Gipuzkoako ermandadea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
95.16.94.47 (eztabaida) wikilariaren 6138245 berrikuspena desegin da
Etiketak: Birbideratzea ezabatu da Desegin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Gipuzkoako anaiartea''' [[XIV. mendea|XIV. mende]] bukaeran osatu zen instituzioa ([[Tolosa]]ko [[Batzar Nagusiak]], [[1375]]; [[Getaria (Gipuzkoa)|Getariako]] Batzar Nagusiak, [[1397]]). Gipuzkoako segurantzaz arduratu zen Anaiartea, [[Ahaide nagusiak|Ahaide Nagusien]] arteko guduez nagusiki. [[1456]]. urtean, [[ganboatar]] eta [[oinaztar]] guztien [[dorretxe]]ak eraitsi zituen Anaiarteak, eta erbestera bidali zituen ahaide nagusien arteko buruzagiak.
 
Bestalde, aginpide handia izan zuten hasieratik, [[1375]]. urtetik, Anaiarteako alkateek. Zazpi ziren herrialde osoan, eta haien gain zegoen lege-hauste arruntaren aurkako zigorrak ezartzea. Anaiarteko alkateen epaiak errege-agindu baten bidez baizik ezin ziren aldatu. [[1611]]. urtean kargu hori kentzea erabaki zuten [[Gipuzkoako Batzar Nagusiak|Gipuzkoako Batzar Nagusiek]], [[alkate]] horien aginpidea gehiegizkoa zela eta agintekeriarako bide ematen zuela iritzita.