Félix Grande: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+biografia infotaula automatikoa
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Félix Grande Lara''' ([[Mérida]], [[Badajoz]], [[Espainia]], {{data|1937|2|4}} -[[Madril]], {{data|2014|1|30}}) espainiar poeta eta kritikaria izan zen. 1960ko hamarraldiko espainiar [[lirika]]ren berritzaileetako bat. Espainiako poesia sari handienak jaso ditu: [[Adonáis Olerki Saria]] (1964), Casa de las Américas (1968) eta [[Espainiako Poesia Sari Nazionala]] (1978).
 
== Bizitza ==
 
''Cuadernos hispanoamericanos'' aldizkariko zuzendaria izan zen 1977 arte. 1960ko hamarraldian gai sozialek kezkatuta idazten hasi baina laster poesia estetiko batera bildu ziren poeten belaunaldikoa da: [[José Manuel Caballero Bonald]], [[Ángel Crespo]], [[Jaime Gil de Biedma]] eta [[Claudio Rodríguez]], besteak beste.
 
Argitaratu zuen lehenengo liburuak, ''Las piedras'' (1963, ''Harriak''), [[Adonáis Olerki Saria]] irabazi zuen 1964an. Granderen obra soziala [[Antonio Machado]]renaren antzekoa zen estiloz, baina ukitu surrealistak zituen, eta gai abstraktuetara jo zuen berehala, eta [[erotismo]]ra: ''Música amenazada'' (1966, ''Musika mehatxatua''), ''Blanco Spirituals ''(1967). 1971n bere lan guztiak argitaratu zituen ''Biografía'' liburuan. 1978an, [[Espainiako Poesia Sari Nazionala]] irabazi zuen ''Horacio Martí'' obrarengatik. Gero, berriro ere, bere obra osoaren bilduma argitaratu zuen ''Poesia completa: 1958-1984'', eta 1989an, goitik behera berrikusi zuen ostera dena. 1991n ''Fábula'' (''Alegia'') argitaratu zuen, han-hemen argitaratutako kontakizunen bilduma bat.
 
Kritikari gisa egindako lanen artean, aipagarriak dira ''Apuntes de poesía española de posguerra'' (1970, ''Espainiako gerraondoko poesiaren apunteak'') eta ''Federico García Lorca y el flamenco'' (1929, ''Federico García Lorca eta flamenkoa''). Flamenkozale, aditu eta kritikari gisa, ''Agenda flamenca ''(1987, ''Agenda flamenkoa'') eta ''Memoria del flamenco'' (1995, ''Flamenkoaren memoria'') idatzi ditu. Narratzaile gisa aipagarriak dira ''Doscientos'' (1968), ''Parábolas'' (1975), ''Lugar siniestro este mundo, caballeros'' (1980), ''Decepción'' (1994), ''El marido de Alicia'' (1995), ''Sobre el amor y la separación'' (1996) eta ''La balada del abuelo palancas'' (2003). 2004. urtean Letren Sari Nazionala irabazi zuen.
13. lerroa:
== Obra ==
=== Poesia ===
* ''Las piedras'', 1964 ([[Adonáis Olerki Saria 1963).
* ''Música amenazada'', 1966 (Gipuzkoa saria 1965).
* ''Blanco Spirituals'', 1967 (Casa de las Américas saria 1967).
* ''Biografía (1964-1971)'', 1971.
* ''Biografía (1958-2010)'', 2010.
* ''Taranto'', 1971.
* ''Años'', 1975.
* ''Las rubáiyatas de Horacio Martín'', 1978 ([[Espainiako Poesia Sari Nazionala]]).
* ''La cabellera de la Shoá'', 2010.
46. lerroa:
 
{{Bizialdia|1937ko|2014ko|Grande, Felix}}
 
[[Kategoria:Badajoz probintziako jendea]]
[[Kategoria:Gaztelaniazko idazleak]]