Giovanni Battista Rosso Fiorentino: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Rosso Fiorentino''', jatorrizko izena: '''Giovanni Battista di Jacopo''' ([[Florentzia]], [[1494]]ko [[martxoaren 8]]a - [[Paris]], [[1540]]ko [[azaroaren 14]]a), [[italiar]] margolari [[manierismo|manierista]] izan zen.
 
== Bizitza ==
Florentzian egin zituen pintura ikasketak. Bere gorabehera handiko izaera erakutsi zuen lehen koadroetan, ''Ama Birjina lau santuekin'', ''Jesus hila gurutzetik jaisten'', [[toskana]]r manierismoaren aitzindari bihurtuko zuena. [[Andrea del Sarto]]rekin ikasi zuen, eta harekin eta [[Pontormo]]rekin batera lan egin zuen Annunziatako freskoetan ([[1517]]). Haiek bezalaxe, Rosso ere [[Albrecht Dürer|Dureroren]] irudietan oinarritu zen. Rossoren ikuspegi manieristak dinamismo bereziko bortizkeria goresten du, eta gainaldeak era geometrikoan lantzen ditu. Kubismoaren abstrakzioara eta esmaltearen koloreetara hurbiltzen da zenbaitetan. Rossoren manierismoa ondoen agertzen duen lana ''Moises Jetroren alabak defendatzen'' (''Mosè difende le figlie di Jetro'', [[1523]]-[[1527]], [[Uffizi Galeria]], Florentzia) da, [[Erroma]]n izan zen garaian pintatu zuena. Michelangeloren eragina agerian du, bestalde.
 
[[Fitxategi:Rosso Fiorentino 005.jpg|thumb|leftezkerrera|''Moises Jetroren alabak defendatzen'', 1523-1527]]
Erroman eta [[Arezzo]]n lan egin ondoren (''Gurutzea aldapan gora''), [[1530]]ean Frantziara joan zen [[Frantzisko I.a Frantziakoa|Frantzisko I.ak]] hots eginda, eta [[Fontainebleauko jauregia|Fontainebleauko gazteluko]] dekorazio-lanen zuzendari izan zen. Sasoi hartan pintatu zuen ''Pietatea'' obra ([[1535]], [[Louvre museoa|Louvre]], Paris) da artistaren maisulanik aipagarrienetakoa. [[Fontainebleauko eskola]]ko aitzindaria izan zen. Garai horretakoa da, adibidez, ''Santa Ana'' gehiegizko espresionismo geometrikoa duena, karikaturaren hurbilekoa.
 
14. lerroa:
 
{{bizialdia|1494ko|1540ko|Rosso Fiorentino}}
 
[[Kategoria:Florentziarrak]]
[[Kategoria:XVI. mendeko Italiako margolariak]]