Hermann J. Abs: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t +biografia infotaula automatikoa, +bizialdia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Hermann Josef Abs''' ([[Bonn]], [[Alemania]], [[1901]]eko [[urriaren 15]]a - [[Bad Soden]], Alemania, [[1994]]ko [[otsailaren 5]]a) bankaria izan zen.
 
== Bizitza ==
 
Gaztetan musika eta matematika ikasteko asmoa azaldu bazuen ere, ikasketak utzi eta Bonngo banketxe judu batean hasi zen lanean. 1933-1935 urte bitartean [[Kolonia (Alemania)|Koloniako]] banketxe pribatu batean lan egin zuen eta aldi berean, gauez, zuzenbide-ikasketak egin zituen unibertsitatean. 1935. urterako Berlingo Delbrück banketxeko kide zen. Bidaia ugari egin zituen eta hizkuntzak ikasi zituen. 1937an [[Deutsche Bank]]eko zuzendaritza batzordeko kide zen Berlinen. Garrantzizko lana egin zuen [[Kreditanstalt für Wiederaufbau]] erakundean (Berreraikuntzarako kredituen erakundea), [[Marshall Plana|Marshall planaren]] kredituak bideratuz. Erakunde horretako lehendakari eta ohorezko lehendakari izan zen.
 
1957an [[Alemaniar Länderretako Bankua]]ren sorreran parte hartu zuen, eta banku horretatik abiatuta eratu zen hain zuzen ere [[Bundesbank]]. Trebezia handiz negoziatu zituen alemaniar Reicharen zorrak Londresekin. 1957an Deutsche Bankeko lehendakari izan zen, eta 1967. urtetik aurrera banketxe horretako ikuskaritza batzordeko presidente. Robert Pferdemengesekin batera, Adenauer kantzilerraren finantza aholkulari nagusietako bat izan zen. Elkarte handietako hogeita hamar administrazio batzordetan baino gehiagotan lan egin du.
15. lerroa:
 
{{bizialdia|1901eko|1994ko|Abs, Hermann J.}}
 
[[Kategoria:Alemaniarrak]]