Gomasalto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
'''Gomasaltoa''' edo '''gomajauzia''' muturreko [[kirol]]a da. Jarduera hau garaiera handi batetik hutsean jauzi egitean datza, zubitik, plataformatik zein garabitik, [[orkatila|orkatiletatik]] oro har, gomazko soka bati lotuta, erorikoa mantsotzeko eta errebotatzeko.
 
[[Gaztelania]]z ''góming'' esaten zaio, [[frantses]]ez ''saut à l'élastique'' eta [[ingeles]]ez ''bungee jumping'' (oro har) edo ''bungy jumping'' (Australian eta Zeelanda Berrian).
 
== Historia ==
8. lerroa:
Urtero, [[Vanuatu]]ko Mendekoste uharteko Bunlap etxaldean, mutil gazteek gizon bihurtzeko errituala ospatzen dute. Makilez eraikitako (25m inguruko) egitura batetik jauzi egiten dute. [[Orkatila|Txorkatiletan]] liana banaz lotuta egiten dute, eta buruaz zorua ukitzeko moduan. Soka natural hauek tentsio gorena sufritzen dutenean oholezko tranpolina hausten da. Haustura horrek eta eta lurraren harrotzeak erorikoa leuntzen dute, lianek duten dinamika mugatuaz gain.
Malda batean dago eraikita dorrea, beraz luze jauzi eginez gero, erorikoan ez dute lurra jotzen, baino bai errebotean, atzera egiterakoan. Eta beharrezkoa dute hau, azpitik hain hurbil geratzea, ezen ez dute jausgailurik, lur hartzeko dispositiborik. Beraz, lurrean bertan amaitzea premiazko dute, ondoren saltaria askatu eta berau zutitu ahal izateko. Ez dute beti bizirik irtetea lortzen, baino, egiten duenak, gizon izatea lortu du, eta (haien sinistearen arabera) uzta ona ziurtatzea.
 
Kondairak dio balentria hau, lehen aldiz, emakume batek egin zuela, zuhaitz batetik jauzi eginez, bere atzetik zuen etsai batengandik (batzuek diote bere senarra zela) ihes egiteko. Etsaiak (=senarrak?) ez zuen loturarik egin, beraz, lurra jo eta hil zen. Bitxia da, egun, emakumeek ez dutela parte hartzerik, animatzaile modura baino. Zergatik ote? <ref>http://www.puenting.net/gomasaltoaren-historia.htm</ref>
40. lerroa:
 
# '''Jauzi gaizki egitea'''. Hau da nabarmenena, saltari gehienek lehen aldia dutelako, eta urduritasunak gaizki jokatzera bultzatzen dituelako sarri (edota antolatzaileak ez diolako beharrezko informazioa behar bezala eman). Barandilatik gaizki askatzea da aukeretako bat (edo askatu ostean berriz heltzen saiatzea), baino zutik egitea da ohikoena (goiko argazkian bezala). Kasu horretan saltaria zutik erortzen da goma tentsatu arte, eta oso bapatekoa gertatzen da posizio aldaketa (gogoan izan zangotatik zitzilik doala jauzilaria). 7'8G neurtu izan da hauetako kasuetan, eta hori ez da leuna (gure pisua ia zortzikoiztea da, hau da gu bezalako beste 7 barnean izango bagenitu bezala, latza!).
# '''Garabizale astokiloa'''. Gomajauzia garabi batetik egiten denean garabizalea da saltaria lurreratzearen arduradun, lurrean dagoen laguntzaile batek hartzen eta zutik ipintzen duen arte. Baino erraz gertatzen da jauzietara ohituta ez dagoen garabi teknikariak erreboteak ez haintzat hartzea, beraz saltariak buruz lurra jo dezake (zangotatik zintzilik joan ohi denez) lur hartzeko hurbiltzen duenean.
# '''Material desegokia erabiltzea'''. Batez ere Estatu Batuetan erabili ohi den moduko elastikoekin gertatzen da. Hauek gomaren inguruan ehunezko zorroa eramaten dutenez (polipropilenozkoa, poliestirenozkoa edo poliamidazkoa gehinetan), honek gomaren luzapena mugatu egiten du, oso zakarki batzuetan. Horren ondorioz tiraketa latzak, erretina askatzeak, begin gorritzeak, zango mintzeak, hezurdura arazoak, zangouhal irteerak... gertatu izan dira. Zeelanda Berrikoaren moduko materialeekin hori ez da gertatzen, erabat gomaz baitaude osatuak (metalezko bi buruen artean). Baino hauen arriskua beste bat da, segidakoa:
# '''Goma gehiegi luzatzea'''. Hau Zeelanda Berriko moduko materialetan gertatu ohi da (goma hutsez eginak daudenetan, beraz). Bi arrazoirengatik: 1.pisu jakin bati dagokion goma ez erabiltzeagatik, edota 2.instalazioa gaizki egiteagatik, gomari ez dagokion moduan, bereziki goma behar dena baino beherago etxegitzeagatik, soka luzeegi batetik zintzilik, beraz. Bi hutsegite hauek ondorio bi izan ditzakete: 1.saltariak lurra jotzearena (buruz, gainera), edota, lekuan goiera soberakina izanez gero, 2.goma apurtzearena. Azken hau ez da erraza, gehienetan lurretik (edo azpiatik) hurbil xamar geratzeko moduan egiten denez jauzia, eta instalazioa bera (Zeelanda Berriko araudiak %15eko gutxienekoa exijitzen du), eta goma %600 arte luzatu barik apurtu ohi ez denez. Goma apurtzeko halako 4ko (edo halako 8ko edo 16ko) zama bota beharko genuke, behar bezala zainduta baldin badago, behintzat.