko beste hizkuntzekin alderatuta), [[txekiera]] adibidez.
 
Bestalde, [[estatu]] jakin baten barnean, gutxiengoko hizkuntza bat izan daiteke, baina bere jatorrizko eremuan hizkuntza nagusia izan. Horren adibide dira [[katalan]]a [[Espainia]]n edota [[frantses]]a [[Kanada]]n.