Giorgio Grassi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+biografia infotaula automatikoa +beste
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
[[Fitxategi:Berlin - Park Kolonnaden 2.jpg|thumb|260px|[[Potsdamer Platz]]eko bulego-eraikinak, [[Berlin]].]]
 
'''Giorgio Grassi''' ([[Milan]], [[Italia]], [[1935]]eko [[urriaren 27]]a) arkitektoa da. Ikasketak amaituta, ''Casabella-Continuitá ''aldizkarian hasi zen lanean, eta Milango eta Pescarako arkitektura-eskoletako irakasle izan zen gero. Sari asko irabazitakoa da: [[Valentzia]]ko Arkitekto Eskolaren Saria (1985) eta Heinrich Tessenow Medaille in Gold ([[Hanburgo]], 1992), besteak beste.
 
Haren etxeek ezaugarri jakin batzuk dituzte, [[Le Corbusier]] maisu handiaren eraginpeko ezaugarriak, dudarik gabe: konposizioen [[arrazionalismo]]a, ertz biziak, kuboaren erabilera, forma bakunak. Arrazionalismo hori nabaria da, adibidez, [[Chieti]]ko ikasle-egoitzan ([[Italia]], 1976), edota [[Sagunto]]ko erromatar antzokia berritzeko eta birgaitzeko lan eztabaidagarrietan. Antzokia herriaren goiko partean dago, muino baten gainean. Leku hura itxuraldatzeko, Grassik forma garbiko fatxada bat eraiki zuen hondakinen aurrean. Ingurua erabat aldatu bazuen ere, ez zuen hautsi antzokiaren lekunea, bere obra berritzailea aurreko eraikuntzarekin adosten baita, hala kolorearen eta formaren bidez nola kontzeptuaren bidez.
 
Lekuari egokitzeko eta hura aldatzeko modu hori erakutsi zuen berriro [[Iseo aintzira]]ko etxebizitza batean (Italia, 1962): etxe [[laukizuzen]]a da, aintziraren ertzean zehar luzatzen dena, forma garbiekin berriro ere. 1985ean, [[Xàtiva]]ko azoka berritzeko eta udal-museo bihurtzeko lanak egin zituen. Xàtivako azoka zaharberritzeko ere aurreko eraikuntzaren estetika errespetatu zuen, baina antzinako forma historikoak errepikatu gabe. Haren azkeneko lanen artean, aipagarriak dira, Italiako Pabiloia (Giardini di Castello, Venezia, 1988); Portako Voltako Liburutegia (Milanen, 1990) ; Valentziako Campus Berriko Liburutegia (1990-1998); eta Carme de Abaixo Eskola Publikoa (Santiago, 1992-1994), besteak beste.
15. lerroa:
 
{{Bizialdia|1935eko||Grassi, Giorgio}}
 
[[Kategoria:Milandarrak]]
[[Kategoria:Italiako arkitektoak]]