Flaco Jiménez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Leonardo "Flaco" Jiménez''' ([[San Antonio (Texas)|San Antonio]], [[Texas]], [[1939]]ko [[martxoaren 11]]) [[estatubatuar]] kantari, musikagile eta soinu-jotzailea da. Estatu Batuen hegoaldeko [[espainia]]r tradizioa, [[Erdialdeko Europa]]koa eta anglosaxoia nahasten dituen ''[[tex-mex]]'' musikaren interprete ezaguna da. [[1986]]an, mexikar-amerikar abesti onenaren [[Grammy Sariak|Grammya]] irabazi zuen.
 
== Bizitza ==
[[Fitxategi:Flaco Jimenez y Max Baca sing a Buck Owens song @ Flamingo Cantina, Austin Tx (11618235323).jpg|thumb|Flaco Jiménez eta Max Baca, 2013]]
Bere aitona Patricio Jiménezek asmatutako estiloari jarraitzen dio Flacoren musikak. Erdialdeko Europako [[polka]] Texaseko gustura egokitzen saiatu zen Patricio Jiménez. Hasieran Texas Chicano esan zitzaion estilo horri. Flacok urrutirago eraman zuen ''tex-mex'' estiloa, eta edozein musika-modurekin nahastu zuen. [[Peter Rowan]]ekin disko pare bat grabatu zituen, eta [[1976]]an [[Ry Cooder]]rek bere taldean sartu zuen. ''Chicken skin music'' eta ''Cooder Show Time'' egin zituzten elkarrekin zuzenean, eta bien elkarlanak urte asko iraun zuen.
 
Hamarkada horretan dozena bat disko grabatu zituen, nahiko tradizionalak, errepertorioaren oinarria ''[[rantxera|ranchera]]''k zirela. ''Viva Según'' izan zen interesgarrienetakoa. 1986an etorri zitzaion ospea, urteko lan mexikar-amerikar onenaren Grammya jaso zuen ''Ay te dejo en San Antonio'' diskoarekin. Horren ondoren oso disko onak egin zituen; esate baterako, ''Flaco´s Amigos'', Ry Cooderren eta Peter Rowanen parte-hartzearekin. [[1990]]ean [[Suitza]]ko [[Montreux]]eko Jazz Jaialdian izan zen, eta [[1992]]an WOMADen (World of Music, Arts and Dance).
 
1990ean agertu zen, bestalde, ''[[Texas Tornados]]'' taldearekin egin zuen izen bereko lehen diskoa. Bertan entzule anglosaxoiei zuzenduriko ''tex-mex'' musika egin zuen, ingelesezko testuak erabiliz, rock-and-roll eta countryaren ukituekin. Disko horrekin beste Grammy bat irabazi zuen. 1992an ''Partners'' kaleratu zuen, [[Stephen Stills]], [[Dwight Yoakam]], [[Ry Cooder]], [[Los Lobos]], [[Emmylou Harris]], [[John Hiatt]] eta [[Linda Ronstadt]]en parte-hartzearekin. [[The Rolling Stones|Rolling Stonesekin]], La Guardiarekin, [[Oskorri]]rekin eta Vargas Blues Bandekin ere aritu da elkarlanean.
54. lerroa:
 
{{bizialdia|1939ko||Jimenez, Flaco}}
 
[[Kategoria:Sanantonioarrak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako kantautoreak]]