Flogistoaren teoria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Teoria berriak: Barne lotura zuzenketa: Frantziako Zientzien Akademia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Georg Ernst Stahl.png|thumb|[[Georg Stahl]]]]
'''Flogistoaren teoria''' [[errekuntza]] fenomenoa azaltzeko zaharkituta geratu zuen [[teoria zientifiko]] bat izan zen.
 
== Historia ==
[[Georg Stahl]]ek (1659-1734) errekuntza fenomenoa azaltzeko teoria argitaratu zuen ''[[Physica Subterranea]]'' izenburupean. Bertan azaltzen zenez, flogistoa izeneko zerbaiti esker erretzen omen ziren substantziak<ref name=aa>Nagore Irazustabarrena, [http://www.argia.com/argia-astekaria/2201/eta-flogistoa-piztu-zen «Eta flogistoa piztu zen»], ''Argia'', 2009-10-11, CC-BY-SA lizentzia</ref>.
 
Stahlek garatu eta zabaldu arren, teoria hori [[J. J. Becher]]ek abiatu zuen urte batzuk lehenago, 1669an. Becherren arabera, mineralak hiru lur motez osatuta zeuden eta mota bakoitzak propietate bat zeukan. ''[[Terra pinguis]]'' izena ipini zion erretzeko propietatea zuen mineralari, [[alkimia]]n “[[sufre]]” esaten zitzaion horri. Becherrek berak “sufre flogistoa” ere esan izan zion –grekeraz “sukoi” esan nahi duen phlogistos hitzetik eratorria–, eta gerora, teoriaren defendatzaile sutsuena zen Stahlen eraginez, flogisto izena gailendu zen<ref name=aa></ref>.
 
== Teoriaren azalpena ==
Stahlen aburuz, [[metal]]ek eta, oro har, [[substantzia (argipena)|substantzia]] erregai guztiek flogisto izeneko substantzia zuten, errekuntzaren eraginez sugarretan askatzen zena; flogistoaren mugimenduak beroa eta sua sorrarazten zituen. Metalen kaltzinazioa modu berean azaldu zuen: flogistoa askatzearen ondorioz sortzen zen [[kare]]a<ref name=aa></ref>.
 
== Kritikak ==
[[Fitxategi:AduC 147 Lavoisier (A.L., 1743-1794).JPG|200px|thumb|Lavoisier]]
Lehenik [[Molonosov]]ek, eta [[Antoine Lavoisier|Lavoisierek]] aurrerago, flogistoaren teoriaren akatsak azaleratu zituzten. Besteak beste, metalak kaltzinatzean geratzen zen karea hasierako [[metal]]a bera baino astunagoa zen. Beraz, flogistoak [[masa]] negatiboa eduki behar zuen. Hala ere, Stahlen teoria askoz soilagoa eta ulerterrazagoa zen eta horrek garaiko zientzialari asko erakarri zituen. [[Joseph Priestley]]k, esaterako, gasak aztertu eta “aire flogistikatua” eta “aire ez-flogistikatua” bereizi zituen<ref name=aa></ref>.
 
== Teoria berriak ==
[[Lavoisier-Molonosoven legea]] –masaren kontserbazioaren legea– nagusitu zen, ordea. Horrenbestez, [[1787]]an [[Frantziako Zientzien Akademia]]k gasen eta, oro har, substantzia guztien nomenklatura zehaztea erabaki zuenean, flogistoak ez zuen tokirik izan zerrendan<ref name=aa></ref>.
 
Egun “aire flogistikatua” [[nitrogeno]] eta [[karbono dioxido]] nahasketa baino ez da, eta “aire ez-flogistikatua” berriz, oxigenoa, Lavoisierrek asmatutako izena. Lavoisierrek frogatu zuen, halaber, errekuntza oxigenoaren eta beste substantzia baten arteko erreakzioa dela<ref name=aa></ref>.
 
Hala, flogistoak toki gehiago du bitxikerien historian zientziaren historian baino. Baina Stahli ez zaio sekula egindako ekarpena onartu: flogistoaren teoria egiaztatzeko nahiz ezeztatzeko ondorengoek egindako ikerketak funtsezkoak izan ziren gasak aztertzen hasteko eta [[kimika]] modernoaren bidea abiatzeko<ref name=aa></ref>.
 
== Ikus gainera ==
* [[Alkimia]]
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}