Europako Batzordea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
7. lerroa:
[[Europar Batasuneko estatu kideak|Herrialde kideetako]] interes nazional desberdinen arteko bitartekaria izaten da maiz Europako Batzordea. Europar Batasuna osatzen duten erakundeen artean legeak proposatzeko eskumena duen organo bakarra da. Hori dela eta, Europar Batasunaren garapenaren abiadura eta norabidea zehazten ditu neurri handi batean. Besteak beste, Europar Batasunak sinaturiko itunak zaintzen ditu; organo betearazlea denez, erabaki guztien ezarpena ikuskatzen du; eta [[Europar Batasuneko aurrekontua]] kudeatzen du. 1995etik aurrera, 20 batzordekidek edo komisarioek osatzen dute Batzordea; herrialde kideek izendatzen dituzte, [[Europako Parlamentua]]k onartu ondoren; asko eta asko ordezkari nazional edo europar ohiak izaten dira, baita jatorriko herrialdeetako ministro edo goi-mailako agintariak ere. Egituraren aldetik, Zuzendaritza Nagusiak izeneko 24 zuzendaritza berezitutan banatzen da Europako Batzordea. Hogei komisarioek 16.000 funtzionario inguru dituzte beren mende Batzordearen jarduera egiteko. Batzordearen Idazkaritza Nagusiak ezinbesteko garrantzia du legegintza prozedurarako, Batzordean erabakiak hartzeko erabiltzen den prozesua ikuskatu eta bestelako erakundeekiko harremanez arduratzen baita. Batzordeak ordezkaritza du Europar Batasuneko estatu kide guztietan. Era berean, ordezkaritzak ditu Europar Batasunarekin harremanak dituzten beste herrialde askotan.
 
=== 2014ko Europako Batzorde berria ===
[[2014]]ko [[irailaren 5]]ean, [[Jean-Claude Juncker]] Europako Batzordeko presidente izango zenak hautatu zituen batzordea osatuko zuten beste 27 kideak. Zerrenda horri EB Europako Batasuneko 28 estatuek oniritzia eman beharko zioten, eta horren ondotik azalduko zuen Junckerrek karguak nola banatuko zituen. Batzordeko 28 kideen artean, soilik bederatzi izango ziren emakumeak<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5201878/018/005/2014-09-06/33.htm «%33»], ''Berria'', 2014-09-06</ref>.