Euskal Herria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Acartonado wikilariaren aldaketak ezabatuz, Iñaki LL wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Argitzeko|euskal herritarron herrialdeari|Euskal Herria (argipena)}}
{{Herrialde infotaula
| ohiko_izen_luze = Euskal Herria
44. lerroa:
'''Euskal Herria''' [[Europa]]ko herrialde bat da. Historikoki [[euskaldun]]en eta [[euskara]]ren lurraldea da, [[Pirinioak|Pirinio]] mendien mendebaldean kokatua, [[Frantzia]] eta [[Espainia]]ren arteko muga egiten duen mendilerroaren inguruan, eta [[Bizkaiko golkoa|Bizkaiko golkorantz]] zabaltzen dena. Zazpi herrialde edo probintzia historiko ditu: [[Araba]], [[Bizkaia]], [[Gipuzkoa]], [[Lapurdi]], [[Nafarroa Beherea]], [[Nafarroa Garaia]] eta [[Zuberoa]]. Hala ere, ez dago haien arteko antolamendu politiko-administratibo egituraturik. Guztira, Euskal Herriak 20.950,3 [[kilometro koadro|km²]] ditu, eta 3.127.994 biztanle zituen [[2016]]an<ref>{{Erreferentzia|abizena=udalbiltza.eus|izenburua=Udalbiltza|url=http://www.udalbiltza.eus/Euskal_Herriari_begira/Mapa|aldizkaria=www.udalbiltza.eus|sartze-data=2018-02-16}}</ref>.
 
[[Iruñea]] hiriburutzat jo ohi da, arrazoi historikoak direla kausa, nahiz eta izendapen ofizialik ez den. Halaxe iritzi zion [[XVIII. mendea]]ren hasieran [[Joanes Etxeberri|Joanes Etxeberri Sarakoak]]: «Iruiñea eskualdunen hiri buruzagia».<ref>[http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/E/EtxebSaraHatsapenak004.htm Joanes Etxeberri, «Etxeberri Sarakoa»: ''Eskuararen hatsapenak'' (c. 1718)]</ref> Hiririk handiena [[Bilbo]] da, eta [[Gasteiz]] ''de facto'' [[Euskal Autonomia Erkidego]]aren hiriburua da<ref group="oh">Ezein legetan ez da zehaztu, oraingoz, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua zein den.</ref>. Gainera, beste hiru udalerrik dute 100.000 biztanle baino gehiago. 1980tik aurrera, Euskal Herria hiru eremu politikotan banatu da: [[Euskal Autonomia Erkidegoa]] eta [[Nafarroako Foru Komunitatea]] Espainian, eta [[Ipar Euskal Herria|Frantziako euskal lurraldea]] [[Pirinio Atlantikoak|Pirinio Atlantikoetan]], 2017tik [[Euskal Hirigune Elkargoa]] bilakatua. Euskal Herriko biztanleei '''euskal herritar''' edo —egun gutxiago erabiltzen den izena— '''euskotar''' deritze; lurraldeari izena eman dion hizkuntza ezagutu edo hitz egiten dutenei, berriz, [[euskaldun]].
 
Euskal herriaren lehen aipamena XVI. mendekoa da, [[Joan Perez Lazarraga|Juan Perez Lazarraga]] egile arabarrak eta [[Joanes Leizarraga]] nafarrak idatzita. Euskaldunak egungoan baino lurralde zabalagoan bizi izan dira iraganean, eta egungo lurralde identifikazioa XVII. mendean hasi zen eratzen ([[Axular]] idazleak euskaldunen egungo hedadura politiko-administratiboa aipatzen du [[Gero (Axular)|Geroren]] [[Hitzaurre|aitzin-solasean]]). [[Gizaki]] modernoa orain dela 35.000 urte iritsi zen gaur egungo Euskal Herrira, eta [[Euskal Herriko historiaurrea|historiaurrean]] [[labar-arte]]a zein hainbat [[monumentu megalitiko]] utzi zituzten. VII. mendetik aurrera, [[Baskoi|Erdi Aroko baskoiak]] agertzen hasi ziren, eta[[Baskoniako Dukerria|Baskoniako Dukerriaren]]ren inguruan kokatu ziren.
 
824an, [[Iruñeko Erresuma]] hasi zen eratzen Orreagako Guduen lorratzean ([[Orreagako gudua (778)|778]] eta [[Orreagako gudua (824)|824]]), [[Antso III.a Garzeitz Nagusia|Antso III.a Handiaren]] erresumatik XII. mendera Nafarroako Erresuma bihurtzekoa. [[Errando II.a Aragoikoa]] gaztelar leinuko erregeak, baina, garai bateko [[Nafarroako konkista|Nafarroaren erdigunea inbaditu]] zuen [[1512|1512an]]an, eta [[Gaztelako koroa|Gaztelako Koroari]] atxiki. Pirinioez iparraldera, [[Nafarroa Beherea|Nafarroa independenteak]] mende batez iraun zuen. [[Frantziako Iraultza|Frantziako Iraultzaz]]z eta [[Karlistaldi]]en garaian, [[Frantzia]] eta [[Espainia|Espainiako]]ko [[Nazio-estatu|nazio estatuen]] [[Antzinako Erregimenaren krisia|zentralizazioa gailendu zen]]. [[XIX. mende|XIX. mendean,]] baina, [[Industrializazioa Euskal Herrian|industrializazioaren epelean]], [[eusko abertzaletasun]]a sortu zen. XX. mendera arte, hala ere, gerra gogorrek astindu zuten Euskal Herria, [[Francoren diktadura]] zapaltzailea ere tartean. [[Euskal Herriko gatazka|Euskal gatazka]] piztu zen testuinguru horretan.
 
== Izena ==
54. lerroa:
 
=== Euskal Herria ===
[[FileFitxategi:Lazarraga Eusquel erriau.jpg|thumb|[[Lazarragaren eskuizkribua|Lazarragaren eskuizkribueskuizkribuko]]ko 18. orriko hitzak: ''eusquel erriau'' (Euskal Herri hau).]]
''Euskal Herria'' izenak, hitzez hitz, «euskararen lurraldea» esan nahi du; hau da, euskaraz egiten den lur eremua, hori baitzuen hasierako esanahia. Alabaina, azken mendeotan, zazpi herrialdeak izendatzeko erabili da. Gaur egungo euskaran, bada, esanahi horixe du, [[Euskaltzaindia]]k 2004ko uztailean euskara baturako emandako 139. arauan zehaztu zuenez.<ref>Euskaltzaindia: [http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/ProNor0139.pdf ''139. araua: ''Euskal Herria'' izena''], 2004-07-23.</ref><ref group="oh">«Gorago adierazi guztiaren argitan, Euskaltzaindiak, zazpi probintzia edo herrialdeen osotasuna adierazteko, ''Euskal Herria'' izenaren egokitasuna, zuzentasuna eta zehaztasuna berresten du, eta izen hori ez dela izate politiko administratibo konkretu baten baliokide. Aldi berean, gogorarazi nahi du mendez mendeko tradizio luzeari begirunea zor zaiola, eta inork eta ezerk ez du tradizio hori hausteko edo bere gogara aldatzeko eskubiderik. [...] Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa (Beherea eta Garaia) eta Zuberoa batera izendatzeko erabil bedi ''Euskal Herria'' izena.''»</ref>
 
Historian zehar asko izan dira izen hori erabili dutenak. Aipamen idatzirik zaharrenak [[XVI. mendea|XVI.]] eta [[XVII. mendea|XVII. mendeetakoak]] dira. [[Joanes Leizarraga]] lapurtarraren ''[[Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria|Testamentu Berrian]]'' ([[1571]]n argitaratua, [[Arroxela]]n) hiru aldiz ageri da;<ref>Klasikoen Gordailua, 2005, [http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/L/LeizarragaTesta.htm ''Iesus Krist Gure Iaunaren Testamentu Berria'']. [Edizioa, grafia eguneratuta, online].</ref><ref group="oh">«ezen moien hunez Iainkoaren hitz purak ukanen luela sartze eta abanzamendu '''Heuskal-herrian'''»<br /><br />«batbederak daki '''Heuskal Herrian''' kuasi etxe batetik berzera ere minzatzeko maneran zer diferentia eta dibersitatea den»<br /><br />«batez minzatzera erraiten da '''Heuskalerri''' guzian, gizonari, emazteari, haurrari: eta anhitzez minzatzera, Kuberoan eta aldirietan gizoner, emazter, haurer, eta berzetan, guk heuskarazko translatione hunetan usatu ukan dugun bezala gizonei, emaztei, haurrei, etc.»</ref> [[Joan Perez Lazarraga]] arabarraren [[Lazarragaren eskuizkribua|eskuizkribuan]] (1567tik 1602ra bitartean idatzia) ere, hiru aldiz ageri da;<ref>Klasikoen Gordailua, 2004, [http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/L/Lazarraga.htm ''Eskuizkribua. Joan Perez de Lazarraga'']. [Edizioa, grafia eguneratuta, online.]</ref><ref group="oh"><poem>«beti zagie laudatu
66. lerroa:
zeñetan ditut ezautu
'''Euskel Erriau''' oi nola eben
errege batek pobladu.»</poem></ref> [[Esteve Materra]] frantziar euskaldunduaren ''[[Doctrina Christiana]]'' liburuxkan ([[1617]]an argitaratua, [[Bordele]]n) bost aldiz ageri da;<ref>Materra, Esteve, 2015 [1617], ''Doctrina Christiana'' [PDF], in B. Ariztimuño et al. (arg.), Materra: edizioa eta
azterketa (1.0), Vitoria-Gasteiz: UPV/EHU. Interneten eskuragarri: [https://drive.google.com/file/d/0B6N_ofewgYnaWldBcWlVYmxJNUE/view?pli=1]</ref><ref group="oh">«Miretsico duçue, aguian, nic, '''Euscal-Herrico''' ez-naicelaric, euscaraz esquiribatceco ausartciaren hartcea. [...] iduritcen çait hoben nuqueiela, eta are eçagutça gutitaco eta esquer-gabe içanen nincela, baldin '''Euscal-Herrian''' ikhassia '''Euscal-Herrico''' probetchutan emplegatu ez-panu. [...] ba-daquit '''Euscal-Herrian''' anhitz moldez minçatcen direla, eta nori bere herrico euscara çaicala hoberenic eta ederrenic. [...] Ordea ea Saraco euscara denz '''Euscal-Herrico''' hoberena eta garbiena, ez-naiz ni hartara sartcen, bat-bederac emanen du bere iduriric.»</ref> [[Axular]] nafarrak, ''[[Gero (Axular)|Gero]]'' maisulanean ([[1643]]n argitaratua, [[Bordele]]n), liburuaren aitzin solasean erabili zuen, eta Euskal Herriko zazpi lurraldeak ere aipatu zituen.<ref>Klasikoen Gordailua, 2005, [http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/A/AxularGero004.htm ''Gero'']. [Edizioa, grafia eguneratuta, online.]</ref><ref group="oh">«Zeren anhitz moldez eta diferentki minzatzen baitira '''Euskal Herrian'''. Nafarroa garaian, Nafarroa beherean, Zuberoan, Laphurdin, Bizkaian, Gipuzkoan, Alaba-herrian, eta bertze anhitz lekhutan.»</ref>
 
81. lerroa:
Gaur egun, Euskal Herria zatitua dagoen administrazio eremuak izendatzeko bestelako izenak ere erabiltzen dira. [[Ipar Euskal Herria]] deritzona frantsesezko ''[[Euskal Herria (Frantziako herrialdea)|Pays Basque]]'' ere bada. [[2017]]ko [[urtarrilaren 1]]etik aurrera [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herriko]] udalerriek, [[Eskiula]]<nowiki/>k eta [[Jeztaze]]<nowiki/>k ez beste, [[Euskal Hirigune Elkargoa]] erakundearen barnean egituraketa administratibo bateratua dute.
 
[[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herriko]] bi [[autonomia erkidego]]etako bati, [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]ri, askotan deitzen zaio ere ''Euskadi'' zein ''Euskal Herria'', nahiz eta hiru herrialde baino ez izan. Hala, [[1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua|Gernikako Estatutuaren]] arabera, «Euskadi zein Euskal Herria» da autonomia erkidego horren izena, [[Espainiako Estatua]]ren barruan eratua.<ref>{{Erreferentzia | hizkuntza=eu | url=www.ivap.euskadi.eus/contenidos/informacion/legedia_euskaraz/eu_3818/adjuntos/Konstituzio-zuzenbidea/Euskal_Herriko_Autonomia_Estatutua.pdf | izenburua=Autonomia Estatutuaren testua | argitaletxea=[[IVAP]]}}</ref><ref group="oh">«1. artikulua:<br />»Euskal herriak, bere naziotasunaren adierazgarri eta autogobernua iristeko, Autonomia Erkidego gisa eratzen du bere burua Espainiako Estatuaren barruan, Euskadi zein Euskal Herria izenez, Konstituzioarekin eta oinarrizko erakunde-arau duen Estatutu honekin bat.»</ref> Estatutu horrek berak dioenez, Nafarroa Garaiak ere badu «Euskal Herriko Autonomia Erkidegoa osatzeko eskubidea»,<ref group="oh">«2. artikulua:<br />»[...] Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoek [...] osatuko dute Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren lurraldea; baita Nafarroakoak ere, baldin eta Konstituzioaren Aldibaterako Laugarren Xedapenean finkatutako jardunbideari jarraituz partaide izatea erabakitzen badu.»</ref> baina [[Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia|EAEko Auzitegi Nagusiak]] ebatzi duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko eskola curriculumean ''Euskal Herria'' izena erabiltzean ezin da [[Nafarroa Garaia|Nafarroako Foru Erkidegoa]] barne hartu.<ref>{{Erreferentzia | url=http://www.diariodenavarra.es/20100204/navarra/el-termino-euskal-herria-decreto-educativo-ibarretxe-vulnera-realidad-navarra.html | izenburua=El término "Euskal Herria" en el decreto educativo de Ibarretxe "vulnera" la realidad de Navarra | egunkaria=Diario de Navarra | data=2010-02-04}}</ref>
 
== Historia ==
120. lerroa:
Euskal Herriko muturreko puntu geografikoei dagokionez, [[Samatze]] da iparraldeenen dagoen udalerria, [[Cortes]] hegoaldeenen, [[Lanestosa]] mendebaldeenen eta [[Eskiula]] ekialdeenen. [[Beriain (mendia)|Beriain]] mendiaren ingurunean dago [[Euskal Herriko zentro geografikoa]]<ref>{{Erreferentzia|izena=Javi|abizena=Urrutia|izenburua=Euskal Herriko Erdigunea (1.236 m)|hizkuntza=eu|url=https://www.mendikat.net/eu/com/mount/2477|aldizkaria=https://www.mendikat.net|sartze-data=2018-11-27}}</ref>. Tokirik garaiena [[Hiru Erregeen Mahaia]]ren tontorra da, itsas mailatik 2.438 metrora.
 
Espainiako [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|ErrioxaErrioxarekin]]rekin egiten du muga hegoaldean eta [[Aragoi]]rekin hegoaldean zein ekialdean; [[Gaztela eta Leon]]ekin hegoaldean eta mendebaldean, [[Kantabria]]rekin egiten duen bezala. Iparraldean Frantziako [[Landak]] departamenduarekin egiten du muga; [[Pirinio Atlantikoak|Pirinio Atlantikoetako]] [[Bearno]]rekin ekitaldian.
 
=== Geologia ===
{{sakontzeko|Euskal Herriko geologia}}
[[Fitxategi:Euskal Herriko geologia.jpg|thumb|Euskal Herriko mapa geologikoa.]]
[[Euskal Herriko geologia]] markatuta dago [[orogenia alpetar]]rarengatik. Estrukturalki, [[Pirinio]]en eta bere mendebaldeko hedapenaren parte da<ref>{{erreferentzia|izenburua=Estudio estructural del sector central del Arco Vasco (Cuenca Vasco-Vantábrica)|abizena1=Cuevas|izena1=J.|abizena2=Aranguren|izena2=A.|abizena3=Badillo|izena3=J. M.|abizena4=Tubia|izena4=J. M.|url=https://www.researchgate.net/profile/Jose_Tubia/publication/281313568_Estudio_estructural_del_sector_central_del_Arco_Vasco/links/581206e508aeda05f0a56c75/Estudio-estructural-del-sector-central-del-Arco-Vasco.pdf|aldizkaria=Boletín Geológico y Minero|zenbakia=110|alea=1|urtea=1990|orrialdeak=3-18}}</ref>. Arrokarik zaharrenak Pirinioetan dauden [[arroka plutoniko]]ak dira<ref>{{Erreferentzia|izena=Petri,|abizena=Benoî|izenburua=A crustal view on the pyrenean rift system: the Arzacq-Mauléon basins (W Pyrenees)|hizkuntza=en|abizena2=t|abizena3=Rodolphe|abizena4=Gianreto|abizena5=Emmanuel|abizena6=Mü|abizena7=Othmar|izena3=Lescoutre,|izena4=Manatschal,|izena5=Masini,|izena7=ntener,|data=2018-4|url=http://adsabs.harvard.edu/abs/2018EGUGA..2010068P|zenbakia=20|sartze-data=2018-11-28}}</ref>. [[Aiako Harriak]] [[Karbonifero]] eta [[Siluriar]] garaiko [[arroka metamorfiko]]z osatuta dago. Bere gainean dagoen gehiena, Euskal Herriko mendigune gehienak markatzen dituena, [[Jurasiko]] eta [[Kretazeo]]ko [[kareharri]]ak dira, sakonera eskaseko itsaso tropikal batean sortutako [[koral]] arrezifeek osatuak. Denborarekin, [[Iberiar plaka]] eta [[Eurasiar plaka]]k talka egin zuten, Pirinioak altxatuz eta [[Euskal Arkua]] izena duen eremua goratuz<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Relative motions of Africa, Iberia and Europe during Alpine orogeny|orrialdeak=117–129|hizkuntza=en|data=2002-11-22|url=https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S0040195102004420|aldizkaria=Tectonophysics|alea=1-2|zenbakia=359|issn=0040-1951|doi=10.1016/S0040-1951(02)00442-0|sartze-data=2018-11-28}}</ref>. Euskal Arkuaren muinean dauden arroketan, [[Bizkaiko sinklinorioa]]n kokatuak, [[Paleogeno]]ko arrokak daude, baita [[Deba eta Zumaia arteko marearteko zabalgunea]]n eta [[Urbasa]] inguruetan<ref>{{Erreferentzia|izena=Estibaliz|abizena=Apellaniz|izenburua=Analysis of uppermost Cretaceous-lowermost Tertiary hemipelagic successions in the Basque Country (western Pyrenees); evidence for a sudden extinction of more than half planktic foraminifer species at the K/T boundary|hizkuntza=en|abizena2=Baceta|abizena3=Bernaola-Bilbao|abizena4=Nunez-Betelu|abizena5=Orue-Etxebarria|abizena6=Payros|abizena7=Pujalte|abizena8=Robin|abizena9=Rocchia|izena2=Juan Ignacio|izena3=Gilen|izena4=Koldo|izena5=Xabier|izena6=Aitor|izena7=Victoriano|izena8=Eric|izena9=Robert|data=1997-11-01|url=https://pubs.geoscienceworld.org/sgf/bsgf/article-abstract/168/6/783/122942|aldizkaria=Bulletin de la Société Géologique de France|alea=6|zenbakia=168|issn=0037-9409|sartze-data=2018-11-28}}</ref>.
 
Pirinioak altxatu ostean, [[higadura]]k gaur egun ezagutzen ditugun bailarak sortu zituen, bereziki Kantauriko isurialdean. Hegoalderantz, [[Ebro]] ibaiaren inguruan, laku handiak izan ziren, Nafarroako [[Erribera]]n aurki daitezkeen egiturak osatuz<ref>{{Erreferentzia|izena=J. P. P.|abizena=Hirst|izenburua=Thrust Tectonic Controls on Miocene Alluvial Distribution Patterns, Southern Pyrenees|argitaletxea=Blackwell Publishing Ltd.|orrialdeak=247–258|hizkuntza=en|abizena2=Nichols|izena2=G. J.|url=https://onlinelibrary.wiley.com/doi/abs/10.1002/9781444303810.ch13|aldizkaria=Foreland Basins|isbn=9781444303810|doi=10.1002/9781444303810.ch13|sartze-data=2018-11-28}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Amphibians and reptiles from the Early Miocene of the Bardenas Reales of Navarre (Ebro Basin, Iberian Peninsula)|orrialdeak=347–365|hizkuntza=en|data=2002-05-01|url=https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S0016699502000311|aldizkaria=Geobios|alea=3|zenbakia=35|issn=0016-6995|doi=10.1016/S0016-6995(02)00031-1|sartze-data=2018-11-28}}</ref>. Uneren batean, Ebroko lakua Mediterraneorantz zabaldu zenean, [[arroka sedimentario]] finez osatutako erliebeak osatu ziren<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Did the Ebro basin connect to the Mediterranean before the Messinian salinity crisis?|orrialdeak=155–165|hizkuntza=en|data=2006-11-20|url=https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S0169555X0600136X|aldizkaria=Geomorphology|alea=1-2|zenbakia=81|issn=0169-555X|doi=10.1016/j.geomorph.2006.04.004|sartze-data=2018-11-28}}</ref>.
 
[[Faila]] garrantzitsu batzuk ere badaude ([[Iruñeko faila]]<ref>Rosell, J. (1988). Ensayo de síntesis del Eoceno sudpirenaico: El fenómeno turbidítico. ''Rev. Soc. Geol. España, Márgenes continentales de la Península Ibérica'', ''1'', 3-4.</ref>, [[Leitzako faila]]<ref>{{Erreferentzia|izena=Lasheras Adot,|abizena=E.|izenburua=Emplazamiento de sills y diques del Pérmico superior en el Macizo de Cinco Villas (Pirineo Navarro)|hizkuntza=en|abizena2=Marceliano|abizena3=J.|abizena4=Enrique|izena2=Lago San José,|izena3=García Bellés,|izena4=Arranz,|data=1998|url=http://rabida.uhu.es/dspace/handle/10272/10170|sartze-data=2018-11-28}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Estructura cortical y evolución tectónica alpina del borde oriental de la zona Vasco-Cantábrica|url=http://digibuo.uniovi.es/dspace/handle/10651/44613|sartze-data=2018-11-28}}</ref>) [[sismologia]] aldetik ingurune lasaia da Euskal Herrikoa<ref>{{Erreferentzia|izena=Instituto Geográfico|abizena=Nacional|izenburua=Instituto Geográfico Nacional|hizkuntza=es-ES|url=http://www.ign.es/web/mapas-sismicidad|aldizkaria=Geoportal oficial del Instituto Geográfico Nacional de España|sartze-data=2018-11-28}}</ref>. Hegoaldean [[Toloñoko mndilerroa|Toloñoko mendilerroamendilerroak]]k [[zamalkadura]] bat eratzen du Ebroko lurren gainean<ref>{{Erreferentzia|izena=Martínez Torres, Luis|abizena=M.|izenburua=Corte balanceado de la Sierra Cantabria (cabalgamiento de la Cuenca Vasco-Cantábrica sobre la Cuenca del Ebro)|hizkuntza=en|data=1993|url=http://rabida.uhu.es/dspace/handle/10272/14024|sartze-data=2018-11-28}}</ref>. Ingurune asko kareharriz osatuta daudenez, [[karst]]-paisaiak ohikoak dira<ref>{{Erreferentzia|izena=Carmen|abizena=Solís-Espallargas|izenburua=Inclusión del enfoque de género en la enseñanza de las ciencias mediante el estudio de biografías de mujeres científicas|orrialdeak=1–14|data=2018|url=http://dx.doi.org/10.25267/rev_eureka_ensen_divulg_cienc.2018.v15.i3.3602|aldizkaria=Revista Eureka sobre enseñanza y divulgación de las ciencias.|alea=3|zenbakia=15|issn=1697-011X|doi=10.25267/rev_eureka_ensen_divulg_cienc.2018.v15.i3.3602|sartze-data=2018-11-28}}</ref>, baita [[haitzulo]]ak ere.
 
=== Kostaldea ===
170. lerroa:
=== Klima ===
{{sakontzeko|Euskal Herriko klima}}
[[Fitxategi:Euskal_Herriko_mapa_klimatikoa.png‎|thumb|righteskuinera|Euskal Herriko mapa klimatikoa.]]
Euskal Herriak bi klima nagusi eta euren arteko trantsizio eskualde bat du. [[Bizkaiko golkoa|Bizkaiko golkotik]] igarotzen den [[Golkoko itsaslasterra]]k klima erlatiboki beroa eskaintzen du [[klima ozeanikoa]] dagoen eskualdeetan. Tenperatura leunak (minimoen batez bestekoa 4º&nbsp;°C eta 9º&nbsp;°C artean; beroenena 18º&nbsp;°C eta 21º&nbsp;°C artean) eta klima hezea izaten da, 1.000 milimetro baino gehiago urtean leku gehienetan. [[Artikutza]]n 2.500 mm arte bota ditzake urtero. Barnealdean, [[izozte]]ak egin ditzake neguko hainbat egunetan. Itsasotik gertu, udako egun sargorietan [[enbata]] ere egin dezake.
 
[[Ebro]]ko haranean [[klima mediterraneo]]a egiten du. Udak beroak izaten dira, 22º&nbsp;°C baino batez besteko tenperatura altuagoekin, eta neguak hotzak, batez besteko 5º&nbsp;°C hilerik hotzenean. Izotz egunak ohikoak dira azarotik martxora. Klima lehorragoa da, urtean 400 milimetro inguru. Udaberria eta udazkena dira hezeenak eta negua lehorra da. Udan [[ekaitz]]ak egin ditzake. Berezitasun bezala [[ziertzo]] izeneko haize hotz bortitza dago.
 
Bi klima horien tartean trantsizioko klima ematen den eremua dago, Cbg eta Csa sailkapenekoak. Iparraldetik hegoaldera aldatzen da, prezipitazioak geroz eta urriagoak dira eta tenperaturak muturrekoagoak, hau da uda beroagoak eta negu hotzagoak, itsasoaren ahalmen termo-erregulatzailearen eragina txikiagoa delako. Arabako lurralde gehienak eta Nafarroako erdialdeak dute klima hau.
 
Gune menditsuetan [[mendiko klima]] egoten da, klimarik hotzena. Urteko batez besteko tenperatura 7-9 º&nbsp;°C inguru izaten da, baina neguan askotan egiten du 0º&nbsp;°Ctik behera. 100 izotz egun izan daitezke urtean eta klima hezea izanda, 1.300 eta 1.700 milimetro urtean, askotan egiten du [[elur]]ra bertan. Ez dago urtaro lehorrik, baina uda lehorragoa izan ohi da.
 
== Demografia ==
196. lerroa:
 
 
2014an, euskal herritarren %&nbsp;72,8 dira bertan jaioak. Kanpoan jaiotakoen arteko gehienak [[Frantzia]]n eta [[Espainia]]n sortu dira (%&nbsp;18,6), eta beste tokiren batean jaio dira %&nbsp;8,6.<ref name=Petxarroman20141005>Iñaki Petxarroman, [http://www.berria.eus/paperekoa/1815/021/001/2014-10-05/euskal_herritar_ez_ezik_espainiar_edo_frantziar_ere_sentitzen_da_gehiengoa.htm «Euskal herritar ez ezik, espainiar edo frantziar ere sentitzen da gehiengoa»], ''Berria'', 2014-10-05</ref>.
 
Bost biztanletik lauk (%&nbsp;79k) erdara dute lehen hizkuntza. Horien artean %&nbsp;74,1ek [[gaztelania]] edo [[frantses]]a dute lehen hizkuntza, eta %&nbsp;4,9k beste hizkuntzaren bat. Horien artean 34 hizkuntza antzeman dituzte inkesta egileek. Euskara lehen hizkuntza duten herritarrak %&nbsp;15,6 dira, eta [[euskara]] eta beste bat edo beste batzuk %&nbsp;4,6. Euskara edo gaztelania eta frantsesa ez den beste hizkuntza bat dakiten gehienek (%&nbsp;85,2) erabiltzen dute hizkuntza hori senide edo herrikideekin. Beste %&nbsp;9,9k erabili nahiko lukete. Euskal herritar gehienak eremu pribatuan norbere kultura mantentzeko eskubidearen aldekoak dira (%&nbsp;93,2). Administrazioak [[kultura]] bat baino gehiago bultzatzearen aldekoak: %&nbsp;64,2. [[Hezkuntza]] sisteman bertan bizi diren kolektiboen hizkuntzek eta kulturek toki bat izan beharko luketela %&nbsp;56,3k babesten du. Euskal herritarren %&nbsp;80,2k uste dute migratzaileei [[gaztelania]] eta [[frantses]]a jakiteko eskatu behar zaiela. Askoz gutxiago dira, berriz, [[euskara]] jakin behar dutela diotenen portzentajea: %&nbsp;53,2.<ref name=Petxarroman20141005/>
549. lerroa:
* [http://www.udalbiltza.net/ Udalbiltza, Euskal Herriko lehen instituzio nazionala] {{eu}} {{es}} {{fr}} {{en}}
* [http://www.uema.org/ Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea] {{eu}}
* [http://www.atlasa.net/ Euskal Herriko ekonomiaren eta gizartearen atlasa] {{eu}} {{fr}} {{es}} {{en}}
* [http://www.muturzikin.com/EHmapa38.htm Euskal Herriko eskualdeen mapa] {{eu}} {{es}} {{fr}} {{en}}
* [http://www.muturzikin.com/carte.htm Euskal Herria gaikako mapak] {{eu}} {{es}} {{fr}} {{en}}