Gilbert du Motier de La Fayette: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
 
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Gilbert du Motier, La Fayetteko markesa''', «La Fayette» izengoitiz deitua Frantzian eta izen bakarrarekin, "'''Lafayette'''", ezagunagoa oro har ([[Saint-Georges-d'Aurac]], [[1757]]ko [[irailaren 6]]a - [[Paris]], [[1834]]ko [[maiatzaren 20]]a) militar eta politikari frantsesa izan zen. Frantsesez ez baina gainerako hizkuntza gehienetan '''Lafayette''' izena, hitz bakarrekoa, ematen zaio pertsonaiari. Euskaraz ere, Euskal Herritik pasa zeneko oroigarrian, '''Lafayette Markesa''' esaten zaio.
8 ⟶ 7 lerroa:
Lafayette lehen mailako pertsonaia politikoa eta militarra izan zen [[Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra]]n.
 
1776. urtean, Ameriketako kolonia ingelesen burujabetzaren aldeko ordezkaritza bat Parisen zen jada Frantziaren aldekotasuna bilatuz Ingalaterraren aurka. Lafayetteri negoziazio horietatik gertu egotea egokitu zitzaion, eta [[Silas Deane]] ordezkari amerikarra ezagutu zuen. 19 urte besterik ez zituen Lafayettek orduan, baina dagoeneko militar graduatua zen, ezkondua eta aita zen, eta aitaren partetik umezurtz zelarik, dagoeneko familiaren ondasun eta aberastasun handien kontrola zeukan. Agente amerikarrak dagoeneko frantses militarrak ari ziren erreklutatzen Ameriketarako, eta Lafayettek haiekin joan nahi zuela esan zion Deaneri. Deanek, kargu militar bat eskaini zion 1776ko abenduan<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=Unger, Harlow G.,|abizena=1931-|izenburua=Lafayette|argitaletxea=John Wiley & Sons|data=2002|url=https://www.worldcat.org/oclc/49775469|isbn=0471394327|pmc=49775469}}</ref>.
 
Lafayetteren interesa idealista zen, Amerikako independentisten kausan sinesten zuen, eta gainera ekintza armatua zuzenean ezagutzeko grina zuen. Ez zuen interes mertzenariorik, eta dirua irabazi beharrean, bere aberastasunetatik dirutza handiak inbertitu zituen bere abentura amerikarrean.
 
=== Lehen bidaia, Euskal Herritik ===
[[FileFitxategi:Lafayette eta independentzia Pasaian.jpg|thumb|leftezkerrera|400px|Lafayetteren oroigarria, Pasaian.]]
1777ko udaberrian, itsasontzi bat erosi zuen Lafayettek [[Bordele|Bordelen]]n, eta [[eskifaia]] militarrarekin hornitu zuen Ameriketara joateko. Hala ere, lehen geldialdia [[Euskal Herria|Euskal Herrian]]n egin zuen, [[Pasaia|Pasaian]]n. Untzia Pasaian utzira, Frantziara itzuli zen Lafayette bere bidaiaren egoera legala lotu asmoz, ez baitzegoen argi [[Frantziako Erresuma|Frantziako Erresumari]]ri interesatzen ote zitzaion une horretan Ingalaterraren kontrako ekimen militar batean sartzea. Frantziako agintariek ez zioten baimen hori eman, eta [[Espainia|Espainiako]]ko agintarien bidez untzia Pasaian geldiarazteko ahaleginak egin zioten. Lafayettek, amore ematen zuelako imintzio eginez, ihes egin zuen mozorrotuta Bordeletik, eta klandestinoki igaro zuen Frantzia eta Espainiaren arteko muga<ref name=":0">{{Cite aldizkari|abizena=Soraluce|izena=Pedro Manuel|egile-lotura=|izenburua=El Embarque de La Fayette en Pasajes|aldizkaria=Euskal-Erria|argitaratze-lekua=Donostia|liburukia=XLIV|alea=|data=|urtea=1901|orrialdea=|url=http://donostiando.blogspot.com.es/2017/04/el-embarque-de-la-fayette-en-pasajes.html|sartze-data=2018-05-02|issn=}}</ref>. Pasaian atseden labur bat hartu ondoren, apirilaren 26an itsasoratu zen Ameriketara Lafayette.
 
Pedro Manuel Soraluce historialariaren arabera, Pasaian bertan aldatu zion untziari izena Lafayettek. ''La Victorie'' jarri zion (garaipena), [[Juan Sebastian Elkano|Juan Sebastian Elkanoren]]ren ''[[Victoria (itsasontzia)|Nao Victoria]]'' untziaren omenez<ref name=":0" />.
 
Pasaiako [[Villaviciosa Jauregia|Villaviciosa Jauregian]]n plaka batek gogoratzen du Lafayette bertatik abiatu zela Ameriketara Estatu Batuen independentziaren alde borrokatzeko<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Villaviciosa Jauregia, XVI. mendeko etxe errenazentista - Oarsoaldea Turismo|hizkuntza=eu-es|url=http://www.oarsoaldeaturismoa.eus/eu/ezagutu-oarsoaldea/gure-herriak/pasaia/pasai-donibane/villaviciosa-jauregia.html|aldizkaria=www.oarsoaldeaturismoa.eus|sartze-data=2018-05-03}}</ref>.
 
=== Independentzia Gerrako lehen fasea ===
''La Victoire'' untzia 1777ko ekainean lurreratu zen [[Hego Carolina|Hego Carolinan]]n, eta handik gutxira [[Filadelfia|Filadelfiara]]ra zuzendu zen, non [[Kongresu Kontinentala|Kongresu Kontinentalak]]k jeneral izendatu zuen. [[Benjamin Franklin]] eta [[George Washington]] ezagutu zituen udan, eta Washingtonek berehala ekintza militarretarako ofizial laguntzailetzat hartu zuen.
 
Ondorengo hilabeteetan, zenbait gudutan parte hartu zuen Lafayettek: Brandywine, Gloucester, Quebec-eko inbasio saio bat (ez zen burutu, Lafayettek erabaki baitzuen tropa txikiegia zuela), Barren Hill, Monmouth...
 
1778an Frantziako ofizialki ezagutu zuen Ameriketako Estatu Batuen independentzia, eta Lafayettek planak egin zituen britainiarren kontrako gerra beste eskenategi batzuetara eroateko, baita Europara ere. Baina plan horiek ez zizkioten onartu, eta baimena eskaturik, Frantziara itzuli zen 1779an<ref name=":2">{{Erreferentzia|izena=Leepson, Marc,|abizena=1945-|izenburua=Lafayette : lessons in leadership from the idealist general|argitaletxea=Palgrave Macmillan|data=2011|url=https://www.worldcat.org/oclc/651011968|edizioa=1st ed|isbn=9780230105041|pmc=651011968}}</ref>.
 
=== Bigarren bidaia ===
Frantziara itzultzean zigortu egin zuten lehen bidaia baimenik gabe egiteagatik, baina zortzi eguneko atxiloaldi sinboliko bat baizik ez zen izan<ref name=":3">{{Erreferentzia|izena=Holbrook,|abizena=Sabra.|izenburua=Lafayette, man in the middle|argitaletxea=Atheneum|data=1977|url=https://www.worldcat.org/oclc/2818709|edizioa=1st ed|isbn=0689305850|pmc=2818709}}</ref>. Izatez, heroi famatu bat zen Lafayette garai hartan Frantzian<ref name=":2" />. 1780ko martxoan, beste untzi batean (''Hermione'') [[Rochefort (Charente-Maritime)|Rochefortetik]] abiaturik Ameriketara itzuli zen<ref name=":1" />.
 
1781ean, [[Virginia]] estatuan zehar zenbait kanpainatan ibili ondoren, amerikarrek britainiarren indar nagusia eta Cornwallis jenerala setiatu zituzten [[Yorktowneko gudua|Yorktown-en]], eta bertako batailan parte-hartze zuzena izan zuen Lafayettek, George Washington eta [[Alexander Hamilton|Alexander Hamiltonekin]]ekin batera. Cornwallis errenditu zenean, britainiarrek azken bataila garrantzitsua galdu zuten, eta AEBen independentzia ia ziurtatua geratu zen. Hala ere, Frantziaren babesa oraindik funtsezkoa izango zelakoan, bereziki itsasoan, Washingtonek eskatuta Frantziara itzuli zen Lafayette, egiteko diplomatikoekin batik bat<ref name=":1" />.
 
1782ko hasieran iritsi zen Frantziara, eta hurrengo urtean AEBen independentzia eta gerraren amaiera ziurtatu zituen [[Parisko Ituna (1783)|Parisko Itunaren]] negoziazioetan parte hartu zuen<ref name=":1" />.
 
== Frantziako Iraultza ==
1787an, krisi fiskalari aurre egiteko, Frantziako Erregeak [[Frantziako Estatu Orokorrak|Estatu Orokorrak]] deitu zituen. Hiru estatutan antolatuta zeuden: [[Elizgizon|elizgizonakelizgizon]]ak, [[Noblezia|nobleak]], eta gainerakoak; eta Lafayette, eskubide aristokratikoz, nobleen estatukoa zen. Organu honen bozketa modua estatuka zen eta, hortaz, elizgizon eta nobleak gailendu ohi ziren bi botorekin politika tradizionalenak aurrera ateratzeko.
 
Estatuak 1789an elkartu aurretik, “Hogeita hamar laguneko komitea” osatu zen, [[Paris|Parisko]]ko liberalen talde bat, eta haietako bat izan zen Lafayette<ref>{{Erreferentzia|izena=Doyle, William,|abizena=1942-|izenburua=The Oxford history of the French Revolution|argitaletxea=Oxford University Press|data=(1992 printing)|url=https://www.worldcat.org/oclc/20994562|isbn=0192852213|pmc=20994562}}</ref>. Komiteak boto pertsonala eskatu zuen, zeinak emaitza "herrikoiagoak" edo demokratikoagoak eman zitzakeen. Noble gehienek ez zuten bat egin ideiarekin, baina azkenean, nukleo honetatik bultzatutakoa gailendu zen eta Estatu Orokorrak bilakatu ziren [[Nazio Biltzarra (Frantziako Iraultza)|Frantziako Nazio Biltzarra]].
 
Nazio Biltzarraren lehen emaitzetako bat [[Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena]] izan zen, zeinaren lehen zirriborroetako bat Lafayettek idatzi zuen<ref>{{Erreferentzia|izena=Gerson, Noel B. (Noel Bertram),|abizena=1914-1988.|izenburua=Statue in search of a pedestal : a biography of the Marquis de Lafayette|argitaletxea=Dodd, Mead|data=1976|url=https://www.worldcat.org/oclc/2284076|isbn=0396073417|pmc=2284076}}</ref>. Era berean, gorputz armatu bat ere sortu zuten iraultzaileek, [[Goardia Nazionala]], eta haren komandante izendatu zuten Lafayette<ref>{{Erreferentzia|izena=Crowdy,|abizena=Terry.|izenburua=French revolutionary infantry, 1789-1802|argitaletxea=Osprey|data=2004|url=https://www.worldcat.org/oclc/803583683|isbn=9781780969763|pmc=803583683}}</ref>. Programa iraultzaile eta demokratikoekin bat egin arren, monarkiaren jarraipenaren auzian ez zen argi geratu Lafayetteren papera, eta 1791ko urrian utzi egin zuen Goardia Nazionala<ref name=":1" />.
 
1792an, errege-erreginak atxiloatzearekin batera, Lafayette ere atxilotzeko arriskuan egon zen, baina ihes egin zuen [[Austriar Herbehereak|Austriar Herbeheretara]] (gaurko [[Belgika|Belgikara]]ra)<ref name=":2" />. Austriar agintariek atxilotu egin zuten, eta era bateko edo besteko espetxealdian igaro zituen zenbait urte 1797an AEBen eraginez askatu zuten arte<ref name=":3" />.
 
== Bonapartismoa eta ondorengo urteak ==
[[Napoleon Bonaparte|Napoleon Bonapartek]]k eta Lafayettek harreman deseroso bat izan zuten. Napoleonek Lafayetteren izena bere alde erabili nahi izan zuen, Frantzian zein atzerrian: senatuan posizioa eskainiz, [[Ohorezko Legioa|Ohorezko Legiorako]] izendatuz, edo AEBetara enbaxadore izendatuz. Baina Lafayettek uko egin zien eskaintza horiei, ez baitzuen gogoko Napoleonen absolutismoaz<ref name=":1" />. [[Bonapartismo|Bonapartismoak]]ak iraun zuen bitartean, [[Château de la Grange-Bléneau|La Grange]] etxaldean bizi izan zen, Paristik gertu ([[Courpalay|Courpalayn]]n), protagonismo publiko gutxirekin.
 
[[Borboien berrezarkuntza (Frantzia)|Borboien berrezarkuntzaren]] garaian, zenbait ekimen askatzaile edo anti-absolutistatan parte hartu zuen, baina ez lehen mailako protagonismoz.
 
1824. eta 1825. urteetan Estatu Batuetara bidaia egin zuen, herrialdearen independentziaren 50. urteurrena ospatzeko. Heroi mitiko baten gisara hartu zuten, eta jendetza izugarriak pilatu izan ziren bisitatu zuen hiri bakoitzean.
 
== Erreferentziak ==
54 ⟶ 53 lerroa:
 
{{bizialdia|1757ko|1834ko|La Fayette, Gilbert du Motier de}}
 
[[Kategoria:Frantziako Iraultzako biografiak]]
[[Kategoria:Frantziako militarrak]]