Frasier: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
6. lerroa:
== Argumentua ==
{{argumentua}}
Frasier Crane psikiatra, [[Boston]] utzita, bere jatorrizko hirira, [[Seattle]]ra, itzultzen da dibortziatutakoan (''[[Cheers]]'' telesailean kontatzen dena). Ezkongabe bizimodua okertzen hasi zaio aita, Martin Crane, etxean hartu behar izan duenean, nahiz eta bien arteko hartu-emana hotza eta zaila den Frasierren ama hil zenez geroztik. Izan ere, Martin, [[polizia]] ohia, ezin da bere kasa bizi tiro batek eragindako zauria dela eta. Hortaz, Daphne Moon erizain ingeles xelebrea eta Eddie, Martinen txakurtxoa, ere etxean hartu behar ditu Frasierrek.
 
Frasierren etxean ohiko bisitaria da Niles Crane, Frasierren anaia. Anaia bezala, hitz handiko psikiatra esnoba da. Pantailan inoiz agertzen ez den Maris aberats okitu eta apetatsuarekin ezkonduta dagoen arren, Niles Daphnerekin maitemintzen da hasiera-hasieratik, baina ez da ausartzen maitasun hori aitortzen zazpigarren saiora arte.
 
Frasierrek saio bat dauka [[irrati (hedabidea)|irratian]] eta bertan entzuleen arazo psikiatrikoak entzun eta konpontzen ditu. Roz Doyle du produktore saioan, amorante ugariko emakumea, Fraserren oso bestelakoa gustu eta jarreretan. Hala eta guztiz ere, oso gertu izatera iristen dira denboraren poderioz. Irratian beste lankide batzuk ere baditu Frasierrek, tarteka agertzen diren Bob "Bulldog" Brisco (Dan Butler) kirol esataria edo Gil Chesterton (Edward Hibbert) [[sukaldaritza]] kritikaria, esate baterako.