Eurovision Abesti Lehiaketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Baskesc (eztabaida | ekarpenak)
30. lerroa:
 
== Formatua ==
=== Partaide kopuruaPartaideak ===
1956an ospaturiko lehen edizioan herrialde bakoitzak bi kanta aurkeztu zitzakeen, baina bigarren ediziotik hasita herrialde partaideen zenbakia hasi zen heinean, herrialde bakoitzak kanta bat bakarrik aurkeztu dezake. 1990. hamarkadatik aurrera, aldaketa politikoen ondorioz, Europa ekialdeko herrialde gehienek parte hartzeko interesa adierazi zuten, gau bakar baterako partaide kopurua handiegia izanik. Hori zela eta, partaide kopurua bakoitzak aurreko urteetan lortutako emaitzen arabera murriztea erabaki zen, emaitza txarrak lortutako herrialdeak kanpoan utziz. Hala ere, 2004 urtean parte hartu nahi zuten herrialde kopurua hain handia zen non txapelketa bi gauetan banandu behar izan zen denei lekua emateko: finalaurrekoa eta finala. Europa mendebaldeko herrialdeak sistemak ekialdeko herrialdeak laguntzen dituela kexu ziren haien kopuru handiagoa dela eta, eta horregatik [[2008]]an sistema berriz aldatzea erabaki zen, bi finalerdirekin. Finalerdi bakoitzetik hamar herrialde pasa daitezke final handira. Horrez gain, herrialde antolatzailea (normalean aurreko urteko irabazlea) eta ''Big 5'' delako herrialdeak ([[Alemania]], [[Espainia]], [[Erresuma Batua]], [[Frantzia]] eta [[Italia]]) finalerako zuzenki sailkatuak daude, azken bost hauek [[Europako Irrati-Telebista Batasuna]]ri ematen dioten ekarpen handiagoagatik.
 
119. lerroa:
|}
<references group="a" />
 
==== Partaideen hautaketa ====
Herrialde bakoitzeko telebista publikoaren erakundeak bere kabuz erabakitzen du herrialdeko ordezkaria hautatzeko prozesua. Herrialde batzuetan, prozesu ezberdin bat erabiltzen da urtero: telebista erakundeak barne-erabakia har dezake, abesti lehiaketa propio bat ireki dezake, edota ''talent show'' formatuko lehiaketa bat erabili dezake. Herrialde batzuetan Eurovision bezain tradizionalak izan daitezkeen abesti lehiaketa nazionalak esistitzen dira, irabazlearen saria Eurovisionera joatea delarik: ''[[Melodifestivalen]]'' Suedian, ''Dansk Melodi Grand Prix'' Danimarkan, ''Melodi Grand Prix'' Norvegian, ''Uuden Musiikin Kilpailu'' Finlandian, ''Eesti Laul'' Estonian, ''Supernova'' Letonian, ''Festival da Canção'' Portugalen, ''Festivali i Këngës'' Albanian, ''EMA'' Eslovenian edo ''A Dal'' Estonian, besteak beste. Italian, Eurovision sortzeko eredu izan zen [[Sanremoko kantu jaialdia]] ordezkari italiarra aukeratzeko modu bezala erabili izan ohi da, 2015etik aurrera Sanremoko garaileak Eurovisionera joateko aukera irabazten duelarik.
 
=== Irabazlearen hautaketa ===