Herriko taberna: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
'''Herriko taberna''' Gipuzkoaldean '''Arrano taberna''' ere deitua, [[Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua]]ren kideak biltzen diren tabernek edo egoitzek duten izena da.
 
== ''35/02 auzia'' ==
''Herriko tabernen auzia'' ere deituak herriko tabernen aurkako epaiketa izan zen. <ref name=aa>[http://www.berria.eus/albisteak/94444/hamabi_urte_baino_gehiagoko_auzi_bat.htm «Hamabi urte baino gehiagoko auzi bat»], ''Berria'', 2014-07-30</ref>:
 
=== 2002 ===
[[2002]]ko [[apirilaren 29]]an, Espainiako Auzitegi Nazionaleko [[Baltasar Garzón|Baltasar Garzon]] epaileak aginduta 11 lagun atxilotu zituen Espainiako Poliziak. Sei enpresa eta [[Donostia]]ko [[Amara (Donostia)|Amara Zaharra]] auzoko herriko taberna miatu zituzten. Herriko tabernetako kontuak blokeatu zituzten eta jabegoak bahitu. [[Maiatzaren 29]]an, [[Euskadiko Kutxa]]ko Barne Ikuskaritza Saileko zuzendari [[Iñaki Mallagarai]] atxilotu zuten, herriko tabernen kontrol judizialari «oztopoak jartzea» eta [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAri]] laguntzea egotzita<ref name=aa></ref>.
 
[[Uztailaren 3]]an, [[kale borroka]]ren erantzule egin zuen Garzonek [[Batasuna]]. 24 milioi euro eskatu zizkion Batasunari. Batasunak ordaindu ez zituenez, 107 diru kontu eta 75 elkarte enbargatu zituen. Herriko tabernak ez zeuden [[Batasuna]]ren izenean, baina hori «benetako titulartasuna ezkutatzeko» zela arrazoitu zuen. [[Abuztuaren 26]]an, [[Batasuna]]ren jarduna hiru urtez eteteko agindu zuen Garzonek. [[Abuztuaren 27]]an, [[Ertzaintza]]k, [[Guardia Zibila]]k eta [[Espainiako Polizia Nazionala|Espainiako Poliziak]] alderdiaren hainbat egoitza eta bulego itxi zituzten, tartean Iruñeko bi herriko tabernetako bulegoak<ref name=aa></ref>.
 
=== 2003 ===
[[Maiatzaren 9]]an, bahituta zituen 75 herriko tabernei administratzaile judiziala jarri zien Garzonek<ref name=aa></ref>.
 
=== 2005 ===
[[Urtarrilaren 25]]ean, [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAko]] kide izatea egotzita Batasuneko 36 kide auzipetu zituen Garzonek. Legebiltzarreko kide izateagatik zuten forua galdu zutenean, [[Joseba Alvarez]], [[Joseba Permach]] eta [[Josu Urrutikoetxea]] ere auzipetu zituen. Beranduago, [[Arnaldo Otegi]] eta [[Jon Salaberria]] ere auzipetu zituen [[Fernando Grande-Marlaska]] epaileak<ref name=aa></ref>.
 
=== 2006 ===
[[Urtarrilaren 17]]an, herriko taberenen jardueren etetea [[2008]] arte luzatu zuen Fernando Grande-Marlaskak<ref name=aa></ref>.
 
=== 2008 ===
[[Apirilaren 1]]ean, [[sumario]]a amaitu ondoren, 41 lagun epaiketara bidali zituen Garzonek, epailea bere lanpostura itzuli zenean<ref name=aa></ref>.
 
=== 2013 ===
[[Urriaren 17]]an, [[epaiketa]] hasi zen<ref name=aa></ref>.
 
=== 2014 ===
{{sakontzeko|Herriko taberna konfiskatuen zerrenda}}
 
[[Martxoaren 12]]an, [[fiskal (argipena)|fiskalak]] zigor eskaerak jaitsi zituen eta epaiaren zain geratu ziren auzipetuak<ref name=aa></ref>.
 
[[Uztailaren 30]]ean atera zen '''epaia'''. Hogei lagun zigortu zituzten espetxera eta ehundik gora 'herriko' konfiskatu zituzten<ref name=bb>[http://www.berria.eus/albisteak/94443/hogei_lagun_zigortu_dituzte_espetxera_eta_ehundik_gora_herriko_konfiskatuko_dituzte.htm «Hogei lagun zigortu dituzte espetxera eta ehundik gora 'herriko' konfiskatuko dituzte»], ''Berria'', 2014-07-30</ref>. [[Epaile]]etako batek boto partikularra eman zuen auzipetu guztiak absolbitu behar zirela uste baitzuen.
 
Hiru urtekoko espetxe zigorra [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAko]] kide zirelakoan<ref name=bb></ref>:
* [[Joseba Permach]]
* [[Rufi Etxeberria]]
* [[Juan Cruz Aldasoro]]
* [[Joseba Alvarez]]
* [[Karmelo Landa]]
 
Urte eta erdiko espetxe zigorra [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAko]] kide zirelakoan<ref name=bb></ref>:
* [[Jon Gorrotxategi]]
* [[Floren Aoiz]]
* [[Antton Morcillo]]
 
Urtebete eta hiru hilabeteko espetxe zigorrak herriko tabernen hamabi arduraduni [[Euskadi Ta Askatasuna|ETArekin]] kolaboratzea leporatuta<ref name=bb></ref>. [[Espainiako Auzitegi Nazionala|Auzitegi Nazionalak]] 111 ''herriko taberna'' konfiskatzeko agindu zuen, eta horien jabetza estatuarena izatera pasako zen<ref name=bb></ref>.
 
Banaka, Eneko, Erosgune eta Eustatza entitateak desegiteko eskatu zuten<ref name=bb></ref><ref>[http://www.berria.eus/albisteak/94452/konfiskatuko_dituzten_herrikoen_zerrenda.htm Konfiskatutako herriko tabernen zerrenda], ''Berria'', 2014-07-30</ref>.
 
=== Erreakzioak ===
Herriko tabernen auziko epaiak "ezker abertzalearen porrot politiko bat antzeztu" irudikatu nahi zuela adierazi zuen [[Pernando Barrena]] [[Sortu]]ko bozeramaileak. [[Euzkadi Buru Batzarra|EBBren]] hitzetan, epaia "iraganeko ebazpen bat zen eta salbuespenean zuen oinarria". Sententzia "guztia ETA da" tesian oinarritzen zela salatu zuen [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJk]]. Herriko tabernen ebazpen judizialarekiko "erabateko kontrakotasuna" adierazi zuen [[Aralar]]rek. Asier Vega [[Alternatiba]]ko bozeramaileak adierazi zuenez, sententzia "bakearen eta normalizazio politikoaren aurkako enegarren erasoa zen; gatazkaren mamuari heltzen ziotenek erasoa egin zuten gatazkari errentagarritasuna ateratzen jarraitzeko"<ref name=cc>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/2450544/herriko-tabernen-auzia-epaia--ebazpenaren-alderdien-erantzuna/ «Sortu: 'Epaiak ezker abertzalearen porrot politikoa antzeztu nahi du'»], ''Berria'', 2014-07-30</ref>.
 
* [[Eusko Alkartasuna]]k adierazi zuenez epaiak "izaera politiko nabaria zuen; izan ere, [[ezker abertzalea]]k bide politikoekin hartutako konpromisoa zalantzan jarri nahi zuen [[Espainia]]ko iritzi publikoaren aurrean, eta [[Euskal Herria]]n zabaldutako garai politiko berrian emandako aurrerapausoak ukatu nahi ditu". <ref>http://www.argia.eus/albistea/107-herriko-tabernak-konfiskatzea-berretsi-du-gorenak</ref>
 
* [[Eusko Langileen Alkartasuna|ELA]] sindikatuaaren arabera, sententzia "lotsagarria eta zentzugabekeria" zen.
 
* [[Lokarri]] epaiaren aurka agertu zen agiri batean auziaren luzapena salatu zuen<ref name=cc></ref>.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}