Hamabosteko errugbi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Gorputz Hezkuntza}}
[[Fitxategi:Rugby tackle cropped.jpg|righteskuinera|thumb|280px|Plakatze saiakera.]]
'''Hamabosteko errugbia''', eskuarki '''errugbia''' deitua, kontaktu kirola da, hamabost jokalariz osatutako bi taldek jokatzen dutena. Ingalaterran sortua, [[Warwickshire]]ko ''Rugby School''-en garatutako arauak hartu zituen [[XIX. mende]]an. Kontaktuzko jokoa da eta oso beharrezkoak ditu trebetasuna, indar fisikoa eta taktika. Mundu guztian zabaldurik dagoen arren, [[Britainiar uharteak|Britainiar uharteetan]] ([[Ingalaterra]], [[Irlanda]], [[Gales]] eta [[Eskozia]]), [[Frantzia]], [[Australia]], [[Zeelanda Berria]], [[Fiji]], [[Samoa]], [[Tonga]], [[Hegoafrika]] eta [[Argentina]]n dauka entzuterik handiena. [[Euskal Herria]]ri dagokionez, oso hedaturik dago [[Ipar Euskal Herria]]n, eta jarraitzaile ugari ditu. [[Hego Euskal Herria]]n, berriz, askoz ere zabalkunde murritzagoa du.
 
Errugbia nahiko joko zakarra badirudi ere, arau askoz betea da, batez ere jokoa segurua eta azkarra izan dadin. Talde lana ezinbestekoa du, prestakuntza fisikoa eta psikologikoa bezala. Norbere segurtasunerako onartuta daude babes batzuk erabiltzea, batez ere burua eta ahoa babesteko: jokoa ez da arriskutsua, jokalari guztiek elkarri agertzen dioten errespetua dela kausa.
7. lerroa:
Errugbiaren funtsa eta oinarria besteekiko eta arauekiko errespetuan datza. Epailearen erabakiak ez dira ia sekula eztabaidatzen eta partidua bukatu bezain laster, aurkariak lagun bihurtzen dira. '''Hirugarren Zatia''' deiturikoa ere bada: parte hartzaile guztiak etxeko taldearen elkartean lagun giroan batzen dira, eskuan garagardo batzuk dauzkatela.
 
Ezaguna da errugbiaren munduan esaldi eder hau: ''"Futbola basatiek jokatzen duten zaldunen jokoa da; errugbia, berriz, zaldunek jokatzen duten basatien jokoa"''.
 
== Historia ==
=== Aurrekariak ===
[[Fitxategi:"La soule en Basse Normandie" 1852.jpg|thumb|leftezkerrera|200px|''Soule'' deritzon jokoaren partidan Behe [[Normandia]]n, [[1852]]. urtea.]]
Mende asko aurretik, kontinente guztietako kulturek [[pilota]]dun joko ugari zituzten eta denen helburua pilota zulo, egitura edo estruktura handi batetik pasaraztea zen, horretarako [[esku]]ak, [[oin]]ak edo gorputazko beste edozein atal erabiliz. Joko horien artean gertatu zen elkarreragina zehaztea oso lan konplexu eta zaila da. Haien aintzineko aurrekariak honako hauek bide dira: [[Maia zibilizazioa|maien kulturako]] [[pok-ta-pok|''pok-ta-pok'']] (k.a. 500 urtea), [[txinako Herri Errepublika|txinatar]] ''cuju''-a (k.a. 300-200), ''tlachtli'' [[azteka]]rra, ''kemari'' [[japonia]]rra (k.o. 200-300), ''linao'' [[maputxe]]a, ''episkyros'' [[greziera|grekoa]] eta ''harpastum'' [[erroma]]tarra.
 
21. lerroa:
 
=== Asmakuntza eta garapena ===
[[Fitxategi:WWEplaque 700.jpg|thumbnailthumb|righteskuinera|240px|[[William Webb Ellis]]-en omenezko harria: «Harri honek William Webb Ellis-en lan bikaina omentzen du, bere futbolarekiko araudien desobedientzia finarekin baloia bere besoetan hartu eta korrika hasi zelarik, honela errugbi jokoaren ezaugarri bereizgarria sortuaz. A.D. 1823.»]]
 
[[XIX. mendea]]n zehar, [[Ingalaterra]]ko eskola pribatuetan ''football'' deitzen zenaren araudiaren berrikuntza eta berfinkatzea gertatu zen: gutxi zehaztutako jokoa zenez, ikasleek tokian tokiko arauen arabera jokatzen zuten. Araudi berrikuntza prozesu haretatik gaur egun ezagutzen ditugun errugbia eta futbola sortu ziren, bai eta tarteko beste zenbait kirol ere.
[[Fitxategi:William Webb Ellis.jpg|thumb|leftezkerrera|Errugbiaren "Aita" izan zen William Ellis-en irudia.]]
[[Fitxategi:Rugby School 850.jpg|thumb|225px|The Rugby School. Eskola honetan idatzi zen oinarrizko errugbi araudia.]]
 
Usadioak dioenari kasu eginez gero, errugbia 1823an sortu zen, [[Rugby (Warwickshire)|Rugby]] herriko eskolan. [[William Webb Ellis]] Teologia ikaslea, futbol partida bateko arauei muzin eginez, pilota eskuekin hartu eta aurkarien ateraino joan zen korrika bizian; modu horretan, eskuekin, gol bat egin zuen.
 
XIX. mendearen erdialdera, [[Britainia Handia]]n tren-sarea handi bat hedatu berria zen: horren bidez, uharteko hiri eta herrien arteko hartu emana estutu egin zen eta ondorio zuzena eskola arteko errugbi partidak hedatu eta emendatu ziren.
 
1840. urtean, araudiak batzeko beharra sortu zen: asmo horrekin, ingeles eskoletako ikasleak arauak idatziz jartzen hasi ziren. Lan horretan aritu zen lehena [[Rugby-ko Eskola]] izan zen. Bertan jokatzen zen errugbiaren bertsioa oso fisikoa zen, zangotrabatzeak eta jokalari pilatzeak baimentzen baitzituen ([[ingeles|ingelesez]]ez, «hacking» eta «maul»), baloia eskuetan zutelarik, eta hartu, elkarren artean pasatu eta lasterka egitea onartuta zeuden. Azkenean, hiru ikaslek ezarri zituzten errugbiaren arauak, 1845eko abuztuaren 28an: William Delafield Arnoldek, W. W. Shirleyk eta Frederick Hutchinsek. Arau horiei, beste eskoletakoek beste arau batzuk kontrajarri zizkien, eskuen erabilera eta indar fisikoaren erabilera mugatuz. Haien artean, [[Eton]] (1847) eta [[Cambridge]]<nowiki/>koa (1848) arauak azpimarragarrienak dira: beren arautegiak trebetasuna bultzatzen zuela zioten eta Rugbykoa, berriz, indarraren aldekoa zela.
 
Urteak pasa ahala, Rugby eskolako araudian jolasteko prest zeuden kirol elkarteak sortzen hasi ziren. [[1843]]an munduko "football" kirol elkarte zaharrena sortu zen, Guy's Hospital Football Club, eskolako ikasle ohiekin. 1854an sortutako Dublin University Football Club delakoa da, oraindik jokatzen deen «football»-eko kirol elkarte zaharrena da, edozein araudiren pean. 1857 edo 1858an sortutako Blackheath taldea oraindik diharduen unibertsitate kirol elkarte zaharrena da.
 
[[Fitxategi:RugbyCode-1845-Portada.jpg|thumb|200px|leftezkerrera|''Rugby Kodea'' jatorrizko argitalpenaren azala: «''Football-aren Arauak. Ondorengo arau hauek Seigarren biltzarrean onartuak izan ziren, 1845ko Abuztuak 28an, Rugby Eskolan jokatutako Football-aren Legeak. Rugby: Inprimatzailea, J.S. Crossley''».]]
 
Azkenik, 1863ko urriaren 26an, eskola ezberdinen arteko ikasle ordezkarien biltzarra hasi zen [[Londres|London]]-en, Freemason's izeneko tabernan, football izenpean zeuden joko metodo ezberdinak elkartzen zituen araudi bat idazteko asmoz. Laugarren biltzarrean, egunkariek 1863ko Cambridge-eko araudiak argitaratu zituztela nabarmendu zen, azken hau ''Football Association''-eko araudiaren zirriboarengandik bi oinarrizko puntuetan ezberdintzen zen: «baloiarekin korrika egin» eta ''hacking-a'' (aurkariaren hanka-hezurra ostikoz jotzea); eztabaida sortzen zuten arauak honako hauek ziren:
56. lerroa:
 
== Errugbi zelaia ==
[[Fitxategi:FraArg 19102007.svg|thumb|leftezkerrera|340px|Joko zelaia eta jokalarien kokapena]]
[[Fitxategi:Rugbypitch.png|thumb|225px|Joko zelaia]]
Errugbiko zelai bat laukizuzena da, eta ezin ditu 100 metro luze eta 70 metro zabalera baino gehiago izan. Alboko marrek ("''touch''-ren marrak") ez dute zelaia bera osatzen. Laukizuzenaren alde txikienen jarraian entseiua lortzen den gunea dago, "''in-goal''" bezala ezagutzen da, 10 eta 22 metro arteko luzeerarekin. Joko zelaia eta entseiu gunea hauen artean jarraieko marra bat dago, "''goal'' marra" deitzen dena (marka edo golarena), azken hauen zati da eta bere erdian golaren zutoinak daude. Zutoin bertikal hauek 5,6 metroko distantziaz daude banatuak heuren artean eta 3 metroko langa horizontal batez elkartuak. Hortaz ateek H itxura dute. Zutoin hauen garaiera bertakoen gustoen arabera dago, halere ezin dute inolaz ere 3,4 metroko garaiera igaro. Joko zelaia eta gol guneari multzo osoari "joko eremua" deritzaie. Joko eremua, bertan sartuta ez dauden marrak (''touch'' marrak, alboko eta amaierako lerroek ''in-goal'' gunearekin mugatzen dute, ''touch in-goal'' eta pilota hilaren guneak bezala izendatzen dira), eta aurreko multzoaren 5 metro zabalerako eremu perimetralari "joko zelatia" deritzaio.
 
Zelaia erdian, gol marrekin paraleloan, "joko zelaiaren erdiko marra" deritzon jarraieko marra bat kokatzen da. Honen erdian, marra perpendikular batek joko zelaiaren erdia irudikatzen du. Erdiko lerrotik alboetara 10 metroko distantzian marra jarraigabe paralelo bat dago, hau irteeren erreferentzi moduan erabiltzen da, baloiak marra hau igaro behar baitu jokaldia gola bilakatzeko. Alde bakoitzetik beste jarraieko marra bat agertzen da, biak alboetako marrak, gol marraren pararleloak dira eta honetatik 22 metroko distantziara zelaiaren erdialderuntz. Lerro honek eta golaren marrak (hau kanpoan utziz) mugatzen duten eremua "22arena" deitzen zaio. Alboetako bi marren artean, golaren lerrotik 5 metrora eta honetatik paraleloan marra ez-jarraiak daude. Amaitzeko, aurrekoen artean lerro ez-jarraiak daude, alboko marrekin paraleloan, hauetatik 5 eta 15 metrora. Marra hauek jokalari aurreratuena eta atzeratuenaren kokapenak adierazten ditu alboetako sakeetan.
211. lerroa:
== Errugbiaren Historia Euskal Herrian ==
{{sakontzeko|Errugbiaren Historia Euskal Herrian}}
[[Fitxategi:Finale BO-Toulouse 2006.jpg|thumb|250px|righteskuinera|[[Biarritz Olympique]]-en ospakizunak 2006an.]]
 
[[Euskal Herria]]n, errugbi modernoa lehenengoz [[XIX. mendea]]ren amaieran agertu zen [[Ipar Euskal Herria]]n. 1897. urte aldera, [[Baiona]]ko Lizeoko Errugbi Taldeko jokalari izan nahi zuen 20 urtetako gazte [[Landak|landatar]] baten albiste badugu. Errugbiko jokalari horiek Baionako Harresien inguruan zuten errugbi zelaia, eta gara hartan, beste Baiona eta [[Biarritz]]eko errugbi taldeen aurka lehiatzen ziren. 1898. urtean, Biarritz-Sporting-Club et de l'«Amicale des anciens de Jules-Ferry » taldea sortu zen. 1902. urtean « Biarritz Stade » zelaian jokatzen zutelarik, 1913ko apirilaren 26an Biarritz-Sporting-Club taldearekin batu eta Biarritz Olympique behin-behineko izena hartu zuten.